(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Orkoiengo enpresa bat handitzeko zazpi milioi euroko inbertsioa foru intereseko inbertsio bezala aitortu dute asteazkena, 2018.eko irailak 26


Focke Meler Gluing Solutions enpresak zuzeneko ehun bat enplegu sortuko ditu ekimenari esker  


Nafarroako Gobernuak gaur, asteazkena, egindako bilkuran, erabaki bat onartu du Orkoiengo Focke Meler Gluing Solutions SA enpresak sustatutako zazpi milioi euroko aurrekontua duen proiektua foru intereseko inbertsio bezala aitortzeko. Proiektuari esker, instalazioak handitu eta zuzeneko ehun bat enplegu sortuko ditu Foru Komunitatean.

Itsasgarriak eta zigilatzaileak aplikatzeko sistemak garatzen eta fabrikatzen ditu enpresak, eta 12.700 metro karratuko partzela berria erosteko asmoa du, bertan bi eraikin egiteko: bata bulegoak kokatzeko eta bestea fabrikazio eta logistikarako.

Proiektuaren bitartez, instalazioetako produkzio-ahalmena gehituko da, eta konpainiaren fakturazioa gehitzea ere aurreikusten da; hots, 50 milioi eurora bitarte iritsi daiteke, iazkoaren hirukoitza. Inbertsioa bat dator Nafarroako Espezializazio Adimentsuaren Estrategiaren (S3) erronkarekin: “Enpresen batez besteko tamaina gehitzea”. Gainera, enpresak fakturazioaren %80a esportatzea aurreikusten du.

Gaur egun, enpresan 117 pertsonak egiten dute lan, eta horietatik 108k Nafarroan egiten dute. 2017an, 17,7 milioi euro fakturatu zituen, urteko hazkunde iraunkor handiarekin. Salmentak batez ere Europan egiten ditu, baina Estatu Batuetako eta Txinako merkatuan ere bai zenbait.

Aplikazio industrialei dagokienez, ondorengo sektoreak jorratzen ditu: enbalajea eta etiketatzea, arte grafikoak eta papera manipulatzea, eraikuntza, automobilak, zura eta altzariak, ehunak eta koltxoiak, beste produktuen mihiztatzea eta osasun-produktuak.

Enpresa Alemaniako Focke & Co. taldearen jabea da, paketeriaren fabrikazioko teknologietan munduko liderretariko bat.




Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa