(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 120.000 euro eman dizkio Nazio Batuen Agentziari Ekialde Hurbilean dauden palestinar errefuxiatuentzat (UNRWA) osteguna, 2018.eko irailak 27


Zenbatekoa Sirian aurkitzen diren Palestinako errefuxiatuen elikadura-premiak eta bestelako oinarrizkoak betetzeko erabiliko da


UNRWAayudas

Ezkerretik eskuinera: Gema Mañu, Izaskun Lara, Laparra lehendakariordea, Raquel Martí eta Andrés Carbonero. ( irudia handitu )

Eskubide Sozialetako Departamentuak larrialdi-egoeretan espezializatutako jarduera humanitarioko 120.000 euro eman dizkio Nazio Batuen Agentziari Ekialde Hurbilean aurkitzen diren errefuxiatu palestinarrentzat (UNRWA), eta Sirian dagoen Palestinako biztanleria errefuxiatuaren oinarrizko premiak artatzeko erabiliko dira. 120.000 euroko laguntzarekin elikadura-premien eta etxebizitza eskuratzea bezalako bestelako oinarrizko premien bi herenak estaltzea espero da 2.000 pertsona ingururentzat eta bi hilabeteko denboraldirako.

Nafarroako Gobernuak egindako ekarpena gaur ezagutzera eman dute Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparrak, Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako zuzendari nagusi Gema Mañuk eta Sarreren Bermerako eta Garapen Lankidetzarako zerbitzuko zuzendari Andrés Carbonerok. Haiekin batera egon dira UNRWAko Espainiako Batzordearen zuzendari exekutiboa, Raquel Martí, eta Nafarroako ordezkaria, Izaskun Lara.

Nafarroako Gobernuaren ekarpenari esker, gutxi gorabehera 56 euro emango zaizkie 1.929 pertsonari (horietatik %52 emakumeak izango dira eta %32 adin txikikoak); halaber, laguntza horrekin, banaketako eta kontroleko langileen oinarrizko soldata estaltzea espero da, banaketen urteko esparruan. Era berean, laguntza jasotzen duen pertsonaren familiak ere zeharka etekina lortuko du.

Laguntza UNRWAk Sirian Larrialdiari Erantzuteko Planaren esparruan egingo dituen ekintzetarako izango da; hain zuzen ere, horren helburua da mugitutako komunitatearen erresilientzia zaintzea, laguntza dirutan emanaz. Planak Palestinako 438.000 pertsona errefuxiatu hartzen ditu. Biztanleria hori ahulezia-egoera berezian aurkitzen da, besterik gabe errefuxiatuen estatusa izateagatik, horrek honako hauek bezalako eremu hain garrantzitsuetan sortzen dituen gabeziekin: elikadura-segurtasuna, hezkuntza edo lehen mailako mediku-arreta, besteak beste. Horrez gain, gerra zibilak osasuna eta higienea bezalako eremu hain funtsezkoetan sortzen dizkieten ondorioak jasaten dituzte, haien biziraupena arriskuan jarriaz. Ondorioz, Planaren bitartez, Palestinako errefuxiatuei efektiborako bidea erraztu nahi zaie, oinarrizko puntua baita ahulezia handiko egoeran oinarrizko premiak estaltzeko.

1.920.000 euro 4 urtetan

Azken lau urtetan, Nafarroako Gobernuak guztira 1.920.000 euro jarri ditu Jarduera Humanitarioko esku-hartze ezberdinak bultzatzeko. Zenbateko oso horretatik 768.000 euro eman dizkio RASD Adiskidantzarako Nafar Elkarteari (ANARASD), 360.000 euro UNRWAri, 240.000 Gosearen aurkako Ekintza Fundazioari, 220.000 euro Espainia ACNURekin Elkarteari, 220.000 euro UNICEF Fundazioa-Nafarroako Batzordeari eta 120.000 euro Nafarroako Gurutze Gorriari.

Nabarmendu behar da laguntza humanitarioak garapen-herrialdeetako egoera ahuleneko biztanleriaren aldeko esku-hartzeak finantzatzeko edo hondamendi naturalek edo giza gatazkek eragindako muga-egoerak artatzeko direla, kaltetutako pertsonen eta komunitateen oinarrizko eta berehalako premiak artatze aldera.




Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Declaraciones del vicepresidente Miguel Laparra y de la directora ejecutiva de UNRWA en España, Raquel Martí
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa