(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ingurumen Sailak eta Endesak lankidetzarako hitzarmen bat sinatu dute elektrokuzio- eta talka-arriskuak murrizteko hegazti-faunari astelehena, 2018.eko irailak 24


Eva García Balaguer andreak Ingurumen eta Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiak eta Ignacio Montaner jaunak Endesako zuzendari nagusiak Aragoin, hitzarmena sinatu dute gaur goizean


Eva García Balaguer eta Ignacio Montaner hitzarmena sinatzen. ( irudia handitu )

Eva García Balaguer andreak Ingurumen eta Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiak eta Ignacio Montaner jaunak Endesako zuzendari nagusiak Aragoin lankidetzarako hitzarmena sinatu dute gaur goizean, linea elektrikoetan proiektu ezberdinak burutzearen bidez elektrokuzio- eta talka-arriskuak murrizteko edo desagerrarazteko mehatxatutako hegazti-faunari.

Hitzarmen honen bidez 64 euskarriko 6,2 kilometro inguruko linea elektrikoan esku hartuko da. Zuzendari nagusiak dio "arriskua murritz dezaketen neurriak erabiltzearen bidez hegazti-fauna babesteko helburuan aurrera egingo dela".

Endesak bi linea aldatzeko konpromisoa hartu du, bata Kasedan eta bestea Erronkarin. Lehenengoak 1 km-ko aireko ibilbidea eta 33 euskarri ditu, Sofuentesetik San Isidro del Pinar-era, eta Nafarroan galzoriko espezietzat hartzen den Bonelli Arraoinaren (Aquila fasciata) arrisku-zonan dago. Bigarrenak 4,1 km-ko ibilbidea eta 31 euskarri ditu, eta Burgitik Bidankozera (Aquila fasciata) doa. Galzoriko espezie baten, hots, ugatzaren (Gypaeatus barbatus), arrisku-zonan dago.

Esku-hartzeak 90.280 euroko aurrekontua dauka. 2018rako, Sailaren aurrekontuaren kargura 34.000 euroko ekarpena egingo da, eta Endesak, bestalde, 56.280 euroko ekarpena egingo du.

Nafarroan 1991 baino lehen eraikitako goi-tentsioko hainbat linea elektriko daude, eta haien ezaugarri teknikoengatik oso arriskutsua da hegazti-faunarentzat. Gainera, galzorian dauden aztore-arranoaren eta ugatzaren bizi-eremuan daude, eta, beraz, haien hilkortasuna murrizteko lanek interes soziala dute, dudarik gabe. Azken urteotan hegazti ugari elektrokutatu dira linea horietan.

Galzoriko espezie garrantzitsuak direla aintzat hartuta, linea elektrikoak zuzentzeko arautegi autonomikoaz eta estatalaz harago doazen neurriak adostu dira Endesarekin, modu horretara ahalik eta emaitzarik onenak lortzeko.




Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa