(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

33 eskualde bildu dira Nafarroako Gobernuak Bruselan duen Ordezkaritzan, EBko eskualdeen arteko lankidetzaren etorkizuna aztertzeko ostirala, 2018.eko irailak 21


Nafarroa berrikuntzaren arloan eragin handienetakoa duen sarea koordinatzen ari da urteko bigarren seihilekoan


Nafarroaren Bruselako Ordezkaritzan egindako bileraren irudia.

Nafarroaren Bruselako Ordezkaritzan egindako bileraren irudia. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak Bruselan duen Ordezkaritzan egin da ostegunean, Europar Batasunean berrikuntzaren arloan eragin handienetakoa duen Vanguard Initiative taldearen Biltzarra, Europako 33 eskualderen parte-hartzeaz. Bertan, Europako Batzordearen proposamenak aztertu eta eztabaidatu dituzte, bereziki Europako exekutiboak eskualdeen arteko lankidetza sustatzeko aurreikusi dituen tresna finantzario berriak.

Eskualdeek atseginez hartu dute Europako Batzordeak berrikuntzaren arloan proposatu eta egunotan Europako Kontseiluan eta Parlamentuan eztabaidatzen ari den urte anitzeko finantza-esparru berriaren proposamena. 33 eskualde hauen iritziz, proposamena asmo handikoa da eta perspektiba berriak sortzen ditu EBeko industria eta berrikuntza arloetako politiketarako, espezializazio adimendunaren printzipioen aldeko konpromiso argia adieraziz. Hala ere, aurreikusitako aurrekontu murrizketa deitoratu dute, Estatu kideek anbizio handiagoa erakutsi eta negozioetan jarrera zuzenduko duten esperoan.

Horren harira, 33 eskualdeek sostengu irmoa adierazi diote lurralde-lankidetzaren (Interreg) etorkizuneko araudian aurreikusita dagoen “berrikuntza arloko eskualde-arteko inbertsioak” (5. osagaia) deritzon mekanismo finatzarioari. Berrikuntza arloko eskualdeen arteko inbertsioak erraztea da mila milioi euro inguru atxikiak dituen tresna finantzario honen helburua, Europako balio-kateen garapenaren mesedeko gaietan eskualdeen arteko proiektuak handituz eta merkaturatuz.

Era berean, Vanguardeko 33 eskualdeen ustetan, Horizon Europa (berrikuntza programa) berriaren proposamena “anbizioz betetakoa” da. Bultzada positibo berriak antzeman dituzte; hala nola, berrikuntzaren gaineko enfasia, merkatura zuzendutako jarduerak, eskariak bultzaturiko jarduerak eta berrikuntza-ekosistemak.

“Berrikuntza-ekosistemak” delakoen kasuan, Vanguard Initiativek berrikuntzari buruzko politikarako Europako oinarri berri hau defendatzen du, izan ere, eskualde maila arras egokia da berrikuntza-ekosistemen kontzeptu hau lantzeko. Berrikuntzaren arloko baterako programek balio-kateen inguruko eskualde-arteko lankidetza sustatzeko aukerak eman ditzakete. Horrez gain, argiroago definitu behar dira sinergiak Horizon Europa programa berriaren eta kohesio-politika eta Interreg ildo berriaren artean.

Azkenik, Vanguard Initiativeren iritziz, Europa Digitaleko programa berriaren sorrera EBak lehentasun horren inguruan duen anbizioaren seinale arras positiboa da: berrikuntza digitaleko zentroak ezinbestekoak dira. Hori dela eta, ikuspegi honen eskualde mailako dimentsioari eustea eskatu du berriz ere.

Halaber, Vanguard Initiativek atsegin osoz hartu du InvestEU eta Merkatu Bakarra programa, betiere sinergien garrantzia nabarmenduz.

Vanguard Initiative

Vanguard Initiative sarea Europa mailan elkarlanean aritzeko modu berritzailea da. Eskualdeko espezializazio adimendunaren printzipioei buruzko baliabideak mobilizatzeko eta lerrokatzeko aukera berriak ematen ditu, eta klusterretan oinarritutako eskualde arteko kooperazioa proposatzen du.

Haren helburua da kluster industrialen nazioarteratzea bultzatzea, bi ezaugarri hauek dituzten eremuekiko eskualde arteko sarearen eragina aprobetxatuz: EBn berrikuntzaren alde modu koordinatuan lan egiteko borondate politikoa dutenak eta mundu osora irits daitezkeen klusterren —jada identifikatu dira eskualdeko estrategian (RIS3)— nazioarteratzearekin konprometitu direnak.

Horrez gain, aipatzekoa da ekimen horrekin ezagutza eta esperientzia ematen zaizkiola Europako Batzordeari, Europako industriaren berpizkundea lortzeko duen helburua betetzeari dagokionez, zeinak fabrikazio aurreratuaren esparruan jarriko baitu arreta.

"Vanguard Sarea" edo "Vanguard Initiative" goi-mailako "Regions as motors of new growth by smart specialization" konferentzian hasi zen eratzen, Europako Parlamentuan, Europako industriaren berpizkundeari buruzko eztabaidaren testuinguru zabalagoan, eta arreta berezia jartzen du fabrikazio aurreratuaren esparruan (Advanced Manufacturing ADMA).

Urte hasieran, lantaldearen bigarren seihilekoko jarduerak Nafarroak koordinatzea erabaki zen.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa