(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Bakearen eta askatasunaren alde genero ikuspegitik egindako lana eskertu dio Barkos Lehendakariak Bakearen eta Askatasunaren aldeko Emakumeen Ligari asteazkena, 2018.eko irailak 19


Nafarroako Gobernuak erakundearen lana saritu du Tuteran ospatu den Bakearen Nazioarteko Egunaren oroitzapenezko ekitaldian


Barkos presidenteak Carmen Magallón apaingarriak eta Joy Ada Onyesoh apaizak aitortzen ditu. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak Tuteran ekitaldi instituzional bat ospatu du Bakearen Nazioarteko Eguna dela eta (irailak 21) eta bertan Bakearen eta Askatasunaren aldeko Emakumeen Nazioarteko Ligaren lana saritu du (Women's International League for Peace and Freedom, WILPF). Aipatutako erakundeari dagokionez, Uxue Barkos Nafarroako Lehendakariak nabarmendu du "bere egitura irmoa, sendoa, eta batez ere, beharrezkoa eta ezinbestekoa, genero ikuspegi batetik bakearen eta askatasunaren aldeko lanerako". Ekitaldia Castel Ruiz Jauregian ospatu da eta bertan Nafarroako Parlamentuko Presidentea, Ainhoa Aznárez, Tuterako alkatea, Eneko Larrarte, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo, eta Hezkuntza kontseilaria, María Solana egon dira.

Saria Joy Ada Onyesoh nigeriarrari entregatu dio Barkos lehendakariak, Bake eta Askatasunaren aldeko Nazioarteko Ligako Presidente hautatu berria. Harekin batera Carmen Magallón egon da, erakundeak Espainian duen atalaren presidentea, sarituaren laudatioa irakurtzeaz arduratu dena. WILPF nazioarteko erakundea 1915ean sortu zen La Hayan, mota orotako guden eta biolentzien, zein emakumeen aurkako zapalkuntzaren, diskriminazioaren eta esplotazioaren aurka dauden emakumeak batzeko helburuarekin. Emakumez osatutako munduko erakunde bakezalerik zaharrena da. Sortzaileetako bik, Jane Addams eta Emily Greene Balch sufragistek, Bakearen Nobel saria jaso zuten 1931 eta 1946n, hurrenez hurren.


Barkos lehendakariak ekitaldira joaten diren pertsonei zuzentzen die. ( irudia handitu )

Bere hitzaldian, Uxue Barkosek adierazi du Nafarroako Gobernuak zeharkako politika publikoen aldeko apustua egin duela, bakearen kultura, elkarbizitza eta Giza Eskubideekiko errespetua sustatzen dutenak, "zeintzuk berdintasuna nortasun ezaugarri eta balio ukaezina izango den gizarterantz aurrera egingo duten", alegia; besteak beste, Bakearen Nazioarteko Egunaren ospakizunean islatzen direnak. "Bakearen eta Askatasunaren aldeko Emakumeen Nazioarteko Ligari, hainbeste merezi duen sari hau eman nahi izan diogu, bakearen, armagabetzearen, gatazkak modu baketsuan ebaztearen, Giza Eskubideen eta justizia ekonomikoaren alde egindako ibilbide luzearengatik, hori guztia genero ikuspegi batetik". Lehendakariak Ligaren jatorriak gogora ekarri eta eskerrak eman ditu "bihotz-bihotzez, une horretan finkatu ziren eta gaur egun egitura finkoa, sendoa eta, batez ere bakearen eta askatasunaren alde genero ikuspegi batetik lan egiteko beharrezkoak eta ezinbestekoak diren oinarri sendo horiengatik". "Hemendik –jarraitu du-, emakume eta emakume elkarte guztiak errekonozitu nahi ditut, nortzuk, isiltasunean batzuetan, isilduta eta ahantzian utzita besteetan, egunero lan egiten duten ideiak, ekintzak eta erabakiak ekarriz, elkarbizitza hobea, bidezkoagoa eta solidarioagoa eraikitzeko". Eta gogora ekarri du iaz saria jaso zuenak, Federico Mayor Zaragozak, "eszenatoki honetan bertan esan zuela emakumea aro berriko kantoi-harria izango dela". Nafarroako Lehendakariak bere hitzaldia amaitu du adieraziz 2030 Agendak eta Nazio Batuen Erakundeko Garapen Iraunkorreko Helburuek markatzen duten etorkizunean, "kaudimen erakundeen lana eta Bakea eta Askatasunaren aldeko Emakumeen Nazioarteko Ligaren jarduera bikaina ezinbestekoa dela. Gure banakako eta erakunde bezalako konpromisoa bertan dago ere, eta baita ere gizarte askeagoak, bidezkoagoak, etikoagoak, berdinagoak eta demokratikoagoak eraikitzeko lanetan denok eragile aktiboak izanarazteko prozesuan". Errekonozimendu publikoa jaso eta gero, Joy Ada Onyesohk Ligaren papera goraipatu du. "Azken 103 urtetan, emakumei haien berezko ahotsa bilatzeko eta ahalmenak garatzeko plataforma eskaini die WILPFek, gure konpromiso sakonaren eta lokala eta globala lotzen dituen ikuspegi integratuaren bidez. Ligak bakearekiko duen ikuspegi feministak, esan du, "espazio inklusibo bat sortzen du emakumeen promozio eta babesarako, gizartean gatazkak sortzen dituzten faktorei aurre egiten dion bitartean". Ekitaldia Nafarroaren Ereserkiarekin hasi da, Tuterako Kantuz abesbatzak abestuta, Elena Etxezarretaren zuzendaritzapean. Hura ere zeremoniaren abesteaz arduratu da. Ondoren, Eneko Larrarte Tuterako alkateak hartu du hitza, eta ondoren, Carmen Magallón andreak, saritutako erakundearen laudatioa irakurtzeko. Ekitaldian zehar, "100 años de WILPF" erakusketa patioan erakusgai izan da, Bakearen eta Askatasunaren aldeko Emakumeen Nazioarteko Ligak historiako 100 urteetan zehar mundu guztian burututako une eta ekintza nagusiak errepasatzen dituena. Bihartik aurrera, erakusketa osoa Castel Ruiz eraikinean bertan bisitatu ahal izango da eta ondoren, Tuterako hainbat eskoletara eramango da. Mundu Gerran bertan sortua Aurten saritutako erakundea, WILPF, 1915ean sortzen da, Lehen Mundu Gerraren testuinguruan. Sortu zenetik nazioarteko izaera nabarmena izan duela, WILPFek gaur egun 38 atal ditu mundu osoko herrialdetan. Ekialde Hurbilean emakumeen arteko elkarrizketak antolatu ditu; emakumeen ordezkaritzak Ipar eta Hegoaldeko Vietnamera bidali ditu XX. mendeko bigarren erdialdean sortutako gatazkari aurka egiteko; eta NBErekin modu koordinatuan egin du lan bakerntz eta segurtasunerantz daraman aldaketa sustatuz. Nazio Batuetan aholkularitza erakundearen estatusa dauka ECOSOC, UNCTAD eta UNESCO erakundeekin eta baita harreman bereziak ere FAO, ILO eta UNICEF erakundeekin. Espainiako atala 2011n sortu zen Madrilen. Jakina denez, 2016an Bakearen Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin bat egin zuen Nafarroako Gobernuak, bakearen eta elkarbizitzaren alde egindako ekarpenarengatik, pertsona, elkarte edo kolektibo bat saritzeko ekitaldi instituzional baten antolaketarekin. 2016an, Francisco Etxeberria antropologo forentseak eta Nafarroako elkarte memorialistek egindako lana saritu zen. Iaz Federico Mayor Zaragoza saritu zen giza eskubideekin, lurraren defentsarekin, indarkeri ezarekin eta elkarbizitzarekin lotutako balio etikoekiko eta demokratikoekiko hartutako konpromiso pertsonalarengatik.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa