(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak eta Nafarroako Nekazaritzako Kooperatiben Batasunak lankidetza-hitzarmena sinatu dute Nafarroako nekazaritzako kooperatiben lehiakortasuna hobetzeko asteartea, 2018.eko irailak 25


150.200 euro emango dira laguntzetan 2018. urtean 


NNEKB hitzarmena

Ezkerretik eskuinera: Patxi Vera, José Mari Martínez, Elizalde kontseilaria eta Ignacio Gil. ( irudia handitu )

Landa Garapeneko, Toki Administrazioko eta Inguruneko Departamentuak eta Nafarroako Nekazaritzako Elikagaien Kooperatiben Batasunak (NNEKB) hitzarmena sinatu dute (150.200 euro laguntzatan), nekazaritzako enpresa horiek lehiakorragoak izan daitezen eta sektorea berregituratu dadin, enpresaren tamaina hobetuta.

Sinaduran honako hauek egon dira: Landa Garapeneko, Toki Administrazioko eta Ingurumeneko kontseilari Isabel Elizalde; Landa Garapeneko zuzendari nagusia, Ignacio Gil; NNEKBeko zuzendari kudeatzailea, Patxi Vera; eta NNEKBeko lehendakari José Mari Martínez.

Hitzarmena medio, burutuko diren ekintzak bost jarduera-eremutan zatitzen dira: Nafarroako nekazaritzako elikagaien kooperatibismoa ordezkatzea sektorearentzat interesgarriak diren foro, topaketa eta erakundeetan, eta merkatuen egoera hedatzea Espainian nahiz munduko gainerako lekuetan. Era berean, NNEKBek araudiei eta laguntza-lerroei buruzko informazioa emango die kooperatibei, kooperatiben profesionalizatzea sustatuko du, eta integrazio kooperatiboa dinamizatuko du.

Akordioa "2014-2020 aldian Nafarroako Foru Komunitateko nekazaritzako elikagaien sektorean kooperatiben integrazioa sustatzeko esparru estrategikoa" agirian kokatzen da, hiru zutabetan garatua: zeharkakotasun-printzipioa, elkartegintza sustatzeko estrategia eta integrazio kooperatiboa garatzeko aukera ematen duena; laguntzarako neurri espezifikoak definitzea eta ezartzea; eta fiskalitatean nahiz Nafarroako kooperatiben erregulazioan aplika daitezkeen foru-legeen aldaketa.

NNEKBek Nafarroako nekazaritzako elikagaien sektorearen zati handi bat ordezkatzen du, gaur egun sektore guztietako 137 kooperatiba biltzen baititu guztira eta 19.000 nekazari eta abeltzain bazkide baino gehiago. Gainera, horren helburua da Foru Komunitateko nekazaritzako kooperatiben eta bazkideen interes orokorrak ordezkatzea eta defendatzea.

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa