(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak Pilotako Federazio Espainolarekin hitzarmena sinatu du goi-mailako entrenamendu programetan elkarlanean aritzeko osteguna, 2018.eko irailak 13


Espainiako senior eta junior selekzioekin 36 m-ko, 54 m-ko eta trinketeko pilotalekuen modalitateetan parte hartuko duten pilotarientzat dira programak


García eta Goñi, hitzarmena sinatzerakoan. ( irudia handitu )

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailea den Ruben Goñik eta Pilotako Espainiako Federazioko lehendakaria den Julián García Angulok lankidetza-hitzarmena sinatu dute Espainiako senior eta junior selekzioen entrenamendu-programak babesteko. Zehazki, garrantzi berezikoak eta goi-mailako entrenamenduak izango dira, 36 m-ko, 54 m-ko eta trinketeko pilotalekuen modalitateetan.

Hitzarmena Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak, Euskal Pilotaren Nafarroako Federazioarekin elkarlanean, pilota bultzatzeko egindako Planean kokatzen da, eta horren ildoetariko bat da zaleen kategoriako pilotarien kirol-maila hobetzea. Neurrien artean ondorengoak nabarmentzen dira: autonomia arteko eta estatuko lehiaketa ofizialetan parte hartzeko laguntzak gehitzea; selekzioen programa bultzatzea kirol-errendimenduaren inguruko deialdiaren bitartez; lan-batzordea sortzea pilotarekin zerikusia duten agenteekin; edota Pilotako Federazio Espainolarekin elkarlanean aritzea kirolaren selekzio-programa ezberdinak garatzeko.

Hitzarmenean agertzen denaren arabera, NKGIk ondorengo konpromisoak izango ditu: Pilotako Federazio Espainolari, dauden aukeren barnean, Fuerte del Principe kirol-egoitzarako sarrera erraztea, kirolarien egonaldi eta mantenurako, eta baita bilera-gelak bezalako bestelako espazioak ere, estatu mailan beste komunitate batzuetako kirolariekin kontzentrazioak eta jarduerak egiten direnean; haren eskura jartzea Kirolaren Ikerketa eta Medikuntza Zentroak ematen dituen zerbitzu medikoak; kontzentrazioetan parte hartzen duten kirolari guztien ostatu-gastuak bere gain hartzea; eta Larrabide Estadioko Trinketa eta atletismoko pista erabiltzeko aukera ematea, Pilotako Espainiako Federazioaren Goi Errendimenduko eta Teknifikazioko entrenamenduak, medikuen kontrolak, lehiaketak eta kontzentrazioak egiteko.

Bestalde, Espainiako Federazioak honako konpromiso hauek izango ditu: aipatu modalitateetan, goi errendimenduko eta teknifikazioko prestaketa, kontzentrazio eta entrenamenduen programen egoitza nagusi bezala Nafarroa ezartzea; Euskal Pilotaren Nafarroako Federazioko teknikariei eta titularrei, kolaboratzaileei, bekadunei eta NKGIrekin eta CEIMDerekin lotutako teknikariei garapen-jardueretarako sarrera erraztea; aipatu federazioko selekzioetako kirolarien balorazio-probetan lortutako datu fisiomedikoak erabiltzeko aukera ematea CEIMDeri, lan zientifikoak, doktorego-tesiak eta artikulu espezifikoak garatzeko; lankidetza-proposamenak eta zerbitzuen prestaketak ezartzea Pilota kirolarekin lotura duten Nafarroako espezialistekin, metodologia, medikuntza, nutrizioa, prestaketa fisikoa, fisioterapia, e.a. bezalako arloetan; gutxienez 4 ikastaro, jardunaldi, prestakuntza clinic antolatzea NKGIk Nafarroan zehaztutako zonetan; zuzendari teknikoaren lankidetzarekin pilotariek eta arduradun teknikoek burutzen dituzten jardueren garapena ikuskatzea; Nafarroako Federazioko arduradun teknikoei denboraldiaren hasieran zehaztutako estatuko eta nazioarteko jarduera jakin batzuen berri ematea; eta komunikazio publiko guztietan (prentsarako dibulgazio-zirkularrak, irrati eta telebistako komunikatuak, Internet eta sare sozialen bidezko hedapena, e.a.), Nafarroako Gobernuaren lankidetza agerraraztea NKGIren bitartez, korporazio-irudia jarrita.

Helburu horiek betearazteko, Jarraipen Batzordea sortuko da, eta Pilotako Federazio Espainoleko ordezkari batek eta Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren ordezkari batek osatuko dute.

Pilotako Federazio Espainolaren helburua da, besteak beste, pilota sustatzea eta garatzea modalitate ezberdinetan edota estatuko eta nazioarteko lehiaketak eta kirol-jarduerak antolatzea eta horietan parte hartzea. NKGIren eginkizunen artean, berriz, nabarmentzekoak dira jarduera fisikoak eta kirol-arlokoak sustatzea eta bultzatzea adierazpen guztietan eta federazioekin eta erakundeekin elkarlana egitea kirola garatzeko eta zabaltzeko.

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa