(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

NKGIk jarduera irisgarrien programa bat aurkeztu du, hiru gizarte-erakunderekin lankidetzan osteguna, 2018.eko irailak 20


Ekimena Kirolaren Balioen Planean sartzen da, eta IBILI, ASPACE eta ANFAS elkarteekin gauzatuko da


Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak programa bat egin du zenbait kirol-jarduera irisgarri egiteko, Nafarroako Gobernuaren Kirolaren Balioen Planaren baitan. Programa horretan, gizarteratzearen balioa ezinbesteko baldintzetako bat da haurtzarotik helduarora jarduera fisiko eta kirol-jarduera egokia egiteko. Ekimen hori hiru elkartek jarriko dute abian: desgaitasun fisikoren bat duten pertsonen garapenerako elkarteak (IBILI), desgaitasun intelektuala edo garapen-desgaitasuna duten pertsonen eta haien familien aldeko Nafarroako Elkarteak (ANFAS NAVARRA) eta Garunaren Paralisiari laguntzeko Nafarroako Elkarteak (ASPACE).

Lehenengo jarduera ibilaldi bat izango da, Irunberriko bide berdean barrena, eta larunbat honetan egingo da, hilak 22an, IBILIren eskutik. Goizeko 11:00etan hasiko da Irunberrin, eta 13:00ak aldera amaituko da. Gehienez, elkarteko 60 lagunek hartu ahal izango dute parte jardueran, eta, gutxienez, zortzi leku bermatu behar dira gurpil-aulki elektrikoan dabiltzanentzat. IBILIren bidez eman behar da izena.

Halaber, urriko eta azaroko zenbait ostiraletan, ASPACEk gurpil-aulkian egiteko sei slalom-jardunaldi egingo ditu Nafarroako zenbait udalerritan. Slalomak pertsonaren gaitasun fisikoa garatzen du, eta batetik bestera ibiltzeko bitartekoa, gurpil-aulkia, hobeto erabilarazten du. Jardueraren helburu nagusia da garuneko paralisia dutenei, hartutako kalte zerebrala dutenei eta desgaitasun fisikoa duten kirolariei kirol hori ezagutaraztea eta kirol horretan aritzeko erraztasunak ematea. ASPACEren bidez eman behar da izena.

Azkenik, urriaren 20an, multi-jarduera fisiko egokituaren jardunaldi bat egingo da Karlos III.a etorbidean (entzierroaren monumentuaren ondoan), Nafarroako Gobernuak antolatuta. IBILI, ANFAS eta ASPACE elkarteetako kirolarien arteko topaketa bat izango da, eta kirol hauetan jardungo dira: atletismoa, herri-kirolak, eskubaloia, futbola, saskibaloia, mahai-tenisa eta gurpil-aulkiarekiko slaloma. Helburua da elkarte horietan egiten diren kirol-jarduera egokituak ezagutaraztea, kirol egokitua ikusgai egitea, eta desgaitasuna duten eta inoiz parte hartzeko aukerarik izan ez duten pertsonei kirola egin dezaten erraztea.

Elkarte horietako kide ez diren baina multi-jarduera fisiko egokituaren topaketan parte hartu nahi dutenek azken jardueran hartu ahal izango dute parte; jarduera hori zumba-saio bat izango da.

Kirolaren balioak

NKGIren Kirolaren Balioen Planaren helburuetako batzuk dira kirol-esparruan diharduten eragile guztiei trebakuntza eta orientazioa ematea, balioetan hezteak duen garrantziaren inguruan sentsibilizatzeko eta sakontzeko, eta kirol- eta jazarpen-gatazkak konpontzearen arloan orientatzea eta esku hartzea. Beste helburu batzuk dira gurasoen, kirolarien, entrenatzaileen, epaileen eta abarren arteko elkarbizitza baketsua sustatzea, eta balio hauek zabaltzen dituzten eta horietan sentsibilizatzen duten programak bultzatzea: kirola, norbere burua hobetzea, inklusioa, adiskidetasuna, berdintasuna, joko garbia eta errespetua.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa