(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak klimari buruzko munduko goi-bileran parte hartu du San Frantzizkon osteguna, 2018.eko irailak 13


Elizalde sailburuak emisioak murrizteko Under2 MOU koalizioaren bileran parte hartu du. Koalizio horretan, mundu osoko 205 herrialde daude igorpen-murrizketarekin konprometituta.


Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko sailburua, Isabel Elizalde and., pasadan asteazkenetik San Frantzisko hiri estatubatuarrean egiten ari den klima aldaketaren kontrako goi-bileran dago, “2015ko Parisko akordioaren bidez Nafarroak garapen iraunkorreko eredu baten alde hartutako konpromisoa indartzeko xedez". Ingurumen eta Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusia, Eva Garcia and., eta Nafarroako Gobernuaren ordezkaria Bruselan, Mikel Irujo jn., Kalifornian daude halaber, Nafarroako ordezkaritza osatuz.

Elizaldek azaldu du "nazioarteko bilera hau oso garrantzitsua dela", eta eskualdeek eta hiriburuek klima-aldaketaren kontra eta iraunkortasunaren alde egiten duten lanari emango zaiola nagusitasuna, bai administrazioen arteko eta sektore pribatuarekin lankidetzari bai arlo publikoaren esku-hartze eta plangintzari dagokienez. “Jada hartutako konpromisoak berresteko eta eraginkortasun handiagoarekin jarduten jarraitzeko aukera aparta da”.

Gobernadore, alkate, enpresari, elkarte sektorial eta zientifikoak aste honetan San Frantziskon bilduko dira Lurraren berotzeari aurka egiteko konpromisoa bizkortu eta herrialdeen artean itunak sortzeko, izan ere, mundua ohartzen ari da klima-aldaketaren mehatxua errealitate bihurtu dela.

Kalifornian egin den Under2MOU koalizioaren batzar nagusian parte hartu du Elizaldek. Koalizio honek, 43 herrialde ezberdinetako 205 gobernu biltzen dituenak, 1990eko berotegi-efektuko gas-igorpenak 2050rako % 85 eta % 95 artean murriztea du xede, munduko tenperaturaren areagotzea ekiditeko. Koalizioak 1300 milioi pertsona baino gehiago eta munduko ekonomiaren ia % 40 ordezkatzen ditu. Aurten, 80 kide baino gehiago bildu dira hitzordura, herrialde eta hiriburu ezberdinetako gobernuek klima-aldaketari buruz eginiko bilerarik garrantzitsuena bihurtu delarik.

Landa Garapeneko sailburuak honela adierazi du: “Nafarroa trantsizio ekologiko baterako oinarriak jartzen ari da. Datozen hamarkadetarako klima-aldaketaren ibilbide-orria eta liderrak garen sektorean, hau da, energia berrizgarrietan, energia-plana zehaztu ditugu. Une honetan klima-aldaketaren eta energia-trantsizioaren legearen zirriborroa egiten ari gara”. Gainera, gure herrialdeak "prebentzioaren alde apustu irmoa eginez, ekonomia zirkularraren printzipioetan oinarritzen den hondakinen lege berria dauka”.

Elizaldek honela gogoratu du: “Esfortzu handia egin behar da karbonoaren ekonomiaz aldentzeko eta garraio iraunkorraren alde apustu egiteko. Erregai fosilak uzteko konpromisoa eta nekazaritza ekologikoaren ekoizpena sustatzeko ikerkuntza eta laguntza finantzarioa beharrezkoak dira".

Goi-bileran ehun ekitaldi baino gehiago aurreikusita daude, eta klima-aldaketari aurre egiteko itun politiko eta ekonomikoak bultzatuko dira lau eremu hauetan: energia-sistema osasungarriak, hazkuntza ekonomiko barneratzailea, lurren eta ozeanoen administrazioa eta klima-inbertsio transformatzaileak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa