(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Jada prest da Gazte Txartelaren jarduera-programa udazken honetarako ostirala, 2018.eko irailak 14


Eskaintza guztia, musika, antzerkia, kirol-ekitaldiak edo aire libreko jarduerak barne, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren web orrialdean kontsulta daiteke


Gazte Txartelaren udazken honetarako programazioan jarduera-eskaintza zabala egiten da; hots, kontzertuak, kirol-ekitaldiak, antzerkia, prestakuntza-tailerrak eta aire libreko jarduerak. Programazioa dagoeneko kontsulta daiteke web orrialdean.

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak bultzatutako programak lehendik finkatuta dauden proiektuak (Baluarte Fundazioaren "Baluarte Gaztea" edo Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren kontzertuak, ohiko prezioaren gainean %20tik %70era bitarteko deskontuekin) eta iaz urtearen amaiera aldera jada abian jarritako eta udaren hasiera aldera berriz hartutako bestelako ekimenak (esate baterako, 'Bono kulturala') konbinatzen ditu. Modu horretan, urtearen amaiera aldera arte, 5 €-ko deskontuak eskainiko dira honako leku hauetako ikuskizunen sarreraren prezioan: Iruñeko Gaiarre Antzokia, Tuterako Gaztanbide Antzokia, Nafarroako Unibertsitatea Museoa, Nafarroako Antzerki Eskola eta Barañaingo Auditorioa.

Udazken honetan, berrikuntza gisa, 10 €-ko kode-deskontuak eta Nafarroa Arenarako programaturiko ekitaldi ezberdinetarako sarreren zozketa nabarmendu behar dira. Lehenik eta behin, “Mini-Lurauto X Gravity” izango dugu ikusgai urriaren 27an, eta Gazte Txartelak 150 kode-deskontu eskainiko ditu joan nahi duten gazte titularrentzat; dagoeneko eskatu ahal izango dute datorren astelehenetik, irailaren 17tik, aurrera. Ondoren, Javier Fernández patinatzailearen ikuskizuna izango dugu, “Revolution on Ice”, eta, horretarako, 25 sarrera bikoitz zozketatuko dira zozketan parte hartuko duten pertsona guztien artean. Horrez gain, kode-deskontuak hemen izango dira azaroaren 18an jokatuko den Lau eta Erdiko finalerako (200 kode-deskontu), Pablo Lópezek azaroaren 24an emango duen kontzerturako (100 kode-deskontu) eta, azkenik, Taldeen Gimnasia Erritmoko Espainiako Txapelketarako, abenduaren 13tik 16ra bitartean (200 kode-deskontu).

650 kode-deskontu esleitzeko sistema eskaera-ordena jarraituaz burutuko da eta ekitaldi bakoitzerako ezarriko diren epeetan.

Gainera, urriaren hasiera aldera, Gazte Txartelak 50 sarrera oparituko ditu titularren artean Estatu Batuetako Greg Howe gitarra-jotzailearen kontzerturako; hain zuzen ere, azaroaren 23an izango da Iruñeko Indara Aretoan. Sarrerak eskaera-ordena jarraituz esleituko dira.

Aurreko urteetan bezala, aire libreko jarduerak ere egingo dira udazken honetan. Uda osoan egindako uretako jardueren ondoren, azaroan abentura anitzekoak etorriko dira, eta, urte amaieran, elurretarako gure jarduera-proposamenak eta Escape Room-en esperientziak izango dira.

Halaber, azaroan, bi prestakuntza-tailer burutuko dira. Lehena, "Sormen-idazmenari buruzko lau ikasgai magistral” izenekoa, 18 eta 30 urte arteko gazte titularrentzat eta idaztea gustuko dutenentzat izango da; gehienez ere 20 pertsonak parte hartu ahal izango dute. Bigarren tailerrean, graffitiaren artearen gaineko prestakuntza aurreratua eskainiko da, eta jada esperientzia duten 16 eta 30 urte arteko gazte titularrei zuzenduko zaie.

Azkenik, “Astearteetan zinema” izaten jarraituko dugu astero Golem Baiona eta Yamaguchi Zinemetan, hiriko zinema gerturatuaz eta bertsio orijinalean; era berean, “AtzerkiGaztea” eta “ZinemaGaztea” lehiaketak izango ditugu, lehena Gaiarre Antzokiarekin eta bigarrena Golem, Yelmo (Itaroa) eta Tuterako Ocine zinemekin.

Izena emateko eta jardueretan parte hartzeko, informazio guztia aurkitu eta kontsulta daiteke sare sozial hauetan: Facebook (@carnejovennavarra) eta Twitter (@CarneJoven_na)

Txartelaren eskaera eta bidalketa ondorengo estekan aurkitu dezakezu. 

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua
Gazteriako Zuzendariordetza
Yanguas eta Miranda kalea, 27 behea
31003 Iruña Tel.: 848 42 39 00

carnejoven@navarra.es

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa