(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Enpleguak 5,8 milioi euro bideratuko ditu 2018 eta 2019an pertsona okupatuen formakuntzarako     osteguna, 2018.eko irailak 13


NAOn argitaratu da gaur formakuntza-entitateentzako dirulaguntza-deialdia, ikastaroen prezioa oro har % 5 igotzea aurreikusten duena


Eskubide Sozialetako Departamentuaren menpeko Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua (NL-NEZ) erakunde autonomoak 2019 eta 2020an formakuntza programak gauzatzeko dirulaguntza-deialdia onartu du. Bereziki pertsona okupatuei zuzenduta dagoen deialdi honetarako, 5.800.000 euro bideratuko ditu. Ikastaroen prezioa % 5 gehitu da.

Jarduera ekonomikoa eta enpleguaren sorkuntza bultzatzea da NAOn argitaratu den deialdi honen azken helburua, formakuntza handiagoa izateak pertsonen enplegarritasunari dakarkion hobekuntzaren bitartez.

Deialdia, oroz gain, pertsona okupatuentzako formakuntza programak eskaintzen dituzten entitateei zuzenduta dago.

Formakuntza-entitateei laguntzeko aurrekontua Lan, Migrazio eta Gizarte Segurantzako Ministerioari atxikitako Enplegu eta Lan Gaietarako Konferentzia Sektorialetik dator, oso-osorik.

Eskaerak Nafarroako Gobernuaren web atariko izapideen katalogoan dagokion fitxaren bitartez aurkeztu beharko dira, ostiral honetatik irailaren 28a arte.

Urteko gastua, 2.900.000 eurokoa ekitaldi bakoitzeko, honela banatuko da:

- 2.400.000 euro formakuntza arloko zeharkako programetarako.

- 200.000 euro ekonomia sozialaren arloko bazkide eta langileei zuzendutako zeharkako programetarako.

- 200.000 euro autonomoei zuzendutako zeharkako programetarako.

-100.000 euro desgaitasuna duten langileei zuzendutako zeharkako programetarako.

Formakuntza nagusiki pertsona okupatuei zuzenduta dagoen arren, langabeek ere plazen % 30 ere baliatu ahalko dute, beka baten bitartez. Ikastaroetan parte hartuko duten pertsonen hautaketa NL-NEZak langabeen artean identifikatutako beharren arabera eta berdintasun eta objektibotasun irizpideei jarraiki egingo da. Formakuntzarako lehentasuna izanen dute kolektibo honetako pertsonek: emakumeak, NL-NEZak bideratutako pertsonak, desgaitasuna dutenak, kualifikazio baxua dutenak, 45 urtetik gorakoak, 30 urtetik beherakoak, iraupen luzeko langabeak eta enpresa txiki eta ertainetako enplegatuak.

Formakuntzaren edukiaren karietara, NL-NEZak Nafarroako Espezializazio Adimenduneko Estrategian bildutako ekintzen programazioa lehenetsiko du, bertan zehaztu baitira giltzarrizko esparru ekonomikoetan Nafarroaren lehiakortasuna hobetuko duten balio erantsi handiko jarduerak eta aukerarik onenak.

NL-NEZak zenbait baldintza sartu ditu oinarrietan prestakuntza-eskaintza Nafarroako eskualde guztietara iritsi dadin, Iruñean eta Iruñerrian metatu gabe. Berritasun gisa, balorazio-irizpideetan, formakuntza-entitateek genero-berdintasunaren aldeko neurriak izatea sartu da.

Entitateen gogobetetzea: sinplifikazioa eta aplikazioak

Lehendabiziko aldiz, NL-NEZak bi urte osoko deialdia zabaldu du, entitateen programazioa erraztu eta formakuntza urtarrilaren 1ean ematen hasiko dela bermatzeko.

Bestalde, NL-NEZak bere horretan mantendu du moduluen araberako ordainketa sistema, 2017an sartu zuen berritasuna. Fakturak eman eta justifikatzearen bidezko sistemaren aldean, NL-NEZak familia profesionalaren eta ikasturteko maila teknikoaren araberako prezio itxia duen eredu sinplifikatu berri hau aplikatzen du.

2019 eta 2020rako, % 5 hobetu ditu egungo prezioak. Oso espezialitate tekniko batzuetan (den-denak informatika arlokoak) igoera % 35ekoa da.

Honela, NL-NEZak formakuntza-entitateek helarazitako eskakizunei erantzun die. Entitateen % 87ren iritziz, egokia zen prezioa igotzea. NL-NEZak prezioa hobetu behar zuten familia eta ikastaroei buruz galdetu eta egungo deialdiaren idazketarako iradokizunak bildu zituen.

Inkestek bitartez, formakuntza-entitateak erabateko atxikimendu adierazi diote moduluen araberako ordainketa sistema honi. % 100ek hobetsi du fakturak aurkeztearen aldean. Entitateen % 20k 8 puntuko kalifikazioa eman dio; % 40k 9 puntukoa, eta beste % 40k 10 puntukoa d.

Azkenik, NL-NEZak diruz lagundutako formakuntza-ikastaroak kudeatzeko tresna berri bat abiarazi du, “Iris”. Entitateak kontuan harturik diseinatu zuen eta oso harrera ona izan du. Tresna hau erakundearen beste aplikazio batzuekin (zabalkundea, izen-emateak, irakasleen erregistroa, akreditazioak, Extra espedienteen kudeaketa) integratuko da.

Onurak ez dira bakarrik NL-NEZarentzat, baita formakuntza-entitateentzat ere: dokumentazioaren murrizketa; informazioaren berrerabilpena; erakunde ofizialetan egiaztatutako informazioa; bidalketen egiaztapen automatikoa; datuak egiaztatzeko prozesuaren segurtasuna; komunikazioen arintasuna eta prozeduren sinplifikazioa. Beste abantaila batzuk dira ikastaroen kudeaketa eta jarraipen prozesuen automatizazioa; paperean aurkeztu beharreko dokumentazioaren murrizketa; beste administrazio batzuekin denbora errealean egiaztatutako informazioaren erregistroa; edo kudeaketaren gardentasuna. Adibidez, orain, entitateek instantean ezagutu ahalko dute kolektiboen egoera (langabezian ote dauden, titulazioa). Lehen, ikaslearen adierazpenari atxikita zeuden.

Lehendabiziko pausoak langabetuei eta pertsona okupatuei zuzendutako deialdiekin eman ditu. Pixkanaka-pixkanaka, formakuntza arloko gainerako deialdi eta ekintzak gehituz joango dira.

Garatzeko lanak 2017ko ekainean hasi ziren eta horien kostua 133.000 eurokoa izan da orain arte. Inbertsio hau Gerentziak legealdi honetan bultzaturiko eraldaketa fisiko eta informatikoari atxikita dago. Nafarroako Enplegu Zerbitzuak hamarrez biderkatu du obretan eta modernizazioan egindako inbertsioa 2014az geroztik.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa