(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako enpresentzat 12 milioi euro eskainiko dira laguntzetan I+G arloko proiektuetarako asteazkena, 2018.eko irailak 26


Gobernuak 2019ko deialdirako gastua baimendu du; aurtengo edizioan 148 proiektuk lortu dute laguntza, guztira 11 milioi euro


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, Garapen Ekonomikoko Departamentuari baimena eman dio 12 milioi euroko gastu-konpromisoa hartzeko, 2019. urtean I+G proiektuetarako laguntzen deialdia finantzatzeko.

Laboratorio

Ikerlariak lanean.

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, Garapen Ekonomikoko Departamentuari baimena eman dio 12 milioi euroko gastu-konpromisoa hartzeko, 2019. urtean I+G proiektuetarako laguntzen deialdia finantzatzeko.

Zenbateko ekonomikoa honela banatuko da: 3 milioi euro 2019an, 6 milioi 2020an eta 3 milioi 2021ean, proiektuak bi urtekoak izateagatik.

Laguntzak FEDER Europako funtsekin batera finantzatzen dira, eta horien helburua da enpresek ikerketa industrialeko eta garapen esperimentaleko proiektuak burutzea sustatzea, haien lehiakortasuna eta eskualdekoa gehituko duen dinamizazio teknologikoa bultzatzearren. Era berean, ezagutzaren transferentzia bultzatu nahi da enpresen eta ikerketa eta ezagutzen hedapeneko erakundeak (zentro teknologikoak, unibertsitateak eta ikerketa-erakundeak) deiturikoen artean, proiektuak elkarrekin landuaz.

Deialdi berria Nafarroako Gobernuak onartutako Zientzia eta Teknologia Planean kokatzen da, eta exekutibo nafarra zientziari eta teknologiari ematen ari den bultzada berresten du. Konpromiso hori Parlamentuan berronetsita geratu zen, Zientziaren Foru Legea onartzean; lege horren arabera, 2030. urtean, Nafarroako Aurrekontu Orokorren %2a I+G+b arlorako lortzea nahi da, enpresa-ehunaren artean lankidetza sustatuaz eta ezagutza eramanaz unibertsitateetatik eta zentro teknologikoetatik enpresetara. Modu berean, konpromiso horien bitartez, Nafarroako enpresen lehiakortasun-gaitasuna bultzatu nahi da, eta, epe luzera, Nafarroa I+G+b arloan Europan eskualde liderra bezala finkatu ahal izango da.

Diruz lagundu daitezkeen proiektuak

Zehazki, "industria-ikerketako" eta "garapen esperimentaleko" proiektuek izango dute diru-laguntza, modalitate hauetakoren batean kokatzen direnek, eta bakoitzak 4 milioi euroko aurrekontua izango du:

1. Banako proiektua, enpresa bakar batek egiten duenean.

2. Enpresen arteko lankidetza-proiektua; horretarako, gutxienez bi enpresa independenteren arteko lankidetza eraginkorra behar da, eta horietako batek gutxienez etea izan behar du.

3. Ezagutzaren transferentziako proiektua; enpresa baten edo bat baino gehiagoren eta ikerketako eta ezagutzen hedapeneko erakunde baten edo bat baino gehiagoren artean egindakoa. Nafarroan kokatuta egon behar dute.

Sektoreei erreparatuta, finantzaketa honako hauekin loturiko proiektuentzat bideratuko da: automobilak eta mekatronika, elikadura-katea, energia berriztagarriak eta baliabideak, osasuna, turismo integrala eta industria sortzaileak eta digitalak. Horiek guztiak lehentasunezkotzat jotzen dira Nafarroako Espezializazio Adimentsuaren Estrategian (RIS3).

Aurten, 148 proiekturentzat 11 milioi euroko diru-laguntza

2018ko deialdira 211 proiektu aurkeztu dira, eta horietatik 148 hautatu dira; diru-laguntza, guztira, 11.000.000 eurokoa izan da.

Hautatutako proposamenetatik, 97 banakoak dira, 16 enpresen arteko lankidetzakoak eta 35 enpresen eta ikerketa-erakundeen arteko ezagutzaren transferentziakoak.

Sektoreak kontuan hartuta, automozioak eta mekatronikak inbertsiorik handiena izan du: 3,2 milioi euro. Jarraian, elikadura-kateko proiektuak daude, 3,1 milioirekin. Tarte handi batera, ondorengoak aurkitzen dira: energia berriztagarrien sektorea, 1,8 milioi; Osasuna, 1,4 milioi; Industria sortzaileak eta digitalak, 746.066 euro; bestelako sektoreak, 456.418,49 euro; eta Turismoa, 26.122 euro.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
20180926AyudasIDEUSK.mp3
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa