(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 4.018 milioi eurotan finkatu du 2019rako gastuaren muga, aurten baino 129,2 milioi gehiago asteazkena, 2018.eko irailak 12


%3,32ko igoera gertatu da 198,5 milioi euroko finantzarioak ez diren diru-sarreren gehitzearen aurreikuspen batengatik, % 0,1ko defizit-helburua kalkulatuz


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak 4.018 milioi eurotan finkatu du 2019. urterako gastu ez-finantzarioaren muga, beraz, 2018an onartutako ordainketa publikoaren aldean 129,2 milioi euroko igoera ekarri du (% 3,32). Zenbateko horretatik, 229 milioi euro Tokiko Ogasuneko Funtsera bideratzen dira eta 566 milioi diru-ekarpenera, beraz administrazioen arteko transferentzia hauek kenduta, gastu muga ez finantzieroa 3.222,6 eurokoa da, hau da, 2018ko gastuaren muga baino %3 handiagoa.

Nafarroako Gobernuak 4.018 milioi eurotan finkatu du 2019. urterako gastu ez-finantzarioaren muga, beraz, 2018an onartutako ordainketa publikoaren aldean 129,2 milioi euroko igoera ekarri du (% 3,32). Zenbateko horretatik, 229 milioi euro Tokiko Ogasuneko Funtsera bideratzen dira eta 566 milioi diru-ekarpenera, beraz administrazioen arteko transferentzia hauek kenduta, gastu muga ez finantzieroa 3.222,6 eurokoa da, hau da, 2018ko gastuaren muga baino %3 handiagoa.

Kopuru hori ezartzeko, Nafarroarako aurreikuspen makroekonomikoak, datorren urterako bilketa-balioespenen hobekuntza eta aurreikusitako zor eta defizit betebeharrak kontuan hartu dira. Horrela, 2019an ezin izango da izan Foru Komunitateko Barne Produktu Gordinaren (BPG) % 0,1a baino handiagoa.

Zehazki, Foru Ogasunak 3.973,3 milioi euroko diru-sarrera ez finantzarioak biltzea aurreikusten du 2019an. Horiei, kontabilitate nazionaleko doiketei dagozkien 23,2 milioi euroak gehitu behar zaizkie eta21,6 milioi euro defizit helburua betetzeko gehieneko muga dena. 2018ko defizit helburuaren murrizketa pasa da %0,4tik (82,7milioi), %0,1ra 2019an (21,6 milioi). Horrek, aurtengo gastu muga 61milioi euro gehiagokoa izatea ekarri du.

Aurreikuspen makroekonomikoak

Zehazki, foru Gobernuak % 2,7ko hazkundea balioesten du Nafarroak datorren urtean izango duen benetako BPGn. Bestalde, Gobernuak % 2,8 inguruko hazkundea aurreikusten du enpleguan 2018. urte honetarako, eta %2,2koa 2019rako.

Izapideak

Behin gastuaren muga finkatuta, Departamentuek 2019rako gastu-proposamenak egingo dituzte. Behin proposamenak jasota, Nafarroako Gobernuak 2019rako aurrekontuen aurreproiektua onartuko du eta Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseilura, Ingurumen Kontseilura eta Toki Araubideko Batzordera bidaliko irizpena eman dezan. Urrats hori, proiektua onartu aurreko urratsa da eta Nafarroako Parlamentura bidaliko du eztabaidatzeko.



Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa