(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gorroto delituak, haur lapurtuak eta ingelesa ikasi euskaraz, gaztelaniaren bidez, aste honetarako udako ikastaroak osteguna, 2018.eko irailak 13


Familia enpresak eta nazioarteko zuzenbide pribatua ere aztertuko dira


Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako Unibertsitateek hainbat ikastaro antolatu dituzte datozen egunotarako. Gorroto delituak, familia enpresak, nazioarteko zuzenbide pribatua eta haur lapurtuen inguruko egungo hainbat kontu eta ingelesa ikasi euskaraz, gaztelaniaren bidez ikastaroak izanen dira. Hauek irailaren 17tik 21era bitartean burutuko dira Iruñeko eta Tuterako UHUNen, Iruñeko NUParen egoitzan eta Kondestable Jauregian.

“Gorroto delituak: ezberdina izateak biktima bihur zaitzakenean”. Ikastaroa irailaren 17tik 19ra izanen da Iruñeko UHUNek antolatuta, unibertsitate honen egoitzan. Zuzenbidea, psikologia, kriminologia, gizarte hezkuntza, gizarte lana, soziologia, antropologia eta pedagogiako ikasle eta tiluludunei zuzenduta dago, hala nola ikastaro honetan lantzen den gaian eguneratzeko interesa daukaten pertsonei. "Gorrotozko delituen" terminologia asmatu egin da, elementu motibatzailearen, gorrotoaren eta diskriminazioaren presentzia duten faktore esanguratsu eta arrunt gisa aurkezten diren portaeren kategoria bat definitzeko.

“Ekonomia solidarioa eta soziala garapen ekonomiko orekatuarentzat eta kohesioa sozialarentzako tresna bezala”, Tuterako UHUNek antolatuta, irailaren 17an eta 18an izango da Tuterako UHUNeko egoitzan. Udako ikastaro honen helburu nagusia ekonomia solidarioa eta soziala gerturatzea da, garapen ekonomiko orekatuaren eta kalitatezko kohesio sozialaren bultzatzaile bezala. Hortaz, bost saioetan zehar bere teoria eta praktika ezagutzea proposatzen da.

“Familia enpresak: erronkak, ekintzailetza eta berrikuntza”, NUPek antolatuta, irailaren 18an izango da Iruñeko NUPeko kanpusean. Kurtso honen helburua da azaldutakoek oinarrizko ezagutzak bereganatzea familia enpresen inguruan, aurre egin behar dituzten erronken inguruan eta berrikuntzaren garrantzia familia enpresen biziraupenerako.

“Nazioarteko Zuzenbide Pribatua eta haur lapurtuen inguruko egungo hainbat kontu”, Tuterako UHUNek antolatuta, irailaren 20an izango da Tuterako unibertsitateko eraikinean. Ondorengo ikastaroaren ildo nagusia eta oinarrizkoen artean aurki ditzakaegu honako arlo hauek: haur lapurtuak, nazioarteko zuzenbide pribatua, ama biologikoengandiko haurren banaketa edo lapurreta, adopzio irregularra, giza eskubideak, gizabanakoen nazioarteko salerosketa, haurren eskubideak, nortasunerako eskubidea, justizia, adingabearen babes juridikoa, pertsonaren garapen askea, adingabearen interes gorena, nazio barneko eta nazioarteko orden publikoa, eta pertsonak bere jatorri biologikoak ezagutzeko eskubidea.

“Ingelesa ikasi euskaraz, gaztelaniaren bidez: Hizkuntzen Tratamendu Integratua eskolan”, Iruñeko UHUNek antolatura, irailaren 20an eta 21ean izango da Iruñeko Kondestable eraikinean. Ikastaro honek Hizkuntza Trataera Batuaren (HTB) ikuspegi teoriko-praktikoa eskaini nahi du, bereziki gaztelania, euskara eta ingelesa uztartzen dituen ereduan, Haur eta Lehen hezkuntzako zentroei arreta berezia emanez.

Kurtso hauen inguruko informazio gehiago izateko eta matrikula egiteko: https://udakoikastaroak.navarra.es/


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa