(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Erribera Behereko errepide bidezko garraio publikoa berritzeko prozedura hasi du asteazkena, 2018.eko irailak 26


2019aren hondarrean zerbitzuan hastea espero da, lizitazioa bukatzen denean


Nafarroako Gobernuak Obra Publikoetako zuzendari nagusiari baimena ematea erabaki du gaurko bileran, Iruñea, Tutera eta Zaragozaren arteko eta Erribera Behereko bidaiarien errepide bidezko ohiko garraio publikoaren zerbitzua emateko kontratua sina dezan. Herritarrentzako zerbitzu berria 2019aren hondarrean izanen da erabilgarri, lizitazio prozesua bukatzen denean.

Gobernuaren erabakiak hasiera eman dio Nafarroako hiri arteko errepide bidezko garraio publikoaren zerbitzuak berritu eta eremu-ikuspegia emateko prozesuari, betiere Nafarroako Erriberako herriek Tuterarekin duten konektibitatea hobetzeko eta, horrekin batera, Tutera, Iruñea eta Zaragozaren arteko errepide bidezko garraio publikoaren lotura eraginkorra segurtatzeko, 95.409 biztanle dituen eskualde horretako herritarren mugikortasunari buruzko beharrei erantzunez. Emakida honen esparru geografikoa Nafarroako 22 udalerrik osatzen dute, ondoko grafikoan zehaztu denez.

Araudiaren arabera, Nafarroako Gobernuaren baimenaren ondoren, lizitazioak jendaurreko informazio aldian egon behar du 30 egun baliodunetan, eta Nafarroako Garraio Kontseiluaren txostena jaso behar du lizitazio-prozedurari ekin baino lehen.

Geralekuak ospitaleetan eta unibertsitateetan

Aurreproiektuan bildutako berritasunen artean, Iruñeko eta Tuterako ospitale eta unibertsitate eremuetan finkatu diren geralekuak nabarmendu behar dira, ibilbide nagusietan zein zeharkako ibilbideetan.

Eskualde barruko komunikazio beharrei erantzuteko, bi ibilbide mota diituen sistema ezarri da:

Tutera Iruñearekin eta Zaragozarekin autobidez eta zuzenean lotzeko ibilbide nagusiak. Tafallako geralekua mantendu da Iruñera doazen zerbitzuetan, baina Tafalla-Iruñea eta Tutera-Iruñea ibilbideak bereizi dira, eremu bakoitzak hiriburuarekin lotzeko zerbitzu propioak izan ditzan.

Hala, Tutera, Iruñea eta Zaragozaren artean, lanegunetan, 12 zerbitzu eskainiko dira Iruñea-Tutera ibilbidean (horietako 2k geldialdia eginen dute unibertsitateetan eta 5ek ospitale eremuan); 11 zerbitzu Tutera-Iruñea ibilbidean (horietako 2k geldialdia eginen dute unibertsitateetan eta 7k ospitale eremuan); 8 zerbitzu egunero Tutera-Zaragoza ibilbidean; 8 zerbitzu Zaragoza-Tutera ibilbidean; 8 zerbitzu Iruñea-Zaragoza ibilbidean eta beste 8 zerbitzu Zaragoza- Tutera ibilbidean.

Erriberako herriak Tuterarekin eta Tuterako geltoki intermodaleko ibilbideekin lotzeko zeharkako ibilbideak, Iruñearekiko nahiz Zaragozarekiko lotura bermatuko dutenak, autobus-aldaketen bitartez. Iruñearekiko lotura, gutxienez, lau zerbitzuetakoa izango da noranzko bakoitzean.

Linea hauetako txartelak erosterakoan, ibilbide nagusietan lekua dagoela bermatuko da, bidaia osatzeko aukera segurtatuz.

Era berean, ordainketa garraio publikoko txartelarekin egiteko aukera aurreikusi da, eta horretarako, lankidetza-hitzarmena sinatu da Iruñerriko Mankomunitatearekin, Nafarroako garraio-txartel bakarra (NGTB) garatzeko xedez.

Proposatutako zerbitzuaren arabera, Iruñea-Tafalla-Tutera-Zaragoza ibilbide nagusiak honako aldaera hauek izanen ditu: Iruñea-Tutera-Zaragoza; Iruñea-Tutera; Iruñea-Tafalla-Tutera-Zaragoza; Iruñea-Villafranca-Tutera-Zaragoza; Iruñea-Valtierra-Tutera-Zaragoza; Iruñea-Villafranca-Valtierra-Tutera.

Zeharkako 6 linea egongo dira, baina 1. lineak eta 3. lineak ibilbide desberdinak egingo dituzte: 1. linea: Tarazona-Tutera (Tarazona-Tutera; Monteagudo-Tutera eta Barillas-Tutera); 2. linea: Villafranca-Tutera; 3. linea: Fitero-Tutera (Baños de Fitero-Tutera; Fitero-Tutera); 4. linea: Cortes-Tutera; 5. linea: Fustiñana-Tutera; 6. linea: Milagro-Tutera.

Zerbitzuak mantentzearen truk 425.938,76 euroko urteko ordainketa aurreikusi da. Tarifa zerbitzuaren orekaz beheitikoa da, horren erabilpena sustatzeko asmoz. Kontratuaren aurreikusitako indarraldia 5 urtekoa denez, guztizko diru-ekarpena 2.129.693,81 eurokoa izanen da.

Adjudikazio berriak beste hobekuntza batzuk ere ekarriko ditu; hala nola, oraingo ibilgailuen ordez irisgarritasun hobea eta mugikortasun murritzeko pertsonentzat gutxienez plaza bat duten ibilgailu berriak jartzea, eta erabiltzaileei zuzendutako informazioa hobetzea, autobus barruko ekipoen, aplikazioen eta Gobernuak abiarazitako informazio-sistemen bitartez, pasaerako ordutegiak ere kontrolatuz.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Ambitodelaconcesion.pdf
RelaciondemunicipiosRibera.pdf
lineasradialesconTudela.pdf
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa