(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak Europako erronka batean parte hartu du Pau hirian, 2018ko Kirolaren Europako Hirian astelehena, 2018.eko irailak 24


NKGIk topaketa antolatzen parte hartu du; topaketa Aragoi, Pirinio Atlantikoak eta Gipuzkoarekin sinatutako mugaz haraindiko hitzarmenean kokatzen da


Nafarroako ordezkaritza Pau. ( irudia handitu )

Nafarroak Frantziako Pau hirian asteburu honetan izandako kirol-topaketa batzuetan parte hartu du. Pau 2018ko Kirolaren Europako Hiria da, eta Europako lurralde eta hiri ezberdinek parte hartu dute. Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua topaketa horien antolatzaileetariko bat izan da; hain zuzen ere, Aragoi, Pirinio Atlantikoak, Gipuzkoa eta Nafarroa artean, kirol-jarduerak egiteko, sinatutako mugaz haraindiko hitzarmenean kokatzen dira.

Era horretan, irailaren 22an eta 23an, beste ordezkaritza batzuekin esperientziak partekatzeaz gain, Nafarroako ordezkaritza batek, kirolaren arloko hiru emakumek eta hiru gizonek osatuak (20 eta 50 urte artekoak), kirol eta jolas izaerako jarduera ezberdinak egin ditu: ur-amiletako piragua, pilota, saskibaloia, igeriketa, e.a. Horiekin batera, osasunera eta kirolera bideratutako prestakuntza-hitzaldiak izan dituzte.


Nafarroako taldea. ( irudia handitu )

Halaber, Pauko lekurik enblematikoenak, hango ondarea, hirigunea edo kirola praktikatzeko guneak ezagutu ahal izan dituzte.

Aragoi, Pirinio Atlantikoak, Gipuzkoa eta Nafarroa arteko hitzarmena garatzen jarraituko da nerabeei zuzendutako kirol eta kultur programa antzekoarekin. Nafarroa Agoitzeko DBHIko ikasleek ordezkatuko dute.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa