(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran onartutako beste gai batzuk asteazkena, 2018.eko irailak 19



Nafarroako Gobernuak Nafarroako Polizien Foru Legearen proposamena aintzat hartzea adostu du

Nafarroako Gobernuak gaurko gobernu bilkuran, Maria Jose Beaumont, Lehendakaritza, Funtzio Publikoa, Barne eta Justizia kontseilariak proposatuta Geroa Bai eta EH-Bildu Nafarroa legebiltzarreko taldeek aurkeztutako Nafarroako Polizien Foru Legearen proposamena aintzat hartzea adostu du.

Modu honetara, “koherentzia eta konbikzioz” Nafarroako Gobernuak “zalantzarik gabe etorkizunerantz aurrera jarraituko du eta 2017ko apirilaren 12ko Foru Lege proiektuan jasotako neurrien eta gehitutako aldaketen aldeko apustu tinkoa egingo du”, zeinak 2018ko irailaren 5ean APF, SPF, SPMP sindikatuek eta Geroa Bai, EH Bildu eta Podemos/Ahal duguk sinatutako akordioaren azken dokumentuan jasotzen diren, eta baita Foru Lege proposamenean bertan ere.

1 milioi eurotik gora Obra Publikoetako lanen segurtasun eta osasunari buruzko laguntza teknikoa kontratatzeko

Nafarroako Gobernuak, Obra Publikoetako zuzendari nagusiari Obra Publikoetako Zuzendaritza Nagusiaren kontserbazio-kontratuetako lanen segurtasun eta osasunari buruzko laguntza teknikoa kontratatzea baimentzeko erabakia hartu du gaurko bilkuran.

1.002.240 euroko guztizko zenbatekoarekin, 2019tik 2024ra bitarteko aurrekontu-ekitaldien kontura ordainduko da.

Bi lan mota egingo dira: kontserbazio integraleko kontratuei dagozkienak, denboran iraunkorrak izango direnak; eta azpiegitura berriak gauzatzeari dagozkionak, unean unekoak, Errepideen III. Plan Zuzentzaileari atxikitakoak.

Premiazkotzat jo da Cadreitako ur-horniketaren proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa

Nafarroako Gobernuak Cadreitako ur-horniketaren proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa premiazkotzat jotzeko erabakia hartu du gaurko bilkuran.

Proiektu honen bitartez, hodi bidezko lotura zuzena ezarriko da Moranteko urtegitik udal ur-biltegiraino.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa