(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Baluarten bilduko dira estatuko eta autonomietako 200 bat arduradun, profesional eta agente sozial, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Jardunaldian osteguna, 2018.eko irailak 13


Laneko Segurtasun eta Osasunerako Institutu Nazionalak eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak antolatu dute langileen osasuna hobetzeko helburuarekin


“Aurrera eginaz lan-osasunaren eta osasun publikoaren integrazioan” izeneko jardunaldia izango da bihar, ostirala, Iruñeko Baluarten, Laneko Arriskuen Prebentzioaren inguruan, langileen ezbehar-tasa murriztu eta osasuna hobetze aldera.

Jardunaldia Laneko Segurtasun eta Osasunerako Institutu Nazionaleko zuzendariak, Javier Pinillak, eta Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuko kontseilariak, Fernando Domínguezek, inauguratuko dute. Ixteko ardura, berriz, Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizateko Ministerioko Osasun Publikoko zuzendari nagusiak, Pilar Apariciok, eta Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikoko lehendakariordeak, Manuel Ayerdik, izango dute.

Jardunaldia Segurtasunaren eta Osasunaren inguruko 2015-2020 Espainiako Estrategiaren esparruan nahiz Nafarroako Lan Osasunaren 2017-2020 Ekintza Planean sartzen da, eta Laneko Segurtasun eta Osasunerako Institutu Nazionalak, Lan, Migrazio eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren mendeko erakunde autonomoak, eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak (NOPLOI), Osasun Departamentura adskribituak, antolatu dute.

Estatu-mailako topaketa honetan, biharko saioan, lan-munduan gertatzen ari diren aldaketak, langileen osasunean eragina dutenak, eta aurre egin beharreko erronka berriak jorratu ahal izango dituzte.

Krisi ekonomikoari aurre egiteko, lan-legedian erreformak egin dira, eta horrekin lan-baldintzak okertu dira. Jardunaldiak aurkezteko dokumentuan adierazi da egoera hori, beste faktore batzuekin batera, lanetik eratorritako kalte garrantzitsuak sortzen ari dela; esate baterako, laneko istripuak gehitu egin dira 2012az geroztik, eta honako hauek bezalako gaixotasun profesionalak ere sortu dira: bizkarreko arazoak, entzumena galtzea, biriketako afekzioak, minbiziak, traumatismoak eta osasun mentaleko arazoak, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) egindako azken txostenaren arabera.

Halaber, ohartarazten da lanarekin lotutako istripuek nahiz eritasunek epe luzerako prozesu kronikoak, etorkizuneko mendekotasun-egoerak eta osasunean lanaren bestelako ondorioak sor ditzaketela. Lana edukitzeak edo ez edukitzeak, lanaren kalitateak, diru-sarrerek, antolamenduak eta ordutegiak, e.a. eragin zuzena dute pertsonen bizitzan eta haien osasun eta ongizatean eta haien familiarengan; beraz, lana osasunean desberdintasun sozialak sortzen dituen mekanismo nagusietariko bat da.

Era berean, aldaketa horiek eta etorkizuneko erronkek aurre egiteko beste modu batzuk behar dituztela gehitzen da. Lan-arloan zein osasun-arloan, munduko eta Europako erakunde eta aditu askok diote egun beharrezkoa dela tartean dauden administrazio eta agente sozial, sindikal eta enpresa-mailako guztiak elkarren artean hobeto konektatzea edota herri administrazioek laneko arriskuen prebentzioan duten papera indartzea.

Hori dela-eta, jardunaldi honen helburua izango da lan-munduko egungo aldaketak eta horiek biztanleriaren osasunean dituzten ondorioak berrikustea, egungo prebentzio-sistemaren mugak aztertzea eta hobetzen aurrera egitea, eta, horretarako, Herri Administrazio ezberdinen politikak eta jarduerak indartzea eta gehiago integratzea lan-osasunaren arloan.

Jardunaldia honako hauentzat antolatu da: lan eta osasun arloko agintariak, ordezkari politikoak, agente sozialak, prebentzioko profesionalak, teknikariak eta osasun-langileak, prebentzioko delegatuak eta enpresetako arduradunak. Jardunaldira etorriko direla baieztatu dute Komunitate Autonomoetako Lan Kontseilaritzetako hogeita hamar bat zuzendari nagusik eta Osasun Publikoko zuzendarik nahiz Lan eta Osasun Ministerioen arloan estatuko arduradunek.

Ospe handiko adituak

Jardunaldia Laneko Segurtasun eta Osasunerako Institutu Nazionaleko zuzendariak, Javier Pinillak, eta Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuko kontseilariak, Fernando Domínguezek, inauguratuko dute. Ixteko ardura, berriz, Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizateko Ministerioko Osasun Publikoko zuzendari nagusiak, Pilar Apariciok, eta Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikoko lehendakariordeak, Manuel Ayerdik, izango dute.

Programan zehaztutako moduan (jornadasprevención.org), hizlarien artean honako hauek agertzen dira: Lanaren Nazioarteko Erakundeko (LANE) Espainiako Bulegoaren zuzendaria, Joaquín Nieto; Alacanteko Unibertsitateko Osasun Publikoko katedraduna, Ana María García; eta Lucia Artazcoz, Bartzelonako Osasun Publikoaren Agentziako Osasuna Sustatzeko Zerbitzuaren zuzendaria.

Orobat, esku hartuko dute Nafarroako Foru Komunitateko, Euskal Autonomia Erkidegoko, Generalitat de Catalunyako eta Comunitat Valencianako ordezkariek, lan-osasunaren arloko koordinazio-esperientziak partekatzeko; baita ere, bertan izango dira Osasun Ministerioaren Lan Osasunaren Arloko eta Laneko Segurtasun eta Osasunerako Institutu Nazionaleko arduradunak, eta lan-osasunaren etorkizuneko garapenaren inguruan hausnartuko dute. Halaber, aipatu behar da Diego Alhaique ikerlariak parte hartuko duela; hau da, Europako Sindikatu Institutukoak eta gai horren inguruan azterketa frankoren egileak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa