(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako etxebizitza babestuko errentariek 8 puntuko kalifikazioa eman diote etxebizitzarekiko gogobetetze orokorrari asteazkena, 2018.eko irailak 26


Eskubide Sozialetako Departamentuak Nafarroako etxebizitza babestuko errentarien 2018ko inkestari buruzko txostena aurkeztu du


Nafarroako etxebizitza babestuko errentarien bi herenek baino gehiagok (% 65,5) 8 puntu edo gehiagoko kalifikazioa ematen diote etxebizitzarekiko gogobetetzeari, eta errentari guztien batez besteko balorazioa 10etik 7,95 puntukoa da. Berariaz nabarmendu behar da Alokatzeko Poltsari atxikitako errentarien batez besteko balorazioa, ia 9 puntukoa, eta sustapen handietan bizi diren pertsonen gogobetetze-maila orokorra 7,39 puntukoa da, batez beste.

Hauexek dira, Gizarteratzeko eta Gizarte-Babeserako zuzendari nagusi Gema Mañuk eta Errealitate Sozialaren Behatokiko zuzendari Antidio Martínez de Lizarrondok asteazken honetan aurkeztu duten txosteneko datu batzuk.

Landa-lana 2018ko udaberrian egin zen. Eskubide Sozialetako Departamentuak, Errealitate Sozialaren Behatokiaren bitartez, telefono bidezko inkesta egin zien Nafarroako Gobernuko Alokatzeko Poltsari atxikitako errentariei zein NASUVINSAk kudeatzen ez dituen errenta babestuko sustapenetako –gehienak, pribatuak– errentariei, zerbitzuari buruz duten iritzia jasotzeko.

Emaitzak, 2017an argitaratutako NASUVINSAren errenta babestuko etxebizitzei buruzko azterlana eta Alokatzeko Poltsari atxikitako etxebizitzen jabe eta jabe-ohiei 2017an egindako iritzi-inkesta osatzea xede duen txosten batean bildu dira.

Azterlanak 4.035 etxebizitza barne hartu ditu, eta horietarik, 538 etxebizitza Alokatzeko Poltsari atxikitakoak dira, 2.420 etxebizitza sustatzaile pribatu nagusienak eta 1.077 etxebizitza beste sustatzaile pribatu batzuenak eta sustapen publikoren batekoak. 540 etxebizitzetan bizi diren pertsonak inkestatu dira; horietarik, 163 pertsona Poltsari atxikitako errentariak dira (inkestatu guztien % 30), 203 pertsona sustatzaile pribatu nagusienen errenta babestuko etxebizitzetako errentariak, eta 174 pertsona gainerako sustatzaileen etxebizitzetan bizi direnak.

Hauexek dira inkestaren helburu espezifikoak: errentariek behar adinako informazioa jaso dutela uste ote duten eta alokairuaren prezioa egokia iruditzen zaien egiaztatzea eta etxebizitzarekiko, esparru komunekiko nahiz auzokideekiko duten gogobetetze-maila orokorra ezagutzea. Halaber, errentan hartutako etxea aldatzeko edo epe labur eta ertainean etxebizitza erosteko asmoa duten ezagutu nahi da. Azkenik, krisialdiak haien artean izandako ondorioak aztertzen ere ahalegindu dira, ezin ordainduzko egoerak edo ordainketetan izandako atzerapenak ikertuz.

Txostenean jasotakoaren arabera, gogobetetze-maila orokorrari buruzko atalean, Nafarroako Gobernuko Alokatzeko Poltsari atxikitako etxebizitzetako errentariek sustapen pribatuetako errentariek baino kalifikazio handixeagoa eman dute planteatutako gaietan. Hartara, erreklamazioei buruzko informazioan ez beste galdera guztietan, 8 puntutik gorako batez besteko kalifikazioak eman dira, kalifikaziorik handiena 10 puntukoa izanik, eta esparru komunei buruzko kalifikazioa ia bikainekoa da, 8,98 punturekin, batez beste. Berariaz nabarmentzekoa da esparru komunen balorazioan nahiz erreklamazioei buruzkoan antzemandako aldea, azken gai emandako kalifikazioa 7,72 puntukoa delarik.

Sustatzaile handi eta txikien artean ez dago ia desberdintasunik, baina oro har, kalifikazioa altuxeagoa izan ohi da sustatzaile txikien etxebizitzetan. Arlo desberdinei buruzko batez besteko kalifikazioak oso parekoak diren arren, sustatzaile handiek kalifikazio hobeak jaso ohi dituzte esparru komunen kalitatean eta alokairuaren prezioan, eta tamaina txikiagoko sustatzaileek balorazio hobea izan ohi dute erreklamazioei buruzko informazioan, etxebizitzaren kalitatean eta gogobetetze-maila orokorrean.

Kontratua sinatu aurretik jasotako informazioari dagokionez, emaitzek gogobetetze-maila orokorra altua dela erakusten dute (7,2 puntu), are altuagoa Alokatzeko Poltsari atxikitako errentarien kasuan (8,21). Erreklamazioak aurkezteko aukerari buruzko informazioak 6,23 puntuko batez besteko kalifikazioa lortu du, hornigaietan alta egiteari buruzko informazioak 7,57 puntu eta 7,8 puntu inguru dirulaguntza urtero berritu beharrari buruzko informazioak.

Hasierako informazioari buruzko gogobetetze hau alokairuaren prezioari buruzko iritzietan ere islatu da. Gehienen ustez, prezioa arras ona da, eta erdiek bikain kalifikazioa eman diote (9-10 puntu).

Etxebizitzen kalitateari dagokionez, iritzi orokorra ere positiboa da, 8 puntuko batez bestekoarekin, eta kalifikazioen % 80 zazpi eta 10 puntu bitartekoak direla. Esparru komunen kasuan, 7,15 puntuko batez besteko kalifikazioa jaso dute. Kontuan hartzekoa da Alokatzeko Poltsako errentariek esparru komunen kalitateari emandako balorazioa (8,98 puntukoa), gainerako inkestatuena (6,3) baino dexente altuagoa. Esparru komunen kalitateak etxebizitzarenak baino balorazio txarragoa izan ohi duen arren, askoz ere kexa gehiago biltzen dira etxebizitzari buruz esparru komunei buruz baino. Horrela, errentarien % 40 inguruk erreklamazioren bat aurkeztu dute inoiz etxebizitzaren egoerari buruz, eta % 20,9 besterik ez da kexatu esparru komunen egoeragatik.

Bestetik, inkestatutako pertsonen % 27,8k epe hurbilean etxebizitza erosteko asmoa duela azaldu du eta % 47k etxebizitzaz aldatu nahi du era askotako arrazoiak tarteko; hala nola, bizilagunekiko elkabizitza, etxebizitzaren tamaina edo kokapena.

Azkenik, errentariek bete beharreko obligazioei dagokienez, inkestatutakoen % 22k atzerapenen bat edo beste izan du ordainketetan azken 12 hilabeteetan. Atzerapen horiek alokairuari dagozkio nagusiki (% 22aren % 63,5), eta hornigaien ordainketetan, atzerapen gehiago egon ohi dira elektrizitatean (% 15,7) besteetan baino.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa