(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuaren kultura egitaraua datorren asterako astelehena, 2018.eko irailak 17


Nafarroako Gobernuak proposamen berriak jarri ditu martxan aste honetan, irailak 17tik 23ra: kontzertuak, danza, tailerrak, erakusketak eta bisitak


Tot organa tot cymbalak kontzertuak eskainiko dituzte larunbatean, Urraul Goitin eta igandean, Erriberrin. ( irudia handitu )

Hasteko, musikari dagokionez, Zangotzako Nora Abesbatzak emanaldi bat eskainiko du ostiral honetan Nafarroako Errege Artxibo Nagusian. Gainera, “Organo Musika Nafarroan” jaialdia aurrera darrai eta Tot organa tot cymbala taldeak bi kontzertu eskainiko ditu: larunbatean Urraulgoitin arituko da Santa Fe elizan eta igandean Erriberriko Paradorean joko du.

Barañaingo Auditoriak dantza ikuskizun bat antolatu du Bianako Printze Saria 2017an eskuratu zuten Jose Lainez-en eta Concha Martínez-en lana zabaltzeko. Proposamenak “El silencio de las flores” izena du.

Hitzaldien alorrean, Nafarroako Museoak María Cruz Berrocal-en mintzaldi bat antolatu du asteazken honetan "Generoaren Arkeologia" saioen barruan. Era berean, Baluarten Donizetti-ren “Lelisir damore” lanaren inguruko bi konferentzia eskainiko dira, Xabier Armendáriz-en eskutik ostegunean eta Luis Miguel Alonso-ren hitzetan larunbatean.

Nafarroako Filmotekan zinema festa egongo da aste honetan hamaika film ederren erakusketarekin: asteartean, “Ainhoa, yo no soy esa”; asteazkenean, “Días de sueños”; ostegunean, “Las lindas”; eta ostiralean “Bombshell: la historia de Fedy Lamarr”.

Formakuntzaren eskaintzari dagokionez, Nafarroako Liburutegiak beste aukera bat zabaltzen du “Ongi etorri ipuinetara” tailerra gozatzeko. Halaber, Lizarrako Karlismoaren Museoan zabalik dago historian oinarritutako Scape Room-a, “Escape room: El robo del Toisón”. Bukatzeko, Huarte Zentroan “Habitación: Plantas de interior” egitaraua aurrera darrai.

Erakusketen eskaintzari begira, hauek dira zabalik dauden aukerak: Oteiza Museoan, "Macla, mamua, bismuto, vicario" proposamena bisita daiteke. Museo horretan bertan, Imanol Marrodanek Alzuza Zentroan sortu zuen lana ,“Arma isilak gerra lasaietarako”, gozatu daiteke. Halaber, Nafarroako Museoak "José Latova. Argazkigintza arkeologikoan 40 urtez” erakusketa eskaintzen du. Bukatzeko, Nafarroako Errege Artxibo Nagusian "La Gloriosa-ren 150. Urteurrena (1868)” erakusketa dago ikusgai.

Azkenik, aurrera doa Nafarroako Museo Zerbitzuak prestatutako egitaraua, "Pasaportea, museatu! Eta bidaiatu". Hori dela eta, eskaintza hirukoitza zabaldu da Iruñeko Katedraleko Klaustroan egiten ari diren konpontze lanak ezagutzeko.

Eskaintza kulturalaren xehetasun guztiak esteka honetan:


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa