(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak hirigintza konponbide bideragarri bat ekarri du Castejonen Trenasa eta trenbidearen arteko konexioa bermatzeko asteartea, 2018.eko irailak 25


Manu Ayerdi lehendakariordeak nabarmendu du industria suspertzearen alde Nasuvinsak, Udaletxeak eta enpresak sinatutako hitzarmenak suposatu duen aurrera pausu garrantzitsua, 2010etik blokeatuta dagoen Plan Bereziari berriz heltzeko


De izquierda a derecha: Vicente Aragón, concejal de Urbanismo de Castejón; el alcalde de Castejón, David Álvarez; el vicepresidente Ayerdi; el director general de Trenasa, Luis Fernández y el director gerente de Nasuvinsa, José Mª Aierdi.

Ezkerretik, eskuinera: Vicente Aragón, Castejoneko Hirigintza zinegotzia; David Álvarez, Castejoneko alkatea; Ayerdi lehendakariordea; Luis Fernández, Trenasako zuzendari nagusia eta José Mª Aierdi, Nasuvinsako zuzendari kudeatzailea. ( irudia handitu )

Foru Gobernuak, azkenik, hirigintza konponbide partziala, baina bideragarria eta berehalakoa, aurkitu eta ekarri du, Castejon erriberako herriko Industrialdera, Trenes de Navarra SA (Trenasa) plantaren eta merkantziak ateratzeko trenbidearen arteko zuzeneko konexioa bermatzeko. Merkantziak lurreko garraioaren ordez trenez atera ahal izateko lotura hau elementu estrategikoa izan da plan esportatzaile hau finkatzeko eta handitzeko prozesuan. Haren negozio planak ekoizpen ildo berriak ateratzeko helburua dauka, bai tren bagoien fabrikazioan eta bai autobus hibridoena, eta baita langileen kopurua 150etik 200era igotzeko ere.

Trrenasa ekoizpen plantaren eta tren linearen arteko konexioa – funtsezko elementua bideragarritasun planean, Castejonen kokatutako CAFen filialean fabrikatzen diren balioak zuzenean ateratzeko aukera ematen baitu – enpresak burutu nahi zuen eta duela hamar urte enkistatutako proiektu bat zen. Enpresa bera Plan Berezi bat 2010ean izapidetzen hasi zen eta Udaletxearekin hitzarmen bat sinatu zuen, hura inoiz bete ez izan arren, Nafarroako Auzitegi Gorenak (TSJN) bertan behera utzi baitzuen 2015ean epai irmoa emanez, eta ondorioz, Castejoneko industrialdea garatzeko prozesua dike lehorrean geratu zen.

Azkenik, auzitan zegoen partzeletako bat eskuratu ondoren, Nasuvinsa sozietate publikoak konponbide bat ekarri zuen. Horrek industria eremu osoa ez berrantolatu arren, gutxienez, tren enpresari berehalako konponbide bat ekarri zion. Nafarroako Gobernuaren Ekonomia Garapenerako Manu Ayerdi lehendakariordea, gaur, hitzarmen hau Nasuvinsak, Trenasak eta Castejonen Udalak sinatzeko ekitaldian buruzagi izan da, auzi hau ebazteko eta Plan Berezia desblokeatzeko.

“Erriberako industria sustatzearen alde egitea”

Gobernuaren ekonomia lehendakariordeak, dokumentua Castejonen kokatutako enpresaren instalazioetan sinatzeko ekitaldiaren amaieran, zera adierazi du: “akordio zehatz eta partzial honek industria sustatzeko aurrera pausu garrantzitsua suposatu du, eta, halaber, Administrazioak jorratu behar duen zereginaren beste adibide bat da, lanari ekiteko eta lurraldean bertako soluzioak aurkitzeko, kasu honetan arrazoizko hirigintza erantzun bideragarria eta berehalakoa, eskualdean ezaguna den enpresa bat lehenera ekartzeko planak erraztuko dituena eta hurrengo hilabeteotan 50 lanpostu sortuko dituena”.

Honi dagokionez, Manu Ayerdik azpimarratu du “Gobernu honek Erriberako ekonomia garatzearen eta suspertzearen alde nahita nahiez lan egin behar du eta horrekiko konpromisoa gain hartu behar du, krisialdian bereziki astindua izan zen eskualde bat delako, eta are gehiago; automobilgintzako enpresa bat delako, alegia; eskualde hau dibertsifikatzeko, industria sustatzeko eta bertan enplegua sortzeko funtsezko sektorea, eta Nafarroako garapeneko S3 estrategiarekin bat egina”.

Trenasarako konponbidea blokeatu zenez, Nasuvinsa, zeinek azken hilabeteotan hainbat aukera aurkeztu dituen – nahiz eta horietako batzuk garestiak izan eta ezinezko bilakatzen zituen hirigintza izapide latz suposatu-azkenik, partzela bat eskuratzeko akordio bat sinatu du, Trenasari laga dio trenbidearekin konektatzeko eta merkantzien garraioa ibilgailuen eta oinezkoen igarotzearekin bateratzen duen jarduerari bati ekin egiteko, Jerónimo Marco kalean, eta, azken finean, Castejoneko Udalaren Plan Berezia desblokeatzeko.

Agintaldi honen hasieratik, Nafarroako Gobernuaren eta Castejoneko Udalaren arteko kolaborazio estua eta azken honen inplikazioa azpimarrgarriak izan dira aurreko legealditik konpondu gabeko arazo konplexuari irtenbidea emateko. Hasiera bateko iretenbideak kontuan hartu eta lehentasuna eman nahi izan zion bizilagun kaltetuen eskaerei, baina hauek izan ziren, azkenean, arazoarekin amaitzeko espero zen konponbide egokia lortzeko Nasuvinsak, Trenasak eta Udalak berak egindako ahalegina onartu ez zutenak. Egoera honek gaurkoan sinatutako hitzarmena ekarri du konponbide gisa.

Milioi erdi euroko inbertsioa

Beste hiru alderdiekin hitzartutako akordioaren arabera – jabea, enpresa eta Udala-, hirigintza sozietate publikoak 163.000 euroko ordainketa gain hartu du, partzela eskuratzeagatik, eta fabrikak, berriz, 350.000 euro inbertituko ditu bideetako azpiegituren obrei eta trenbide egokitzeko lanei ekin egiteko, lurzorua aldi zehaztugabez doan lagatzearen truke, bere industria jarduera garatzen duen bitartean. Horrela, milioi erdi euro baino pixka gehiagotan, Gobernuak konponbide bat eskaini dio duela hamar urte enkistatuta zegoen egoera bati.

Trenasak Castejonen kokatuta duen enpresak egoera latza jasan zuen eta baita EEE bat ere, krisialdian. Hala ere, azken urte honetan, Beasaingo (Gipuzkoa) Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles (CAF) fabrikaren filial gisa, bere jarduera igo du, eta langileen kopurua bikoiztera iritsi da.

Azken urtean, enpresak bere ekoizpena nabarmen igo eta aurreikusi du bagoiak eta tren elementuak fabrikatzea azpiegitura banarako, Ekuadorren, Eskozian eta AEBn, besteak beste. Era berean, 2019. urtean zehar beste eskaerei heltzea aurreikusi du Zelanda Berrian eta Filipinetan. Trenasak bere jarduera handitzeko asmoa du ere eta Castejoneko plantara garraio publikorako autobus hibridoak fabrikatzeko ildo berri bat ekarri nahi du. VECTIA izango da produkzio honen arduraduna, Sodenak enpresa honetan egindako inbertsioaren ostean.




Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa