(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Polizia Inspektorearen mailara Igotzeko ikastaroa ireki da Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolan astelehena, 2018.eko irailak 24


Iruñeko lau udaltzainek bost eremutan zatitutako ikastaroa jasoko dute


Agintariak eta parte-hartzaileak ikastaroa irekitzeko ekitaldian. ( irudia handitu )

Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolan gaur goizean izan da Polizia Inspektorearen mailara igotzeko 2018ko ikastaroaren irekiera-ekitaldia; ikastaroa Iruñeko lau udaltzainek egingo dute gaur hasi eta azaroaren amaierara bitarte.

Agustín Gastaminzak, Nafarroako Gobernuko Barneko zuzendari nagusiak, Jesús Munarrizek, Iruñeko Udaltzaingoaren buruak, eta Izaskun Cibiriainek, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolako zuzendariak, irekitze-ekitaldian parte hartu dute, eta, ikasleei prestakuntza oso bat opatzeaz gain, irakasleei beren lanarengatik eskerrak eman dizkie.

Ikastaroa bost eremutan zatitzen da: polizia eta gizartea, polizia juridikoa eta ikerketakoa, prebentzioa eta poliziaren esku-hartzea, aginterako gaitasunak garatzea eta poliziaren ezagutzak eta trebetasunak.

Halaber, eremu bakoitzean, mota askotariko gaiak jasotzen dira; hala nola, deontologia poliziala, genero-berdintasuna, dibertsitatearen arreta, poliziaren bitartekaritza, poliziaren funtziora aplikaturiko zuzenbidea, herritarren segurtasunerako teknikak, kudeaketarako trebetasunak eta larrialdien agintea edo larrialdiko laguntza-teknikak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa