(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Zabalik dago emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzko Foru Legearen aurreproiektua jendaurrean jartzeko epea osteguna, 2018.eko irailak 20


Testua Gobernu Irekiaren atalean eskuragai dago, eta urriaren 18ra arte ekarpenak egin daitezke


Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzko Foru Legearen aurreproiektua  Anteproyecto de Ley Foral fase berri batean dago parlamentuan izapidetu aurretik, eta urriaren 18ra arte zabalik dago jendaurrean jartzeko epea, Gobernu Irekiaren atariko lotura honetan:

Aurreproiektuak emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko politika publikoen lege markoa ezartzen du. Horren bidez, emakumeen eskubideen aldeko eta genero-arraila errotik mozteko borrokaren abangoardian egongo da Nafarroa.

Legeak berdintasun-printzipioaren zeharkakotasuna berdintasun-eskubidea bermatzeko tresnatzat erabiltzea du xede, eta emakumeen jabekuntza da haren lehentasunezko gaia. Halaber, bizitzaren iraunkortasuna hartzen du oinarritzat gizarte-eredua aldatu eta bizitzaren ezinbesteko aspektuak balioan jar daitezen, eta maila horretan jartzen du ere lan erreproduktiboa, iraunkortasunerako beharrezkoak diren etxeko zainketen eta zereginen erantzukidetasunetik hasita enplegua berdintasun-baldintzetan eskuratzeraino.

Hiritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentua 2017an hasi zen Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren (INAI/NABI) bitartez aurreproiektuaren zirriborroa prestatzen.

Lehenbizi, Gobernuko sailek, iturri kualitatiboek eta funtsezko informatzaileek emandako informazioarekin egoeraren diagnostikoa egin zen. Informazio horri esker, genero-arraila nagusiak detektatu ziren.

INAI/NABI arloari buruzko nazioarteko arautegian eta Espainiako legedian oinarritu da lege marko berria barne hartzen duen Oinarrien Agiria egiteko. Profesionalek eta hiritarrek ere testuaren lanketan parte hartu dute. Ekarpen telematikoak egin dira, eta profesionalekin eta elkarteekin talde-saioak prestatu dira, agiriaren idazketarako proposamenak jasotzeko. Guztira 400 iradokizun jaso dira.  

Testuak 5 izenburu eta 62 artikulu biltzen ditu. Bizitzako eremu guztietarako balio duen berdintasun-eskubidearen printzipioan oinarritzen da, eta eskubide hori gauzatzeko baldintzak sustatzea du xede.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa