(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Publikoa pozik Lizarrako Antzinako Musikaren 49. Asteko proposamen artistikoarekin ostirala, 2018.eko irailak 14


Iñigo Alberdi arte-zuzendariaren bigarren edizioa eszenatoki berrietara zabaltzen ari da


Irailaren 1etik 9ra, Lizarrako Antzinako Musikaren 49. Astean (SMADE) eman diren hamaika kontzertuetan 1.126 ikusle bildu dira. Edizio berri honetan, programarako eszenatoki berriak bilatu dira.

Kontzerturik aipagarriena Huelgas Ensemble talde belgikarrak emandakoa izan da, erakutsitako kalitateagatik eta publikoak egin dion harrera onagatik. Errezitaldi horrekin estreinatu zen Lizarran, eta Lizarrako Antzinako Musikaren Asteko arte-zuzendariak “sekulako arte-ekitalditzat” jo du.

Orokorrean, publikoak onarpen zabala egin die Asteko kontzertu guztiei, baina bereziki harrera ona izan zuen Le Concert persan & Lachrimae Consort Paris taldeak Santa Klara elizan emandako kontzertuak, irailaren 5ean. Sarrera guztiak agortu ziren.

Halaber, aipatu behar da jende ugari bildu zela Nafarroako Ganbera Abesbatzak Puyko Andre Mariaren Basilikan eman zuen SMADEren lehenengo kontzertura, irailaren 1ean, eta baita Juan de la Rubiak Gurutzearen elizan eman zuen kontzertura ere, Puente la Reinan, abuztuaren 4an. Halaber, haur asko bertaratu zen Musiciens du Louvre taldeak San Migel elizan emandako “Mis dos primeras estaciones” kontzertura, irailaren 9an.

SMADEk bere 49. edizioan bidaia bikoitza proposatu digu, fisikoa eta barnekoa, edertasuna lortzeko nahia izanik sormena bultzatzen duen eragilea. Denboran zehar ibilbide bat da, oinarri dituenak toki batetik bestera bidaiatu duten musika eta instrumentuak, toki ezberdinetan lan egin duten musikarien obrak edo denbora eta toki ezberdinetan hitz egiten diguten musikak.

Aste osoan hamaika kontzertu eman dira San Migel eta Santa Klara elizetan, eta SMADEren historian lehen aldiz, Puyko Andre Mariaren Basilikan eta Julián Romano musika-eskolan. Gainera, 2018an, SMADE berriro ere irten da Lizarratik Puente la Reinara joateko.

Lizarrako Antzinako Musikaren Astea Kultura Zuzendaritza Nagusiak antolatzen du Baluarte Fundazioaren laguntzarekin, eta Lizarrako Udalak, Lizarra-Estella Merkataritza Hiria elkarteak eta San Migel eta Santa Klara elizek babesten dute.

Hemendik gutxira, RNEren Radio Clásica-n SMADEren 49. Astean grabatutako kontzertuak entzun ahal izango ditugu: Nafarroako Ganberaren Abesbatza, Juan de la Rubia eta Huelgas Ensemble.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa