(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barkos Lehendakariak Esperantzaren Telefonoa Elkarteak Nafarroan egiten duen lana goraipatu du
asteazkena, 2018.eko irailak 26


Elkarte honen 40. urteurrena dela eta harrera egin die elkarteko kideei gaur goizean Nafarroako Jauregian


Esperantzaren Telefonoko bolondresekin taldeko argazkia. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakariak, Uxue Barkosek, Esperantzaren Telefonoa Elkarteak “egoera emozional larrian dauden pertsonei” eskaintzen dien borodantezko eta konpromezko lana errekonozitu du, “gizarte honetan laguntza hori geroz eta beharrezkoa da”, gehitu du.

Lehendakariak, gaur goizean, elkartearen 40. urteurrenaren harira, harrera egin die elkarteko 50 bat kideri Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan. Barkosekin batera bertan izan dira, Eskubide Sozialetako lehendakariorde den Miguel Laparra, eta Nafarroako Esperantzaren Telefonoko presidente den Fernando García.

Ekitaldian Uxue Barkosek, diploma oroigarri bat eman dio elkarteari, modu honetara, Nafarroak Esperantzaren Telefonoa Elkarteari egiten dion errekonozimendua jasoz.

Lehendakariak gainera hitz batzuk zuzendu dizkie bertaratu direnei, non egiten duten lanarengatik Gobernuaren eta osutasunean gizartearen “maitasuna eta esker ona” adierazi duen. “Gizartearen zerbitzura dagoen borondatezko lana egiten duzue, baina baita lan kualifikatua, ikerketa, prebentzioa, eta nola ez bolondresen formazioarekin, dakigun moduan esfortzu eta ordainezina den inplikazioa eskatzen dizueten lana burutuz”, adierazi du.

Gainera, Uxue Barkosek egungo gizartean horrelako harretak duen garrantzia nabarmendu du. Horregatik, eskaintzen duten zerbitzuarengatik harro eta pozik egotera animatu ditu, “gauza gutxi baitaude laguntza behar duten pertsonen alboan, modu errespetagarrian, goxoan eta profesionalean egotea eta laguntzea baino”, adierazi du.


diploma

Lehendakariak elkarteko bi kideri diploma oroigarria eman die. Ikusi argazki oina. ( irudia handitu )

70.000 dei aurten

Nafarroan 1978an abiatu zen Esperantzaren Telefonoa. Irabazi asmorik gabeko bolondresen elkartea da eta krisi egoeran dauden pertsonen osasun emozionalean laguntza eskaintzea du xede.

Bere lan esparruak hainbat arlo biltzen ditu, nahiz eta ezagunena egoera larrian edo krisi egoeran daudenei harrera eskaintzea den. Zerbitzu hau telefono bidez (948 24 30 40 tlf.) ematen dute, eguneko 24 orduetan, urteko egun guztietan. Zerbitzu hau eskaintzeko formazio zehatza jaso duten 124 bolondres aritzen dira. Aurten 70.000 deiri erantzutea espero dute.

Elkarteak gainera krisi egoeretan banakako laguntza eskaintzen du, baita kasu berezietarako, dolua edota banaketa afektiboen gaineko tailerrak ere.

Azkenik, bizitza emozionalaren kalitatearen promoziorako programak eskaintzen ditu, bai arlo pertsonalean, familiarrean eta gizarte mailan. Baita, inguruan horrelako laguntza eskain dezaketen agenteen formaziorako tailerrak ere.

Nafarroan elkarteak 130 bolondresn ditu eta 192.500 euroko aurrekontua dute lan horretarako, kopuru horren %47,7a (90.000 euro) Nafarroako Gobernuak Eskubide Sozialetako departamentuaren bitartez jasotzen dute.

ARGAZKI OINA: Aurrean, Uxue Barkos Lehendakaria, Carmen García eta Victor Rivero, elkarteko bolondresak. Atzean, Esperantzaren Telefonoko presidentea, Fernando Garcia eta Eskubide Sozialetako lehendakariordea, Miguel Laparra.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa