(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntza Departamentuak eskola-sustatzailea edo bitartekari soziokulturala kontratatzeko laguntzak deitu ditu asteazkena, 2018.eko irailak 12


Laguntza jaso nahi duten Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek edo Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateek eskaera aurkeztu ahalko dute urriaren 2a arte


Ikasleak eta familiak gizartean eta hezkuntzan txertatzea erraztuko duen erreferentziazko figura bat ezartzeko asmoz, Hezkuntza Departamentuak Oinarrizko Gizarte Zerbitzuei nahiz Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateei zuzendutako laguntza-deialdia onartu du, gizartean eta hezkuntzan txertatzeko ikastetxeetan bideratutako proiektuetan parte hartuko duen eskola-sustatzailea edo bitartekari soziokulturala kontratatzeko aukera izan dezaten. Deialdi honi erantzuteko epea urriaren 2an bukatuko da.

Nafarroako Aldizkari Ofizialean gaur argitaratu denproiektu pilotu honetarako deialdiaren bitartez, Hezkuntza Departamentuak absentismoari, eskola-porrotari eta eskola-uzte goiztiarrari aurre egitea xede duten jarduerak sustatu nahi ditu, betiere kontuan izanda askotan horrelako egoerak faktore sozialek, ekonomikoek, kulturalek, geografikoek, etnikoek edo bestelakoek eragindakoak direla.

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuei nahiz Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateei loturiko eskola-sustatzailea edo bitartekari soziokulturala izango da ikasleak eta hauen familiak gizartean eta hezkuntzan txertatzea sustatuko duen erreferentziazko pertsona. Horretarako, ikasten laguntzeko eta hezkuntza-errefortzuko programak garatuko dira arratsaldez, familiei ikastetxearekin nahiz gizartean eta hezkuntzan txertatzearen alde lan egiten duen gainerako erakundeekin harreman erraza eta etengabea izateko aukera erraztuz.

Hauexek dira deialdi honen helbururik nabarmenenetako batzuk: gatazka nahiz bazterketa sozialeko arriskuan dauden ikasleak identifikatzea, arratsaldez ikasten laguntzeko eta hezkuntza-errefortzuko programak garatzea, familiek hezkuntza duten parte-hartzea hobetzea, ikasleen arteko bizikidetza-giro egokia sortzea eta sareko lana erraztuko duten mekanismoak garatzea.

Eskola-sustatzailea edo bitartekari soziokulturalaren kontratazioa legealdiko lehendabiziko urtean abiarazi zen, 2015-2016 ikasturtean, Foru Komunitateko ikastetxeetan gizartean nahiz hezkuntzan txertatzeko garatzen diren proiektuetan esku hartzeko asmoz. Lehendabiziko deialdi hartan, 3 plaza bete ziren, eta iazko ikasturtean 7 plaza, 2018-2019 ikasturte berri honetarako aurreikusi den kopuru berbera.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa