(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran onartutako beste gai batzuk
asteazkena, 2018.eko irailak 26


Herri-lurren desafektazioa Barasoain, Añorbe eta Tirapun. Erriberri eta Faltzeseko udaltzainekin elkarlanean aritzeko hitzarmenak. Desjabetzeak Buztintxuri, Itzagaondoa eta Lintzoainen


Nafarroako Gobernuak, gainera, gaurko bilkuran ondorengo gaiak adostu ditu:

Añorbe, Barasoain eta Tirapun haize-parkeak eraikitzeko herri-lurren 176.000m2ren desafektazioa

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran Añorbe, Barasoain eta Tirapuko herri-lurretako 176.478 metro koadro desjabetzea onartu du. Lur horiek Gas Natural Fenosa Renovables, S.L.Uri bideratuko zaizkio, Barasoain eta Tirapun haize parkeak eraikitzeko.

Aipatutako lurretatik, 124.928m2 Añorbekoak dira, 26.113 Barasoainekoak eta 25.437 Tirapukoak. Parkeak plataformak, bideak, haize-sorgailuak, zutabe anemometrikoa, tentsio erdiko lurpeko sarea eta haize-sorgailuen hegoak, zein transforziorako estazioa izango ditu. Lurren uztea 20 urterako izango da, 5 urteko bi epeetan luzatzeko aukerarekin.

Erriberri eta Faltzesekin hitzarmenak adostuta, Foruzainak eta udaltzainak larrialdien kudeaketan elkarlanean aritzeko

Gobernuak gaurko bilkuran adostu ditu, lankidetza hitzarmenak Erriberri eta Faltzeseko udalekin, udaltzainak Foruzainekin larrialdien kudeaketan elkarlanean aritzeko. Hortaz, bi herri hauetako udaltzainak TETRA izeneko polizi sistemara batu dira, edozein larrialdiren aurrean modu azkar, eraginkor eta koordinatuan erantzuteko. Hitzarmen hauekin, iada 27 udaletako udaltzainak segurtasun sisteman sartuta daude.

Buztintxuri-Euntzetxiki-Santa Engrazian hirigintza-jarduketa egiteko ondasunen premiazko desjabetzea onartu da

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran premiazkotzat jo du, ondasunen desjabetzea burutzeko, U-C Buztintxuri-Euntzetxiki-Santa Engrazia Plan Partzialaren ejekuzioak kaltetutako ondasun eta jabetzen okupazioa.

Ekintza hau Iruñeko Udaletxeak bultzatutakoa da, zeinak 2017ko abenduaren 21eko plenoan, udal jabetzakoak ez diren etxebitzitza eta lokalen desjabetze expedientea onartu zuen, Buztintxuri-Euntzetxiki-Santa Engrazia proiektuari loturik, zehazki, C/Ferrocarril (Iruñeko 7. poligonoko katastroko 960 lursaila).

Lur horren desjabetze expedientearen arrazoia ondoko espaloia zabaldu eta bizitegi eremu kolektiboa sortzea da.

Itzagaondoa eta Lintzoaingo hornidura lanetarako ondasunen berehalako desjabetzea onartu da

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran, Itzagako Administrazio Zerbitzu Mankomunitatearen “Uraren goi-hornidura: Mendinueta irtenbidearen 6. fasea. Itzagandoa eta Lintzoainera bideratzea” proiektua burutu ahal izateko beharrezkoak diren ondasunen nahitaezko desjabetzea premiazkotzat izendatu du.

Mankomunitateak Nafarroako Gobernuari premiazko izendapena egiteko eskera luzatu zion lanek eragina duten zenbait herrietara ur edangarria eraman ahal izateko.

Mendinueta irtenbidearen 6. fasea 2017-2019 tokiko Inbertsio Planek finantziatuta dago. Nafarroako Ubidearen zonaldean, Señorio de Mendinuetaren (hortik irtebindearen izena) alboan dagoen zonaldearen ur hornidurari dagokio. Bomba bidez ura egun Urrotzen dagoen ur-biltegitik, ur-biltegi orokor batera eramango da, hortik lurrazpiko hobien bidez Urroz, Lintzoain, Itzagaondoa eta Untzitiko Udaletxeetako herri ezberdinetara bideratuko da.

Nafarroako Kontuen Ganbera Nafarroako Gobernuak 2019-2022 zaintza eta segurtasun pribatuko zerbitzuen esparru-akordiora gehitu da

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran Lehendakaritza, Funtzio Publikoa, Barnea eta Justizia departamentuak eta Nafarroako Kontuen Ganberak, Nafarroako Gobernuaren 2019-2022 zaintza eta segurtasun pribatukozerbitzuen esparru-akordiorako hitzarmena onartzea erabaki du. Beaumont kontseilariak gidatzen duen departamentuak datozen egunotan esparru-akordio berria lizitatzea aurreikusi du, izan ere 2015-2018rako sinatutako akordioaren epea amaitu da jada. Ganberak bere zerbitzuak eraikin ofizial batean eskaintzen ditu, Foruzaingoaren inspekzio eta gainbegiratzearekin, hortaz zerbitzua behar bezala eskaini ahal izateko interesgarritzat jo da Esparru-Akordioa.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa