(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

24 proiektuk 2018ko Artista Gazteen Topaketetan parte hartuko dute, arte eszeniko, musika eta moda-diseinu modalitateetan osteguna, 2018.eko irailak 13


Sariak urriaren 17an emango dira ezagutzera, publikoari irekitako prozesu baten ondoren


Aurreko edizioko Moda kategoriako lehiakideak. ( irudia handitu )

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak antolatutako 2018ko Artista Gazteen Topaketak 10 proiektu izanen ditu Arte Eszenikoen modalitatean, 6 talde Musiken modalitatean eta 8 proiektu Moda Diseinuaren kategorian.

Irailaren 28tik aurrera, eztabaidak, tailerrak eta tutoretzak antolatuko dira epaimahaiak osatzen dituzten pertsonen partaidetzaz. Jardun artistikoa, artea ekoizteko esparruak eta artearen prozesuak eta ikerketa bistaratu eta horiei buruz hausnarketa egitea xede duen prozesu honen ondoren, urriaren 17an, ezagutzera emango dira saritutako lanak, Zentral aretoan antolatuko den bukaerako topaketa baten bidez.

Arte eszenikoetako proiektuak

Arte Eszenikoen arloan, hauexek dira proiektuak aurkeztu dituzten 10 taldeak: Lilura Teatro, “Lamentablemente bien, un oculto cabaret” obrarekin; Nueva Babel, “La piedra oscura” antzezlanarekin; Arianna Corominas Vicente, “Contempole Roxanne” delakoarekin; Sara Gallardo Konpainia, “Aire, fuego y tierra” lanarekin; Tribu Show, “Tribu show” proposamenarekin; NUPeko antzerki-taldea, “Superhéroes de barrio” obrarekin; Zirkus Blai, “Consciencia” izenburukoarekin; Teatrolari, “Improvisto” lanarekin; Julia Ugarte Arbizu, “Tesseract” obrarekin; eta NYMPHS, “Meet” delakoarekin.

Hauexek izango dira epaimahaiko kideak: Carmen Larraz, dantzan aditua eta Danzad, Danzad Malditos jaialdiko zuzendaria; Oier Zuñiga, antzerkiaren arloko aditua; eta Ainhoa Juaniz, zirkuaren munduko erreferentea.

Musikak

Musiken modalitatean, honako hauek parte hartuko dute: Kimera, “Bihotzaren Melodía y con fuego” piezarekin; Hegaz, “Hegoak loratuz, arima zabaldu” delakoarekin; Adrián y los Albéniz, “Catarsis” lanarekin; Hey! Bastian, “Será siempre tarde/Ahora” proposamenarekin; Impacto, “Es tiempo de rock and roll” izenburuko kantuarekin; eta Cobardes, nahiz eta oraindik ez duten ezagutzera eman abestu beharreko kantua. Hauexek izango dira epaimahaiko kideak: Alen Ayerdi, musika sustatzailea eta Marea taldeko kidea; Iñaki Llarena, Nafarroako Unibertsitateko irakaslea eta diskoen edizio eta grabazioen kudeatzailea, eta Fernando Garayoa, musika kritikaria.

Moda diseinua

Zortzi bilduma hauek aurkeztuko dira: “The Project”, Julia Velázquez Charrorena; “Untiled”, Jon Mikeo Ezcurdiarena; “Oswalt”, Elena Ruiz de Erenchunena; “Reinona” Mario Molinet Maezturena; “Fallen Leaves”, Adur Macho Itarterena; “Frente al espejo”, Ane Echegaray Elgorriagarena; “Colección nº1 Evoke”, Oihane Etxarri Zabaletarena, eta “Oreka”, Nerea Egozcue Altunarena. Epaimahaiko kideak hauexek izango dira: Ara Rodríguez, Dejavú Models-ekoa, eta Itxaso Mitxitorena, moda kazetaria.

Agenda: Arte Eszenikoak, Musikak eta Moda-Diseinua

Hautaturiko lan guztien egileek dagozkien epaimahaien aurrean aurkeztu beharko dituzte. Era berean, hainbat topaketa antolatuko dira arte garaikideko kontzeptuei buruz, eta publikoari irekitako jardunaldien bitartez, hautaturiko artistek interesak, kezkak eta beharrak partekatzeko aukera izanen dute.

Ostiralean, urriak 5, kontzertuak Garazi Tabernan eginen dira (Iruñeko Calderería kalean), Cobardes eta Kimera taldeekin; urriaren 12an La Carboneran Hey! Bastian eta Adrian y los Albéniz taldeekin, eta urriaren 13an, Cavas Disco tabernan (Iruñeko Labrit kalean), Hegaz eta Impacto taldeekin, musiken kategoriako finalerdietarako hautaketa egiteko. Era berean, urriaren 5, 6 eta 7an, musika tailerrak antolatuko dira Uharteko Arte Garaikideko Zentroan (UAGZ).

Astelehenetik ostegunera, urriak 8-11, arte eszenikoen modalitateko ikuskizunak aurkeztuko dira. Civivox San Jorgen, urriaren 8an, Arianna Corominas, Nymphs eta Teatrolari; hilaren 9an, Nafarroako Antzerki Eskolan, Nueva Babel eta NUPeko antzerki-taldea; asteazkenean, hilak 10, Julia Ugarte, Tribu Show eta Lilura Teatro; eta ostegunean, urriak 11, Civivox Iturraman, Sandra Gayardo Konpainia eta Zirkuz blai. Ostiralean, urriak 12, “Corriente alterna - Buscando la ‘chispa’ creativa” deritzon tailerrak eginen da Uharteko Arte Garaikideko Zentroan.

Bestetik, moda diseinuaren kategorian hautaturikoek hainbat tailer eta jarduera izanen dituzte Baluarten urriaren 12an. Egun berean, musiken modalitateko finalerdietarako beste hautaketa bat egingo da La Carbonera tabernan (Iruñeko Erriberri kalean) antolatutako kontzertu baten bidez, eta gauza bera egingo da biharamunean Cavas Disco tabernan.

Azkenik, urriaren 17an, musika modalitateko finala egin eta sarituak emango dira ezagutzera Iruñeko Zentral aretoan antolatutako topaketa artistiko baten bidez, 2018ko Artista Gazteen Topeketei bukaera emanez.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa