(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

106 izangaik gainditu dute suhiltzaile-postuaren 17 plaza hornitzeko oposaketaren lehen proba astelehena, 2018.eko irailak 17


Aurkeztutako pertsonen ia herenak gainditu du oraingoz ezagutza teorikoen gaineko proba


Guztira 106 hautagaik, aurkeztutako 344 pertsonen ia herenak, gainditu dute Nafarroako Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura lan egiteko suhiltzaileen lanpostuaren 17 plaza oposaketa bidez hornitzeko deialdiaren lehen proba. Azterketa larunbat honetan egin zuten Nafarroako Unibertsitate Publikoko gelatan.

Horrela agertu da Nafarroako Gobernuaren atariko Izapideen eta Zerbitzuen Katalogoaren fitxan argitaratutako gai eta ez gai diren pertsonen behin-behineko zerrendatan.

Aurreko deialdiarekin alderatuta, gainditu duten pertsonen kopurua askoz ere handiagoa izan da, oposiziogileen prestaketa onaz gain, bi faktore medio. Epaimahaiak deialdian bertan adierazitako erreferentzia bibliografikoen araberako proba jarri du, 150 galdera gomendatutako ikasketa-eskuliburuetatik atera baititu, gaikako lau bloketan zatituta.

Era berean, gehieneko puntuazioaren erdia lortzea eskatzen zen, proba osoan, eta, iazko deialdian, gaikako lau bloketako bakoitzean kalifikaziorik onena ateratako hautagaiari emandako puntuazioaren erdia atera behar zen gutxienez.

Deialdian adierazi moduan, apirilaren 26ko 965/2018 Ebazpenaren bidez onartua, behin-behineko emaitzen aurrean alegazioak aurkezteko epea ireki da irailaren 24ra bitarte, eta, behin horiek aztertuta, gainditutako pertsonen behin betiko zerrenda argitaratuko da. Puntuazio onena lortzen duten 100 pertsonak proba fisikoetara igaroko dira, eta, ondoren, hirugarren proban, ariketa psikoteknikoak eta elkarrizketa pertsonalak eta/edo taldekoak egin beharko dituzte.

Behin oposaketaren lehen fasea gaindituta, izangaiek gaitasun psiko-fisikoaren azterketa gainditu eta plaza hutsak hautatu beharko dituzte, azkenik oinarrizko prestakuntza-ikastaroa egiteko Nafarroako Segurtasun eta Larrialdien Eskolan, postua hartu baino lehen.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa