(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak argazki eta mikrobideo lehiaketak antolatu ditu erabilera bakarreko plastikoek eragindako kutsaduraz kontzientziatzeko asteartea, 2018.eko irailak 25


Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. mailara bitarteko ikasleei eta DBHko lau mailetako ikasleei zuzenduta dago


Nafarroako Gobernuak, Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko Departamentuaren bitartez, ikasleei zuzendutako argazki eta mikrobideo lehiaketak antolatu ditu, erabilera bakarreko plastikoak eragindako kutsaduraren ondorioez kontzientziatzeko.

“Zer egin dezaket nik nire eskolan erabilera bakarreko plastikorik ez erabiltzeko. Plastikoak eragindako kutsadurarik ez” lemapeko ekimen honen bitartez, ikasleen sormena eta ingurumenarekiko harremana sustatu nahi da, eguneroko ekintzek eta plastikozko hondakinek ingurumenean zer-nolako eragina duten bistaratzeaz gain. Deialdia gaur argitaratu da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Argazki lehiaketa Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. mailara bitarteko ikasleei zuzenduta dago, eta mikrobideo lehiaketan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) ziklo osoko ikasleek parte hartu ahalko dute.

Lehiaketan parte hartzeko, ikasleek argazki bat edo mikrobideo bat aurkeztu beharko dute, aldaketa sustatzeko moduko bi mezu hauetariko bat agertuz: zenbait ohitura aldatzeari buruzko mezua (besteak beste, hamaiketakoa biltzeko papera eta erabilera bakarreko plastikozko botilen erabilera, ikastetxean antolatzen diren ekitaldiak, ateraldiak), edo gaur egun material horiek erabiltzeko moduak berak ingurumenean duen eraginari buruzkoa. Ikasleek honako alderdi hauetako batzuk agertu beharko dituzte beren lanetan, egunero erabiltzen ditugun plastikozko objektu horiei lotuta: murrizteko, berrerabiltzeko, birziklatzeko eta berreskuratzeko aukerak (urrezko 4 arauak), baita objektu horiek itsasora zein zabortegietara botatzearen ondorioak ere.

Lanak aurkezteko epea bihar, asteazkenez, ireki eta azaroaren 30a arte luzatuko da. Proposamenak Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko Departamentuan aurkeztu beharko dira.

Lehiaketen eta sarien xehetasunak

Aurten bigarren edizioa beteko duen argazki lehiaketak bi kategoria ditu. Lehenengoa, Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailak barne hartzen dituena, eta bigarrena, 5. eta 6. mailei dagokiena.

Lanek originalak eta argitaragabeak izan beharko dute. Argazkia inprimaturik aurkeztu beharko da; gutxienez ere 20x30 cm-ko tamainan, eta 30x40 cm-ko kartoi mehe zuri baten gainean. Lanen gaia, konposizioa, originaltasuna, sormena eta irudimena baloratuko dira.

Kategoria bakoitzeko irabazleak tableta bat eta diploma bat eskuratuko ditu, eta ikastetxeak naturari buruzko liburu sorta bat.

Bestetik, mikrobideo lehiaketa DBHko 1. mailatik 4.era bitarteko ikasleei zuzenduta dago. Gazteek banaka zein taldeka parte hartu ahalko dute (taldeek gehienez hiru kide izango dituzte). Lehiaketa irabazten duen taldeko kide bakoitzak tableta bat eskuratuko du, eta ikastetxeak HD bideokamera bat eta naturari buruzko liburu sorta bat, baldin eta ikastetxeak, irakasleren baten bitartez, mikrobideoaren elaborazioa sustatu edo erraztu badu.

Bideoek 2 minutuko gehienezko iraupena izanen dute. Euskaraz edo gaztelaniaz aurkeztu ahalko dira, eta nahi izanez gero, bideoan erabili ez den hizkuntzako azpitituluak sartzen ahalko dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa