(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Beaumont kontseilariak babesa eta solidaritatea erakutsi die SOS Nafarroako langileei asteartea, 2018.eko irailak 25


Langileen profesionaltasuna eta lan ona defendatu ditu, "ospea kentzeko kanpaina egiten ari zaizkienen kontra"


Transcripción textual del video

María José Beaumont Lehendakaritza, Funtzio Publiko, Herrizaingo eta Justizia kontseilariak SOS Nafarroako langileei babesa eta solidaritatea erakutsi die, gaur goizean, hango instalazioetan, “ospea kentzeko kanpaina egiten ari zaizkienen kontra”.

112-SOS Nafarroako egoitzan izan da Agustín Gastaminza Herrizaingoko zuzendari nagusiarekin eta Isabel Anaut  Babes Zibila Zerbitzuko zuzendariarekin, tokian bertan eta zuzenean langileen profesionaltasuna eta lan ona aitortzeko, langileei azaldu bezala, “lan bikaina eginagatik ospea kentzeko kanpaina arduragabea egiten ari bazaizkie ere”.

María José Beaumont, Agustín Gastaminza eta Isabel Anaut bisitaldian ( irudia handitu )

María José Beaumont Lehendakaritza, Funtzio Publiko, Herrizaingo eta Justizia kontseilariak SOS Nafarroako langileei babesa eta solidaritatea erakutsi die, gaur goizean, hango instalazioetan, “ospea kentzeko kanpaina egiten ari zaizkienen kontra”.

112-SOS Nafarroako egoitzan izan da Agustín Gastaminza Herrizaingoko zuzendari nagusiarekin eta Isabel Anaut Babes Zibila Zerbitzuko zuzendariarekin, tokian bertan eta zuzenean langileen profesionaltasuna eta lan ona aitortzeko, langileei azaldu bezala, “lan bikaina eginagatik ospea kentzeko kanpaina arduragabea egiten ari bazaizkie ere”.

Kontseilariak iritzi du Kasedako tiroketan larrialdi-zerbitzu guztiek “modu eredugarrian eta eraginkortasun osoz jardun zutela, bai foru-poliziak bai SOS Nafarroak, minutu batean baino gutxiagoan foru-patruilei eta Guardia Zibilaren Zerbitzuetako Zentro Operatiboari alerta jo eta 17 minutuan baino gutxiagoan hilketaren ustezko egileak atxilotuta zeuden punturaino”.

Beaumont atsekabetuta agertu da ezin izan dutelako hiru pertsonen heriotza ekidin. Eskerrak eman zizkien dei egin zuen hiritarrari eta hari arreta eman zion langileari.  “Lehenik eta behin, eskerrak eman nahi dizkiot dei egin zuen hiritarrari, azalpen argiak emateagatik, eta baita arreta eman zion langileari ere, 25 segundotan deia Foru Poliziaren Aginte eta Koordinazio Zentrora igorri zuelako. Halaber, eskerrak eman nahi dizkiot  Aginte eta Koordinazio Zentroari, minutu batean Guardia Zibilaren patruilei eta Zerbitzuetako Zentro Operatiboari alerta jo zielako.  Eta, azkenik, larrialdietako gainontzeko langileak zoriondu nahi ditut, modu eredugarrian erantzun zutelako”.


Ezkerretik eskuinera, Yolanda Jiménez SOS Nafarroako burua, María José Beaumont, Agustín Gastaminza eta Isabel Anaut gaur goizeko bileran. ( irudia handitu )

55 langile, 7 areto-buru eta 25 mediku koordinatzaile inguru eta suhiltzaileen zerbitzu-arduraduna dituen talde batek 112 telefono-zenbakiaren bidez larrialdiak artatzen ditu, urteko egun guztietan, 24 orduz. Gainera, Foru Poliziaren Aginte eta Koordinazio Zentroa Larrialdietako Kudeaketa Sistemaren bitartez 112 Aretora konektatuta dago.

2017an, larrialdietarako 112-SOS Nafarroa telefono-zenbakiaren bidez 2.672 dei/eguneko artatu ziren batez beste, eta urtea datu hauekin amaitu zen: 975.479 dei jaso ziren guztira, 342.881 gertakari kudeatu ziren eta larrialdi-zerbitzuetako 193.273 bitarteko mobilizatu ziren.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
KontseilariakSOSNavarrarellanagoraipatudump3.mp3
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa