(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barkos Lehendakaria Navarra Arenan izan da, instalazioa irekiko duten astean asteartea, 2018.eko irailak 25


Bisitan, harekin batera izan dira Kultura, Kirola eta Gazteriako kontseilaria, Ana Herrera, eta Iruñeko alkatea, Joseba Asiron


NICDOko arduradunak Barkos Lehendakariarekin, Herrera kontseilariarekin eta Asiron alkatearekin batera, instalazioko pilotalekuaren bisitan.

NICDOko arduradunak Barkos Lehendakariarekin, Herrera kontseilariarekin eta Asiron alkatearekin batera, instalazioko pilotalekuaren bisitan. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakaria, Uxue Barkos, Navarra Arena pabiloian izan da gaur goizean, Kultura, Kirola eta Gazteriako kontseilari Ana Herrerarekin eta Iruñeko alkate Joseba Asironekin batera. Instalazioa kudeatzen duen NICDO enpresako taldeak gidatuta, aurreikusten diren erabilera berrietarako (ikuskizun ezberdinak, biltzarrak, jardunaldiak edo moda-pasarelak) Navarra Arena egokitzeko egindako lanak ikusi dituzte.

Bisitan zehar, burututako azken jarduerak ezagutu ahal izan dituzte; esate baterako, eraikinaren edukiera ixteko eta iluntzeko edo hobekuntza akustikorako aukera ematen duten gortinak; prerriging parrilla, eszenatokietarako zintzilikatzeko puntu ezberdinak dituena; edo erabilera anitzeko aretoetako ekipamendua, 50 eta 320 pertsonarentzat, pabiloiko lehenengo eta bigarren solairuan. Azken hori Nafarroako Erresuma deitzen da, eta NICDOren eta Nafarroako Turismoren artean Komunitateko turismoa sustatzeko eta pabiloiko jarduerarekin duen lotura agertzeko egindako lankidetza-akordioa erakusten du.


Lehendakaria pabiloiaren ezaugarriei buruzko azalpenak entzuten.

Lehendakaria pabiloiaren ezaugarriei buruzko azalpenak entzuten. ( irudia handitu )

Horrez gain, in situ ikus ahal izan dituzte mugikortasun murriztuko pertsonentzako espazioak edota bideo-markatzaile funtzioa duten 6x4 metroko pantailak, pilotalekuan zein pista nagusian jarri dituztenak. Halaber, egiaztatu dute pilotalekua jada prest dagoela irailaren 29an, larunbatean, egingo den Masters Codere finalerako; hain zuzen ere, pabiloian burutuko den lehen ekitaldi publikoa izango da.

Orobat, bisitan zehar, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko kirol-eremuaren egoitza berrian eta Kirolaren Etxean izan dira, federazioen egoitzan, Navarra Arenan jada kokatuta baitaude. Eraikina NKGIk kudeatzen du, federazioekin instalazioen erabilera hitzartuta, orain arte Kirolaren Etxearekin egin izan den moduan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa