(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak bat egin du sexu-esplotazioaren eta pertsonen salerosketaren kontrako Nazioarteko Egunarekin ostirala, 2018.eko irailak 21


“Irmoki baztertzen du” emakumeen kontrako indarkeriaren adierazpen hori


Datorren igandean sexu-esplotazioaren eta pertsonen salerosketaren kontrako Nazioarteko Eguna ospatuko dela eta, Nafarroako Gobernuak “irmoki baztertzen du” emakumeen eta neskatilen sexu-esplotazioa eta salerosketa. Indarkeria-mota hori emakumeen kontrako indarkeriaren adierazpen krudelenetako bat da, eta haien oinarrizko eskubideak urratzen ditu.

14/2015 Foru Legeak, emakumeen kontrako indarkeriari aurre egitekoak, aitortzen du emakumeen eta neskatilen sexu-esplotazioa eta salerosketa emakumeen kontrako indarkeriaren adierazpenetako bat dela, eta neurriak jartzen ditu prebenitzeko, sentsibilizatzeko, arreta emateko eta kaltea konpontzeko.

Legealdi honetan, Foru Gobernua, emakumeen kontrako indarkeriaren legea garatzeko Ekintza Planaren bidez, eta salerosketaren kontrako Nafarroako Forua osatzen duten erakunde publikoekin eta gizarte-entitateekin koordinatuta, lanean ari da halako indarkeria desagerrarazteko.

Horretarako, aurten, Nafarroako Berdintasunerako Institutuak (INAI/NBI) berariazko baliabide espezializatu bat jarri du martxan, Nafarroan egiteko sexu-esplotaziora bideratutako salerosketatik bizirik atera diren emakumeak aldi baterako hartzeko eta haiei ostatu emateko, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak eta Itxaropen Gune elkarteak sinatu duten lankidetza-hitzarmenaren bitartez —elkarte horrek ibilbide luzea du urraketa horren biktima diren emakumeekin lan egiten—.

Baliabide horri esker, aldi baterako hartzen dira salerosketaren biktima izan diren emakumeak, eta, hala badagokio, haien seme-alaba adingabeak, beren onera etortzeko eta indarkeriatik ateratzeko prozesu bat gauzatzeko.

Horrez gain, alor horretan lan egiten duten gizarte-entitateekin adostuta, diptiko bat egin da. Hor, jasotzen da doako zer baliabide dauden eskura Foru Komunitatean prostituzioa utzi nahi duten emakumeei arreta emateko, bai eta informaziozko materiala ere, eta salerosketaren biktima gisa identifika daitezen errazten da.

Material hori errealitate horrekin harremanetan lan egiten duten zerbitzu publiko eta gizarte-entitate espezializatuei banatuko zaie, eta eskuragarri dago Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren webgunean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
FLYERING.pdf
Tarjeta.pdf
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa