(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

NOGeko larrialdietako kirurgia multzoa jardunean hasi da berriz ere klimatizazioa eta instalazio elektrikoa berritu ondoren asteazkena, 2018.eko irailak 12


Lan hauen bitartez, esparruak handitu eta irisgarritasuna, segurtasuna eta eraginkortasuna hobetu dira, 360.000 euroko kostuaz


NOGeko kirurgia unitatea

NOGeko kirurgia multzoa jardunean hasi da berriz ere lanen ondoren. ( irudia handitu )

Nafarroako Ospitaleguneko (NOG) Larrialdietako I. Kirurgia Unitatea osatzen duten lau ebakuntza-gelak jardunean hasi dira berriz ere asteazken honetan, udan instalazioetan egindako eraberritze-lanen ondoren. Jarduketa honen bitartez, klimatizazio sistema eta instalazio elektrikoaren zati bat berritu berritu dira, instalazioen irisgarritasuna, segurtasuna nahiz energia-eraginkortasuna hobetzea xede duten beste aldaketa batzuen artean.

Antzinako Nafarroako Ospitaleko A pabilioiaren beheko solairuan kokatuta dagoen kirurgia-multzo honek bi ebakuntza-gela ditu larrialdietarako, eta beste bi programatutako ebakuntzetarako. Egindako birmoldaketari esker, esparrua handitu da esterilizazioaren arloan eta biltegian eta profesionalentzako bulego bat sortu da, argiztapena hobetu eta bilera-gela berri bat sortzeaz gain. Dagokion garbiketa eta baliozkotze prozesua osatu ondoren, NOGeko profesionalek azken ukituak eman dizkiote aste honetan ebakuntza-gelak prestatzeko lanei, gaur arratsalde-iluntzean erabiltzeko moduan egin daitezen.

360.000 euroko inbertsioaz osaturiko erreforma-lan hauek kirurgia-unitate honetako klimatizazio-sistema eraberritzeko beharrak eragin du, 30 urtetik gorako adina baitzuen. Sistema berriak energia-eraginkortasun handiagoa eta malgutasun eta doitasun funtzional handiagoa eskaintzen ditu, baita emariak erregulatzeko aukera handiagoak ere. Teknologiarik aurreratuenaz hornituriko klimatizagailu independenteak ditu ebakuntza-geletan, ‘Ospitaleetako airea egokitzeko instalazioak’ erregulatzen dituen UNE 100703 araua oso-osorik betetzen dela bermatuz.

254.000 euro inguruko kostua tarteko, klimatizazio sistema aldatzeko, lehengo ekipoak (hodiak, ur hotz eta beroaren sareak, erregulazio-sistemak, etab.) deskonektatu, desmuntatu eta kendu behar izan dira, sistema berria finkatu den solairuaren egitura indartu (ebakuntza-gelen gainean) eta sistema instalatu, konektatu eta abian jartzeaz gain.


Profesionalak NOGan

Bi profesional, erreformarekin handitutako kirurgia-multzoko esterilizazio-arlorako bidean. ( irudia handitu )

Horrez gain, esparru guztietako argiztapen orokorra berritu da, intentsitatea egokitzeko aukera ematen duen LED motako kontsumo baxuko beste argiztapen bat instalatuz (51.658 euroko kostuaz). Era berean, mekanismo elektriko guztiak kendu eta aldagaiak lortzeko bermea eskaintzen duten serie modernoagoekin ordezkatu dira, lau ebakuntza-geletako elektrizitate-hornidura bermatuko duen Etengabeko Elikatze-Iturria instalatzeaz gain.

Halaber, bi ate automatiko instalatu dira kirurgia-multzorako sarbidean (7.807 euroko kostuaz), baita langile-txartelen bidezko sarbide-kontrola ere (3.913 euro). Horrekin batera, errei teknikoa ezarri da lau ebakuntza-geletan elektrizitate nahiz informatika harguneak eta gasen harguneak handitzeko, eta monitoreak ere instalatu dira lau ebakuntza-geletan anestesia lanetarako.

Jarduketaz profitaturik, inpermeabilizazio lanak, igeltsaritza nahiz pintura arloko zigilatze-lanak eta ateen egoera, hormetako babesak, ur eta lur harguneak eta zoruak zein altzariak ikuskatzeko lanak ere egin dira.

Kirurgia arloko hobekuntzak

Erreforma honi, jarduera kirurgikoa modernizatu eta berrantolatzeko NOGan azken bi urteotan abiarazi diren beste neurri batzuk gehitu behar zaizkio. Horien artean, berariaz nabarmendu behar dira, besteak beste, Pediatriako ebakuntza-gelen berrantolaketa, azken belaunaldiko teknologiaz hornituta abian jarri diren NOG-Bko zortzi ebakuntza-gela berriak, NOG-An irekitako bi ebakuntza-gela berriak, Kirurgia Handi Anbulatorioko (KHA) unitateak berritu eta handitzeko lanak eta Anestesia Ondoko Suspertze Unitateak (AOSU).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa