(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

ForoSalud-ek paziente, elkarte eta profesionalen proposamenak bilduko ditu Osasun Mentalaren Plan Estrategiko berria definitzeko astelehena, 2018.eko irailak 17


Asteartean egingo den eztabaida-saioan, posta elektronikoaren eta sare sozialen bitartez parte hartzeko aukera izanen da


ForoSalud-ek

Osasun arloko profesionalak, berrikitan Osasun Mentalaren Plan berriari buruz egindako eztabaida-saioetan. ( irudia handitu )

Osasun Mentaleko hogeita hamar paziente inguruk eta Erizaintza, Psikiatria, Psikologia, Terapia Okupazionala eta Gizarte Lanaren arloetako ordezkariek parte hartuko dute astearte honetan ForoSalud-en edizio berri batean. Oraingoan, Osasun Mentalaren arloko asistentzia hobetzeko proposamenak bildu eta eztabaidatzea izango du helburu. Saio hau aurtengo urte bukaeran onartu behar den Nafarroako 2019-2023rako Osasun Mentalaren III. Plan Estrategikoa definitzeko abiarazi den parte-hartze prozesuaren barruan antolatu da.

Eztabaidan parte hartuko duten gizarte erakundeen artean, honako elkarte hauen ordezkariak izanen dira: Osasun Mentalerako Nafarroako Elkartea (ANASAPS), Mejorana Aniztasun Mentala duten Pertsonen Elkartea eta Los Perro Verde Elkartea.

Eztabaida formatu hau Osasun Departamentuak bultzatu du osasun-politika publikoetan herritarren parte-hartzea sustatzeko eta erabiltzaileei nahiz profesionalei ikuspuntuak partekatzen laguntzeko. Saioa astearte honetan egingo da, irailak 18, 16:30etatik 20:00etara bitartean, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan, Iruñeam (Leire kaleko 15ean). Eztabaida presentzialean parte hartzeko ekarpenak bidali ahalko dira forosalud@navarra.es posta elektronikoaren bitartez, Twitter (#ForoSaludNa traola) eta Facebook (www.facebook.com/SaludNavarra) sare sozialak erabiliz eta 848 428836 eta 848 423790 telefonoetara deituz.

Osasun mentalaren eskasia, honi dagozkion modalitate guztietan, gizarte garatuetako arazorik garrantzitsuenetakoa bilakatu da, izan ere, osasun mentala funtsezkoa da herrialdeen giza-garapenerako nahiz garapen sozial eta ekonomikorako. Nahasmendu mentalak dituzten pertsonen estigmatizazioa saihesteko eta haiei zuzendutako laguntza-zerbitzuen kalitatea hobetzeko, beharrezkoa da, Osasun Departamentuari lortu beharreko helburua eta horra iristeko bideak bistaratuko dizkion Osasun Mentalaren Plan Estrategiko berria osatzea. Plana herritarrek antzemandako beharretara egokitzeko, nahitaezkotzat jo da haien ikuspegia ere aintzat hartzea, eta horrexen kariaz abiatu dira parte hartzeko prozesua eta honi loturiko ForoSalud ekimena.

Adikzioak, psikogeriatria, nahasmendu mental larria eta arrunta

2019-2023rako Osasun Mentalaren Plan berriaren erronken artean aipatzekoa da garrantzi handiagoko prozesu asistentzialetan aurrera egiteko dagoen beharra; hala nola, adikzioetan, psikogeriatrian, nahasmendu mental larrian eta nahasmendu mental arruntean. Plana herritarrek hautemandako beharretara egokitzeko, nahitaezkotzat jo da haien ikuspegia ere aintzat hartzea, eta horrexen kariaz abiatu dira parte hartzeko prozesua eta honi loturiko ForoSalud ekimena.

Pazienteek, senideek eta profesionalek Foru Komunitatean antzeman eta Osasun Departamentuak Osasun Mentalaren arloko sustapenean, prebentzioan eta arretan bidera ditzakeen beharrak identifikatzea izango da saioaren helburua. Horrez gain, lankidetza bidezko erlazio-esparru baten barruan paziente eta profesionalen arteko harremanak finkatzeko mekanismoak aztertuk eta eritasun mentala duten pertsonen estigmatizazio soziala murrizteko ekintzak proposatuko dira. Horrela, partaide guztien artean, Osasun Mentalaren III. Plan Estrategikoa nahiz eskainitako zerbitzuen kalitatea hobetzeko proposamenak landuko dira, kolektibo interesdunen ikuspegia txertatuz.

Adituen panela eta taldekako eztabaida

Hauxe izango da edizio honetan parte hartzeko oinarrizko galdera: “Zer proposatu nahi diozu Osasun Departamentuari Nafarroako herritarren Osasun Mentala hobetzeko?”. Saioa parte hartzeko metodologia baten arabera garatuko da: lehenengo txandan, foroan parte hartuko duten pertsona guztiak aurkeztuko dira, eta ondoren, esperientziak azaldu eta eztabaidagaiari buruzko bideo bat eskainiko da.

Eztabaidaren bigarren zatian hobetzeko proposamenak aztertuko dira, Cristina García erabiltzaileak, Iñaki Arrizabalaga psikologo klinikoak, Virginia Basterra psikiatrak eta familien ordezkari José Ramón Vidánek planteatuko duten gogoeta-paneletik abiatuta. Lau agerraldi hauen ondoren, eztabaida talde txikietan egingo da, eta gero, ondorioak partekatu eta baterako eztabaidan aztertuko dira.

Saioaren buruan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Osasun Mentalaren arloko kudeatzaile Begoña Flamariquek azken ondorioak emango ditu ezagutzera, Foroa ixteko. Ondorio horiek eta sare sozialen bidez nahiz parte hartzeko ireki diren gainerako kanalen bitartez bilduriko ekarpenik garrantzitsuenakForoSalud-en webgunean kontsultatu ahalko den amaierako dokumentu batean jasoko dira

Inkesta eta eztabaida-saioak profesionalekin

Osasun Mentalari eskainitako ForoSalud-en edizio berri honi gehitu behar zaizkio esparru honetako estrategia sanitarioa definitzeko abiarazi diren parte hartzeko gainerako neurriak; hala nola, herritar guztiei zuzendutako inkesta eta profesionalekin batera antolatutako saioak. Parte hartzeko ireki den prozesuaren egoeraforu Exekutiboaren Gobernu Irekiaren webgunean jarraitu ahalko da, eta bertan egingo da, halaber, erakusketa publikoaren bukaerako fasea behin-betiko onartu baino lehen.

Joan dem abuztuan eztabaida-saioak antolatu ziren Nafarroako Osasun Mentalaren sareko profesionalentzat, kategoria desberdinetako hogeita hamar pertsona ingururen parte-hartzeaz. Lan egiteko metodologia taldekako eztabaida izan zen, garrantziaren arabera hautatu eta hobetzeko aukera eskaintzen zuten hainbat gai aztertzeko, eta horrekin batera, teknika dinamikoak erabiliz, planteatutako proposamenei buruzko adostasunak eta desadostasunak partekatu ziren.

Osasun Mentaleko Gerentziak parte hartzeko prozesuan bildutako proposamen guztiak aintzat hartzeko eta aztertzeko konpromisoa hartu du. Behin III. Plan Estrategikoa landuta, urte hondarrean, informazioa itzultzeko saioa antolatuko da, parte hartzaileei bildutako ekarpenak nola erabili eta kudeatu diren jakinarazteko xedez, proposamenak onartu ala baztertu izanari buruzko argudioak eskaintzeaz gain.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa