(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Lan Autonomoaren Azokak 160 enpresa eta establezimendu bilduko ditu Baluarten hilaren 29an, beraien lanak edo zerbitzuak erakuts ditzaten osteguna, 2018.eko irailak 20


Jardunaldian, 16 modalitatetako profesionalak aitortu eta aipamen berezia egingo da


Transcripción textual del video

160 enpresa, saltoki eta establezimendu izango dira ikusgai Lan Autonomoaren I. Azokan, irailaren 29an, larunbatez, Baluarten. Eguneko ekitaldi nagusietako batean, Nafarroako Lan Autonomoa Aitortzeko 2018ko Sariak banatuko dira.

Cartel de la Feria del Trabajo Autónomo.

Azokaren kartela.

160 enpresa, saltoki eta establezimendu izango dira ikusgai Lan Autonomoaren I. Azokan, irailaren 29an, larunbatez, Baluarten. Eguneko ekitaldi nagusietako batean, Nafarroako Lan Autonomoa Aitortzeko 2018ko Sariak banatuko dira.

Garapen Ekonomikoko Departamentuak, Nafarroako Gobernuko beste departamentu batzuekin eta Nafarroako Autonomoen Kontseiluarekin batera, beste urrats bat egin du aurten Nafarroako 2017-2020ko Lan Autonomoaren I. Planaren bitartez, bereziki lan autonomoan dihardutenen posizionamendua eta barneko zein kanpoko ikusgaitausna hobetzeari dagokionez.

2017an, ekintzailetza mota honetan diharduten pertsonak aitortzeko sarien lehen banaketa antolatu zen, eta 2018an, garrantzi handiagoa emateko asmoz, Azoka bat antolatzea erabaki da. Garapen Ekonomikoko lehendakariorde Manu Ayerdi arduratuko da azoka inauguratzeaz. Guztira, 150 stand baino gehiago jarriko dira 3 aretotan eta Baluarteko plazan, Azokaren eduki nagusia bilduz.

Jardunaldian, halaber, sektorearen intereseko Nafarroako zenbait entitatek emandako hitzaldiak izango dira. Entitate horien artean, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua, CEIN enpresa publikoa, Nafarroako Ganbera, UAGN eta ANEL aipa daitezke, besteak beste. Familia osoarentzako jarduerak ere antolatuko dira.

Lan Autonomoa Aitortzeko Sarien 2018ko edizioari dagokionez, aurkeztutako 76 hautagaitzak aztertu ondoren, Nafarroako Autonomoen Kontseiluko kideek osaturiko Epaimahaiak 16 pertsona saritu ditu jarduera-modalitateen arabera, eta ibilbide profesionalaren aitorpen berezi bat ere eman du.

Saritutakoak

Epaimahaiak, esperientzia enpresarial onenaren modalitatean, Aiegin kokatuta dagoen Geea Geólogos SL enpresako Guillermo Erice Lacaba saritu du. Emakumezkoen esperientzia enpresarial onenaren kategorian, Marcela Vega Higuera, Iruñeko Calícrates Irisgarritasunari buruzko Kontsultoretzakoa. Gazteen esperientzia enpresarial onenaren modalitatean, Isabel Leza Fernández, Iruñeko Dinabi Ingeniaritza Tekniko Mekanikokoa. Desgaitasuna duten pertsonen esperientzia enpresarial onenari dagokionez, saritutakoa Antsoaingo Rubén Moreno Pardo masajista izan da.

Bestalde, esperientzia enpresarial berritzaile onenaren modalitateko sariduna Iruñeko Nubba Group informatika-enpresako Pablo Pérez de Ciriza Cordéu da. Nekazaritza, abeltzaintza eta nekazaritzako elikadura sektoreko profesionalik onena Patxi Arakama Zufiaurre da, Altsasu Katealde Artesanos, SL enpresakoa. Iturgintza, elektrizitatea, berokuntza, klimatizazioa, gasa, suteen prebentzioa eta ingeniaritzen arloetako profesionalik onena, Miguel Ángel Gómez Franco, Fontanería de Tudela enpresakoa. Eraikuntza, arotzeria, ebanisteria, pintura, igeltsaritza, kristalgintza, arkitektura, barneko diseinua eta paisajismoko profesionaltasuna saritzen duen modalitatean, saritutakoa José Sánchez Alfaro da, Antsoaingo arotzeria fenolikoaren eta zurezkoaren ingeniaritzakoa.

Merkataritza, ehungintza eta zapatagintzaren arloko profesional onenaren kategorian, Epaimahaiak María Morrás del Río saritu du, Iruñeko Torrens Lore-dendakoa. Motordun ibilgailuen konponketari eta metalgintzako tailerrei loturiko gremioen modalitatean, sariduna Antonio Sánchez Sánchez da, Arreko Premier Car tailer mekanikokoa. Garraioaren eta biltegiratzearen arloko profesional onenaren saria Noaingo Transportes Leoz Tranvis, SL enpresako Román Leoz Ayaperentzat izan da. Ostalaritza, gozogintza eta okintzaren modalitateko profesionalik onenaren saria Izabako Venta Juan Pito Jatetxeko Juan Antonio Gabasek irabazi du.

Lan autonomoaren beste sektore batzuetan, Iruñeko Ko Estudioko Elena Beroiz Oroz diseinatzaile grafikoari eman diote informazioa, komunikazioa, marketina eta publizitatea, informatika, robotika, administrazio jarduerak, aholkularitza, abokatuak, gizarte gradudunak eta zerbitzu laguntzaileak tarteko dituen modalitateko profesional onenaren saria. Hezkuntza eta formakuntzako profesional onenaren kategorian, saritutakoa Iruñeko Linden Zentroan alemaniera irakasle dabilen Irene Strobl izan da. Osasungintza, edergintza eta zainketa, farmazia eta animalien inguruko sektoreetako profesional onenaren saria Berako ile-apaindegiko María José Zozaya Arrechearentzat izan da. Arte, aisialdi eta entretenimenduko jardueren eta zerbitzu soziokulturalen modalitatean, saria Artaxoako Turismo Bulegoko jardueren antolatzaile Miriam Noemí Orella Fernándezek irabazi du.

Azkenik, Epaimahaiak Aurizberriko Erburu Okindegiko Itziar Erburu Villanuevaren aipamen berezia egin du, beraren ibilbide profesionalagatik eta gizartean izandako eraginagatik.

Nafarroako 5 afiliazioetako 1

Nafarroako Gobernua nafar ekonomiaren funtsezko esparru honetako langileak sustatzen eta aldarrikatzen ahalegintzen da. Aurtengo uztailaren 31n bildutako datuen arabera, Nafarroan 47.546 pertsona afiliatuta zeuden Langile Autonomoen Araubide Berezian (R.E.T.A), eta horietatik, gehienak, 30.981 (ia % 66) gizonak ziren eta 16.565 emakumeak. R.E.T.A. araubidean afiliatuta dauden pertsonek Gizarte Segurantzako afiliazio osoaren % 20,2 suposatzen dute.

Datuek lan autonomoaren ezohiko kontzentrazioa erakusten dute zerbitzu sektorean: 17.966 langile autonomo, R.E.T.A. araubidean afiliatuta dauden pertsona guztien % 67,3.

Jarduera finkatzen duten autonomoak gehiengoa dira Nafarroan: autonomoen artean, hirutik batek –% 64,8– bost urte baino gehiago eginak dituzte beren negozioetan.

2018ko lehen hiruhilekoan, Nafarroako langile autonomoek soldatapeko 196 lanpostu berri sortu dituzte, % 2,16ko hazkundearekin, Espainian izandako % 1,76ko igoeraren aldean.




Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
audio_eusk.mp3
DIPTICOFERIAAUTONOMOSEXTERIOR2.pdf
DIPTICOFERIAAUTONOMOSINTERIOR4.pdf
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa