(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

1936ko estatu-kolpe militarreko biktima nafarrek Sartagudan jaso dute Nafarroako Gobernuaren errekonozimendua larunbata, 2018.eko irailak 15


Exekutiboak memoria historikoarekin duen konpromisoa nabarmendu du Barkos Lehendakariak, legegintzaldiaren ardatzetariko bat bezala


Barkos presidenteak memoria parkea bete duten ekitaldira joaten dira. ( irudia handitu )

1936ko estatu-kolpe militarreko biktimen 300 senitarteko baino gehiagok Nafarroako Gobernuaren errekonozimendua eta memoriaren ordain instituzionala jaso dute larunbat honetan, Foru Exekutibo Lehendakari Uxue Barkos buru izan duen ekitaldian; ekitaldia Sartagudako Memoriaren Parkean egin da.

Ekitaldian erakundeen ordezkaritza zabala bildu da; hala nola, Parlamentuko lehendakaria, Ainhoa Aznárez; Garapen Ekonomikoko lehendakariordea, Manu Ayerdi; Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo; Kultura, Kirola eta Gazteria Departamentuko kontseilaria, Ana Herrera; eta Sartagudako alkatea, Paolo Albanese, memoria-elkarteetako eta Nafarroako herri ezberdinetako hainbat ordezkariz gain. Unerik hunkigarrienean, ekitaldian Josefina Camposek, Áurea Jasok eta Julio Sesmak esku hartu dute, kolpe militarreko biktima nafarren familien ordezkaritzan.

 

Nafarroako Lehendakariak, ekitaldira hurbildutako biktimen familiak agurtu ondoren, pertsona haiek guztiek eta haien senitartekoek jasandako indarkeria aitortzeko eta erreparatzeko 2015az geroztik Nafarroako Gobernuak hartutako konpromisoa nabarmendu du: "aldaketaren politikak eremu ezberdinetan nabaritu dira, eta Memoria Historikoari buruzko lana, ezbairik gabe, horietako bat izan da. Nafarroak ezin zuen gehiago itxaron indarkeriaren injustizia hainbeste jasan zuten familia haiek guztiak aitortzeko eta erreparatzeko lanean dagokion erantzukizuna Gobernuak bere gain hartu arte; beraz, memoria gure lanaren angelu-harrietariko bat izan da", esan du Lehendakariak.


Aurea Jaso, Julio Sesma eta Josefina Campos senideen izenean hitz egin dute. ( irudia handitu )

Era berean, berretsi du jasandako indarkeriaren errekonozimendua "erakundeek duela aspaldi erantzun beharreko zorra zela, baina orain iritsi dela. Gure lurraldean gertatu zena aitortzea eta gogoratzea suspergarria zen eta da, horrela nahi dugu, behintzat, familia bakoitzarentzat, banako mailan hartuta. Eta horrela da, ezbairik gabe, Nafarroako gizarte osoarentzat, oro har. Baina, gertatu zena aitortzea eta gogoratzea batik bat bidezkoa zen eta da".

Deshobiratze goiztiarrak

Lehendakariak bereziki aipatu nahi izan ditu, Nafarroako 40 bat herritan, batez ere Erriberakoak, 1978 eta 1980 urte artean gizarte zibilaren ekimena hartu zuten pertsonak, erakundeen babesik gabe, deshobiratze goiztiarrak deiturikoak bultzatu zituztelako: "parte hartu eta lortu zenutelako, duela 40 urte, hainbeste herritan, zuen erabakiz eta erakundeen babesik gabe, Nafarroako familia askorentzat hainbeste adierazi duten deshobiratze goiztiar haiek egitea".

Deshobiratze goiztiar haiekin kasu askotan hileta jendetsuak burutu ziren. Panteoiak egin ziren berreskuratutako gorpuzkiak hilobiratzeko, eta haietan biktimen izenak jasotzen zituen plaka bat jarri zen. Denboraldi hartako lehen deshobiratzea 1978ko martxoaren 5ean egin zen Martzillan.

XXI. mendeko lehen urteetan, memoria-elkarteen ahaleginarekin, deshobiratzeen bigarren etapa abian jarri zen, irizpide zientifikoarekin eta antropologia forentseko teknikak eta DNA analisiak aplikatuta.

Gobernuaren Lidergoa

2015. urteaz geroztik, Barkos Lehendakariak bere hitzaldian azaldu duen moduan, Nafarroako Gobernuak bere gain hartu du biktimak eta haien familiak aitortzeko eta erreparatzeko lanaren lidergoa. Memoriaren inguruko politika publiko berriak Gobernuaren uste osoaren emaitza dira, baina posible izan dira baita ere "urte hauetan guztietan memoriaren garra bizirik mantendu duzuen familiei eta elkarteei esker. Are gehiago. Familiek lezioa eman diguzue zuen adore eta zuen mezuarekin; hau da, memorian eta egindako injustiziaren oroimenean oinarritutako bizikidetza-mezua, gizarte hobea eraikitzeko gogoarekin", adierazi du.

Halaber, Gobernuko Lehendakariak azpimarratu du 2018. urtea balio sinboliko handiko urtea dela, hainbat urtemuga aldi berean gertatzeagatik: 5 urte Memoria Historikoaren Foru Legea onartu zela; 15 urte Nafarroako Parlamentuak aitorpena egin zuela 1936ko estatu-kolpe militarra zela-eta fusilatutako herritarren aitortza eta erreparatze moralaren alde; Ezkabako ihesa gertatu zenetik 80 urte; eta lehen deshobiratze goiztiarraren 40 urte.

Amaitzeko, Barkosek ziurtatu du "urtemuga horiek guztiak bultzatzen eta azaltzen dituzten arrazoiei erantzuna emateaz gain, memoriarekiko eta biktimekiko konpromisoa instituzio gorenak, guztiok ordezkatzen gaituenak, artatua izatea hainbeste denboran eskatu duten pertsonei batez ere erantzuna ematen dieten politika publikoak garatzen ari dela Nafarroako Gobernua". Eta, azkenik, ondorengoa berretsi du: "Gobernu honek memoria defendatzen tinko jarraituko du", "iaz Gurs-en egin nuen moduan, aitortzeko eta erreparatzeko memoria, elkarrekin bizitzeko memoria, errespetatzeko memoria, ez ahazteko memoria eta gertaera tragiko haiek berriro ez gertatzeko memoria" aldarrikatuaz.

Ekitaldia goizeko 12:00etan hasi da Nafarroako bandera eraginaz eta gaiteroen bandak Nafarroako Ereserkia interpretatuaz. Ondoren, Paolo Albanesek hitz egin du, Sartagudako alkateak, eta, jarraian, lekukotza eman dute Josefina Camposek, Aurea Jasok eta Julio Sesmak, biktimen familien ordezkari gisa. Ekitaldiari amaiera emateko, Lehendakariak hitz batzuk esan ditu, Sartagudako Victor Macua dantzariak aurreskua dantzatu du Nafarroan eraildako 3.000 izen baino gehiago jasotzen dituen hormaren aurrean, Parkean, eta lore-eskaintza egin dute.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa