(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Ospitale Guneak (NOG) 2,7 milioi inbertitu ditu goi eremuko erresonantzia magnetikoko ekipo batean, segurtasuneko eta doitasuneko azken aurrerapenekin ostirala, 2018.eko irailak 21


3 teslako ekipo berriak ekipo konbentzionalen intentsitatea bikoizten du, eta horrek lesioen eta tumoreen balorazioa hobetzea eta ikerketa aurreratua egitea ahalbidetzen du


hospital Virgen del Camino

NOG B eraikina (Virgen del Camino erietxea zena). ( irudia handitu )

Nafarroako Ospitale Guneak 2019ko hasieran erresonantzia magnetikoko ekipo berria sartuko du, punta-puntakoa. Ekipo berriak segurtasunean azken aurrerapenak ditu, eta gaur egungo ekipo hedatuenen potentzia (1,5 tesla) bikoitzen du, denbora gutxiagoan diagnostikorako kalitate handiagoko irudiak lortzea ahalbidetzen digularik.

Potentzia horrekin lesioak eta tumoreak askoz ere hobeto ikus daitezke, eta neuronen aktibazio-zona neuronalak denbora errealean behatu ere bai, horregatik garuneko ikerketa funtzionalak egiteko aukera ematen du. Hiru teslako erresonantzia magnetikoarekin (RM 3T) irudi garbiagoak lortzen dira, eta azkarrago, gaixoentzat erosoagoa delarik. Gailuak laguntza-funtzioa betetzen du nagusiki, baina ikerketa aurreraturako ere balio du.

Erresonantzia magnetikoko ekipo berria lizitazio-prozesuaren ostean esleitu da duela gutxi, eta NOG-Bren Erradiologia Ataleko erdisotoan (Virgen del Camino ospitalea zena) jarriko da. Ekipamendua errentan hartuko da bederatzi urterako, 2,7 milioi euroko prezioa ordainduta (308.314 euro/ urtea, BEZ barne).

Lesio oso txikiak edo hasiberriak detektatzeko aukera

Erresonantzia magnetikoko irudi bidezko ikerketetan eremu magnetiko handia (imana) eta irrati-frekuentziako uhinak erabiltzen dira gorputz barneko egiturak eta organoak begiratzeko. Irudi horien bidez erradiologoak gaixotasun ugari diagnostika ditzake, lotailu-lesioetatik hasita tumoreetaraino. RM 3T kasuan irudiak zehatzagoak dira, eta beste ekipo batzuetan oharkabean pasa daitezkeen lesio hasiberriak detektatzeko aukera ematen dute.

Hiru teslako erresonantzia magnetikoak zehaztasun handiagoa ematen digu gaixotasunak diagnostikatzeko (osteoartikularrak, neurologikoak, kardiobaskularrak kasu) eta baita tumore ezberdinak baloratzeko (burua, bularra, gibela, behazun-bidea, umetokia, prostata, hezurrak…) ere.

Bestalde, teknika horrek ikerketarako abantaila ugari ditu. Gaur egun, erresonantzia magnetikoko aurrerapen gehienak 3 teslako teknologian oinarritzen dira, eta ikerketa neurologiko aurreratuak azpimarratzekoak dira.

37.000 erresonantzia urtero

Nafarroako Ospitale Gunearen erresonantzia magnetikoko ekipo berriak osatu eta zabaldu egingo ditu sistema publikoko beste hiru gailuetan eta Osasunbidea- Nafarroako Osasun Zerbitzuak kontratatutako unitate mugikorretan jada egiten diren probak. Gainera, aldi berean beste ekipo bat jarriko dute Tuterako “Reina Sofía” ospitalean. Nafarroako Osasun Sistemak gutxi gorabehera 37.000 erresonantzia magnetiko egiten ditu urtero.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa