(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuaren kultura egitaraua datorren asterako astelehena, 2018.eko irailak 24


Nafarroako Gobernuak proposamen berriak prestatu ditu datorren asterako, irailak 24tik 30era: kontzertuak, tailerrak, erakusketak eta bisitak


Raul del Toro

Raul del Torok kontzertua eskainiko du larunbatean, Berako San Esteban elizan. ( irudia handitu )

Aste honetan, musikarekin hasiz, Nafarroako Liburutegiak Leonard Cohen handia omenduko duen kontzertu bat eskainiko du Alberto Rodríguez Purroy-ren eskutik, “Leonard Cohen, olerkaria”. Ez da musika eskaintza bakarra izango, izan ere, “Organo Musika Nafarroan” jaialdia martxan da eta Raúl del Toro-ren “Odres y vinos” ikuskizuna gozatzeko aukera izango da larunbat honetan eta Berako San Esteban elizan.

Hitzaldien alorrean, Nafarroako Liburutegiak bi proposamen dakartza. Asteartean Espainiako trantsizioa aztertuko duen konferentzia bat izango da Santos Juliá historiagilearen eskutik, “Espainiako trantsizio politikoarekin bueltaka (1937-2017)”. Ostiralean, berriz, Marina Sokolovak, Ivan Turgueniev-en inguruko berbaldia eskainiko du, “Ivan Turgueniev: berrehungarren urteurrena”. Bukatzeko, Huarte Zentroak topaketa eder bat ospatuko du ostegun eta larunbatean, PIG – PIC: Pentsamendua Ikerketa Gorputza

Zinema eskaintza Nafarroako Filmotekaren kontua da eta film ederrak gozatzeko aukera hirukoitza izanen da bertan: asteazkenean “Memorias en la niebla”; ostegunean “El fantasma de la Ópera”; eta ostiralean “De ollas y sueños”.

Formakuntzari dagokionez, badago non aukeratu. Hasteko, Nafarroakoa Liburutegian zabalik da umeentzako prestatu zen “Ongi etorri ipuinetara” tailerra. Halaber, Huarte Zentroak “Touching Improvisation” tailerra zabalduko du asteazken eta ostegunez gorputz eta azalaren aukeren inguruan ikertzeko. Era berean, Huarten bertan, “Habitación: Barruko Landareak” eskaintza gozatzeko parada mantentzen da. Gainera, Oteiza Museoak, “Paisaia Irudia” proposamena ireki berri du eta bukatzeko Lizarrako Karlismoaren Museoan irekirik darrai historiaren inguruan prestatu zen Scape Room-a : “Escape room: El robo del Toisón”.

Erakusketen eskaintzari begira, hauek dira zabalik dauden aukerak: Oteiza Museoan, "Macla, mamua, bismuto, vicario" proposamena bisita daiteke. Museo horretan bertan, Imanol Marrodanek Alzuza Zentroan sortu zuen lana ,“Arma isilak gerra lasaietarako”, gozatu daiteke. Halaber, Nafarroako Museoak "José Latova. Argazkigintza arkeologikoan 40 urtez” erakusketa eskaintzen du. Bukatzeko, Nafarroako Errege Artxibo Nagusian "La Gloriosa-ren 150. Urteurrena (1868)” erakusketa dago ikusgai.

Aste honetan, ostiralean eta igandean, Europako Ondare Jardunaldien edizio berri bat ospatuko da. Honen harira, Oteiza Museoak "Macla, mamua, bismuto, vicario" erakusketa ezagutzeko bisita bat antolatu du irakaslegoaren formakuntzari zuzenduta.

Azkenik, aurrera doa Nafarroako Museo Zerbitzuak prestatutako egitaraua, "Pasaportea, museatu! Eta bidaiatu". Hori dela eta, eskaintza hirukoitza zabaldu da Iruñeko Katedraleko Klaustroan egiten ari diren konpontze lanak ezagutzeko.

Egitarau kulturalaren xehetasun guztiak esteka honetan.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa