(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernua Europako Hizkuntzen Egunera batu da lehendabizikoz, hizkuntza aniztasunaren jardunaldi bat antolatuz asteartea, 2018.eko irailak 25


Ollo kontseilariak Europako hizkuntz aniztasunaren baitan, etorkizuneko hizkuntza moduan nabarmendu du euskara


OlloBruselas

Ollo kontseilaria, Mikel Irujo eta Karl Vanlouwerekin batera. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernua lehendabiziko aldiz izan da Bruselan Europako Hizkuntzen Egunaren ospakizun ekitaldian. Bertan, Eskualdeetako Batzordean, eleaniztasun eta eremu urriko hizkuntzen gaineko jardunaldi bat antolatu du. Ekitaldiaren irekieran, Ana Ollo Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak hartu du parte, Alianza Europea taldeko lehendakari Karl Vanlouwe eta, Europako Eskualdeetako Hizkuntza edo Eremu Urriko hizkuntzen gutun europearreko kide den Vesna Crnic-Groticekin batera.

Bere hitzaldian, Ana Ollo kontseilariak, Europako hizkuntza aniztasunari euskarak egiten dion banako ekarpena azpimarratu du, “berezko ezaugarriak izanik inguruko hizkuntzetatik bereizten duen hizkuntza aurre-indoeuropearra baita”. Navarrorum erakusketak, “Nafarroan euskarak bi mila urteko historian utzi duen lekukotzaren ibilbidea jasotzen du”, gaineratu du.

Halaber, “euskara eguneko eta etorkizuneko hizkuntza da”, adierazi du, “Nafarroako lau gazteetarik batek hitz egiten du euskaraz, eta datu horrek esperantzarako izpia isladatzen du. Gainera, kultura digitalean eta teknología berrietan, zein hedabideetan nahiz unibertsitatean ezagutza eta ikerketetan guztiz txertatutako hizkuntza da”, aipatu du. Hala, azaroa hasieran, euskarazko kultura digitala sustatzeko asmoz, Euskarabideak antolatutako Sarean Euskaraz jardunaldiak aipatu ditu. “Hizkuntza honek etorkizuna izango du, informazioa helarazteko euskarri berrietan present baldin badago eta baita aro digitalean jaiotako gazteen arteko komunikazioan eta aisialdian baldin badago”, gehitu du.

Lehendabiziko panelean, non aniztasuna Europa eta batasunari balioa ematen dion ezaugarri moduan jasotzen den, europearren artean hizkuntz aniztasunak batasunerako duen balioa azpimarratu da. Bertan eskualde eta herrlaide ezberdinetako adibideak eman dira ezagutzera, Fassa Valley (Italia), Valentzia edota Irlandako kasuak aipatuz, non eremu urriko hizkuntzak hizkuntza ofizialekin batera bizi diren, aniztasun hori kultura zein gizarte balio moduan hartzen duen gizarte batean.


Ollo Bruselas

Hitzaldiaren uneetariko bat. ( irudia handitu )

Bigarrengo panelak, eremu urriko hizkuntzak Europar Batasunean promozionatzeko eskualdeen artean egindako lana izan du aipagai. Bertan, Mikel Irujo, Nafarroako Gobernuak Bruselan duen ordezkariak, eremu urriko hizkuntzen promoziorako izandako elkarlanaren hiru adibide azaldu ditu. Horien artean, Mathieu Bergé, Akitania Berriko ordezkariak, Akitania Berria – Euskadi – Nafarroa Euroeskualdeko, Eskola Futura proiektua aipatu du. Egitasmo honen baitan mugaren bi aldeetako magisteritzako 40 ikaslek hiru hizkuntzetan gaitasunak eskuratzeko aukera dute: frantsesa, euskara eta okzitaniera.

Azkenik, Nafarroako Gobernuak, Eusko Jaurlaritzak eta Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoaren arteko “Hiruko Ituna” elkarlanerako hitzarmena aipatu da. 2017an sinatu eta 2018an berritu zen hitzarmen honi esker hiru herrialdeetako erakundeek hizkuntza politiken arloan elkarlanean ari dira. 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa