(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Unibertsitate Publikoak bere prestakuntza- eta ikerketa-eskaintza azalduko die Gansuko hiru unibertsitateei, Nafarroako Gobernuak Txinara egindako bidaia instituzionalean asteazkena, 2018.eko irailak 26


Bi herrialdeetako ikasleen trukea, gaztelaniazko prestakuntza irakasle txinatarrentzat eta neurrira egindako ingeniaritzako eta nekazaritzako elikagaien ikastaroak bultzatu nahi dira


Ezkerretik eskuinera: Miguel Ángel Adán jauna Nafarroako Nazioarteko Planaren ordezkaria eta Enrique Armendáriz jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoaren izenean (laugarrena ezkerretik hasita.), Lanzhou-ko Unibertsitatera bisitaldian.

Ezkerretik eskuinera: Miguel Ángel Adán jauna Nafarroako Nazioarteko Planaren ordezkaria eta Enrique Armendáriz jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoaren izenean (laugarrena ezkerretik hasita.), Lanzhou-ko Unibertsitatera bisitaldian. ( irudia handitu )

Enpresa-, hezkuntza- eta kultura- arloetan lankidetzak ezartzeko helburuarekin, Iruñeko Udalak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak parte hartu duten Nafarroako Gobernuaren bidaia instituzionalaren markoan, Nafarroako Unibertsitate Publikoko ordezkaritza batek aste honetan Gansu probintzia txinatarreko hiru unibertsitate bisitatuko ditu, haren prestakuntza- eta ikerketa-eskaintza aurkezteko asmoz.

Hauek dira hain zuzen Nafarroako Unibertsitate Publikoak bisitatuko dituen hiru unibertsitate txinatarrak: Lanzhou, Gansu Agricultural University eta Lanzhou Jiaotong. Nafarroako erakundeak

Nafarroako Unibertsitate Publikoak Txinara egindako bisita honekin bi herrialdeetako ikasleen mugikortasuna bultzatu nahi du (bereziki Unibertsitate Masterra Bigarren hezkuntzan egin dutenena, espainierako irakaskuntza-praktikak han egin ditzaten). Ildo horretatik, Nafarroako erakundeko irakasleen laguntzarekin Cervantesen hizkuntza-eskolak ematen dituzten irakasle asiarren prestakuntza sendotu nahi da.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren ordezkariak, Enrique Armendáriz jaunak (Nazioartekotzeko Errektoreordetzako Nazioarteko Harremanen eta Lankidetzaren Arloko zuzendaria) bereziki ikasleei zuzendutako titulu propioa aurkeztu du: Espainiako Hizkuntzan eta Kulturan Masterra: Marketina eta Turismoa. Master hori zubi moduan erabil daiteke Nafarroako Unibertsitate Publikoan graduondoa egiteko.

Neurrira egindako prestakuntza

Nafarroako erakundeak Txinako unibertsitateei haien interesen eta beharren arabera diseinatutako prestakuntza-ikastaro laburrak eskaintzen dizkie, Nafarroako campusak irakaskuntzaren eta ikerkuntzaren arloetan jada ibilbide luzea duen eta Nafarroako bi sektore ekonomiko garrantzitsuri lotutako diziplina hauetan: nekazaritako elikagaiak eta industria-ingeniaritza.

Azkenik, Nafarroako ordezkaritzak aukera ezberdinak aztertzen ditu Nafarroako erakundeko irakasleek Txinako unibertsitateetan ikerketa-egonaldiak egin ditzaten, eta, aldi berean, Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikerketa-taldeek herrialde hartako zientzialariak har ditzaten, lanaldi laburretarako.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa