Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Miguel Indurain Fundazioak eta federazioen zerbitzu komunek ere han izango dute egoitza berria.
Foru-erkidegoko 43 kirol-federazioetatik 37k eta Miguel Indurain Fundazioak egoitza berria edukiko dute, izan ere, astelehen honetatik (irailak 17) asteazkenera bitartean Kirolaren Etxetik Nafarroa Arenako bulegoetara lekualdatuko dira.
Lekualdatzea hiru egunetan egitea aurreikusi da, baina bi egunez luza daiteke.
Egoitzaz aldatuko duten lehenbiziko federazioak dira saskibaloia, eskubaloia, beisbola, motoziklismoa eta Nazioarteko Patinaje Federazioa. Miguel Indurain Fundazioa eta administrazioa, langile teknikoak, ikus-entzunezkoak, etab. barne hartzen dituzten zerbitzu komunak ere lekualdatzen hasi dira. Eta aurreikusita dago ere federazio hauek tokiz aldatzea: urpeko jarduerak, automobilgintza, aireko kirolak, kirol egokituak, espeleologia, kick Boxing, arrantza, errugbia, salbamendua, arku-tiroa, mahai-tenisa, triatloia, boleibola, halterofilia, piraguismoa eta esgrima.
Lekualdatze-prozesua bihar hasiko dute federazio hauek: xakea, txirrindularitza, tenisa, gimnasia, hipika, mendia, irristaketa, igeriketa, golfa eta ehiza. Eta, asteazkenean, berriz, beste hauek: padela, taekwondoa, judoa, karatea eta neguko kirolak.
Geratzen diren bost federazioak oraingo tokian geratuko dira: futbola (Emilio Arrieta kalea), pilota (Labrit kalea) eta atletismoa (Larrabide) Iruñean, Herri Kirolak Sunbillan eta badmintona Lizarran.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen