(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako eta Indiako enpresak, automozioaren sektorekoak, Iruñan bildu dira lankidetza-bideak eta aukera komertzial berriak bilatzearren astelehena, 2018.eko irailak 17


Nafarroako Gobernuak antolatutako topaketetan automoziorako osagaiak fabrikatzen dituzten Nafarroako 18 enpresak eta Indiako beste 18 enpresak parte hartu dute  


Automozio sektoreko enpresa indiarrekin topaketa. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikoko lehendakariorde Manu Ayerdik gaur abiarazi du automozioaren sektoreko osagaiak fabrikatzen dituzten Nafarroako eta Indiako enpresen artean lankidetza-bideak eta aukera komertzialak bilatzeko topaketa. Topaketa gaur eta bihar egingo da, eta Nafarroako 18 enpresak eta Indiako beste 18 enpresak parte hartuko dute; azkenak ACMAn (Automotive Component Manufacturers Association of India) elkartuta aurkitzen dira.

Gaurko saioan, Indiako ordezkariek lan-tailer batean parte hartu dute Nafarroako eta Indiako automozioko sektoreak ez ezik, Nafarroako gaitasun teknologikoak eta agenteak ere aurkezteko. Nafarroatik, Gobernuko ordezkariez gain, honako hauetako ordezkariak ere izan dira: Sodena, Nafarroako Automozioaren Kluster Elkartea (ACAN), NaVEAC, AIN, L’Urederra, Aditech, Naitec eta Nafarroako Unibertsitate Publikoa.

Bihar astearteko lan-saioetan, Indiako merkatuari buruzko aurkezpena egingo du Indversis aholkularitza-etxeak. Frenos Iruña enpresak, berriz, Indiako esperientziaren berri emango du, eta, ondoren, banako bilerak egingo dira parte hartzen duten enpresen artean. Topaketei amaiera emateko, Naitec-en instalazioak bisitatuko dituzte,Iruñeko Taxoare kalean; hau da, automoziorako eta mekatronikarako Nafarroako zentro teknologikoa.

Topaketan Nafarroako enpresa hauek hartuko dute parte: Equipos Diesel Remaned, Piher Sensors Controls, Mecanizados Industria Auxiliar, Norcaucho, Industrias Lotu, Gurpea Industrial, Dinabi Ingeniería, Tecnología Navarra de Nanoproductos, KYB, ASR, Intensas Networks, Bildu Lan, Frenos Iruña, NTDD, Grupo Cosmos, Uscal, Entecnia Consulting eta TSF.

Sektore indartsua merkatu estrategikoan

Jardunaldia irekitzerakoan, Manu Ayerdi lehendakariordeak India eta Nafarroaren arteko harremanak onak direla adierazi du eta “India Nafarroarentzat garrantzitsua dela, automozioaren sektoreko ahaleginak fokalizatzeko lehentasunezko herrialdeetariko bat izateagatik”. Halaber, aurrez egindako misio komertzialen emaitza onak eta herrialdearekin azken hilabeteetan izandako harremanak gogora ekarri nahi izan ditu.


Encuentro Manu Ayerdi India

Topaketan parte hartu duten entzuleek. ( irudia handitu )

Gogoratu behar da Nafarroaren 2017-2020 Nazioarteko Planean, Nafarroako S3ko sektore estrategiko ezberdinetarako lehentasunezko merkatuak definituta daudela. Automozioari dagokionean, India lehentasunezko merkatutzat hartzen da, eta, beraz, Nafarroako Gobernuarentzat oinarria da sektorea nazioartekotzea bultzatzeko. Honako hau Nafarroako Gobernuak nafar enpresak Indian nazioartekotzea sustatzeko azken urtean egin duen laugarren jarduera komertziala da. 2017ko azaroan, Nafarroako Gobernuko ordezkariak Nafarroako 10 enpresaren ordezkaritzaren buru izan ziren World Food India azokan. Pasa den ekainean, berriz, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak, Izaskun Goñik, Chennain (India) parte hartu zuen Nafarroako eta Indiako sektore eolikoko enpresen arteko II Wind Supply Meeting-ean, eta sektore eolikoko, nekazaritzako elikagaien sektoreko eta automozioko erakundeekin eta elkarteekin bildu zen New Delhin. Azkenik, soilik duela egun batzuek, Indiako Elikagai Prozesatuen Industria ministroa, Harsimrat Kaur Badal, Nafarroan izan zen Nafarroako nekazaritza-sektorearekin sinergiak eta lankidetza-aukerak bilatze aldera.

Automozioaren sektoreari dagokionez, urtean 25 milioi auto baino gehiago ekoizten dira, eta India munduko automobilen seigarren produktorea da, traktoreen lehen fabrikatzailea, bi gurpileko ibilgailuen bigarrena, autobusen bigarrena eta kamioi astunen bosgarrena. Sektorean 29 milioi pertsonak egiten dute lan, horietako 1,5 milioik automozioko osagaien enpresetan. Azken horiek, gainera, BPGd nazionalaren %2,3a ematen dute.

ACMAk, Nafarroan bisitan den Indiako ordezkaritzaren burua den elkarteak, 780 enpresa elkartu ditu, eta Indian osagaien sektorearen sarreren %85era iristen dira. Kasu honetan, Nafarroan bisitan izan den ordezkaritza munduko enpresa automobilistiko garrantzitsuenetako batzuen 18 enpresa hornitzailek osatu dute. Nafarroako Gobernuko ordezkariak pasa den ekainean bildu ziren New Delhin ACMArekin, eta alderantzizko misio hau antolatzen aritu ziren.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa