(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

NKGIk gazteen ekintzailetza sustatuko du larunbat honetan, Baluarten antolatuko den Lan Autonomoaren I. Azokan osteguna, 2018.eko irailak 27


Jardunaldian, "Ekintzailetza, jarrera bat" bideoa aurkeztu eta "Zu eta zure proiektua" gida digitala banatuko da


Tú y tu proyecto

“Zu eta zure proiektua” gidaren azala ( irudia handitu )

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak (NKGI) Baluarten antolatuko den Nafarroako Lan Autonomoari buruzko I. Azokan parte hartuko du larunbat honetan, irailak 29, gazteen ekintzailetzari buruzko stand batez. Topaketan, bost proiektu bultzatzen ari diren zortzi gazteren testigantzak bilduz landu den “Ekintzailetza, jarrera bat” izenburuko bideoa aurkeztu eta NKGIk gazteei enpresa-esparruaz haraindiko ekimenak garatzen laguntzeko diseinatu duen “Zu eta zure proiektua” online gida emango da ezagutzera.

Nafarroako Lan Autonomoari buruzko I. Azoka Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikoko Departamentuak antolatu du Lan Zerbitzuaren bitartez eta 160 enpresa, saltoki eta establezimendu inguru bilduko ditu. Gainera, eguneko ekitaldi nagusietako batean, Nafarroako Lan Autonomoa Aitortzeko 2018ko Sariak banatuko dira.

Ekiten ikastea

“Zu eta zure proiektua” gida digitala eta “Ekintzailetza, jarrera bat” bideoa Nafarroako Gobernuaren II. Gazteria Planari atxikita landu dira, izan ere, Planaren testuan, ekintzailetza jaso da gazteen emantzipazioari buruzko ardatzari loturiko ekintzen artean. Bi baliabide hauen bitartez, ekintzailetza bizitzari buruzko jarrera bat dela ulertarazi nahi da, ez bakarrik ikuspegi enpresarial bat, eta mezua Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide-Heziketako gazteei zuzenduta dago, nagusiki.

“Zu eta zure proiektua”

“Zu eta zure proiektua” online gidaren arabera, ekintzailetza bizitzeko jarrera bat da, ikasi eta edozein proiektutan aplika daitekeen trebetasun bat, nahiz eta orokorrean kontzeptua “nork bere negozioa” sortzearekin lotuta egon ohi den. Hortaz, trebetasunak hobetzea du xede, ideiak eraldatu ahal izateko, enpresari buruzkoak zein beste esparru batzuetakoak; hala nola, ikas-bidaia, taldeka egindako eskolako lan bat, edo sare sozialetako profila egokitzea enplegua era aktiboan bilatzeko asmoz.

Gidak, halaber, norberaren trebetasunak identifikatu eta gazteak gaitasunetan ahalduntzea du helburu. Gida honen laguntzaz, NKGIk beharrezko tresnak eskaini nahi dizkie gazteei ekintzailetza-prozesua lantzeko, ideiatik gauzatzeraino. Gida lan bila dabiltzan gazteei nahiz edozein proiektu pertsonal garatzeko laguntza gisa erabili nahi dutenei zuzenduta dago.

Honela, gazteek curriculuma gaitasunen ikuspegitik (“ikasi duzuna”, “egiten dakizuna”, “zeu zarena”) lantzeko laguntza izanen dute, enpresa munduaren egungo eskakizunekin bat eginik. Halaber, gida irakasleek ere erabiltzen ahalko dute ikasgeletan parte-hartzea oinarri duten zenbait metodologia sartzeko; batez ere ikastea elkarri eragitearekin lotzen duen Proiektuetan Oinarritutako Ikasketa (PBL); “Learning by doing” (Eginez ikastea) metodologia eta, azkenik, “Mobile Learning” (Mugikorrarekin ikastea).

Gida eta bideoa soluzio informatikoen garapenean eta formakuntzan espezializatuta dagoen Klikabide enpresako Edurne Almirantearenak landu ditu, proiektuen sorkuntzan aditua den Jaione Vicente PBL hezkuntza-proiektuetako eta ikusentzunezkoetako aholkulariarekin batera. Irudiak Pablo Blanco gazte nafarrak egin ditu.

Online gida http://tuytuproyecto.info/ webgunean dago eskuragarri eta bideoa helbide honetan ikus daiteke: https://bit.ly/2N25TJo

Jarrera, giltzarrizkoa

Bestetik, larunbatean Baluarten aurkeztuko den “Ekintzailetza, jarrera bat” bideoak bost proiekturi ekin dioten Foru Komunitateko zortzi gazteren esperientziak bildu ditu, beste gazte batzuk motibatu eta “jarrera aktiboa” helarazteko asmoz. Dokumental labur honetan, ekintzailetza prozesuaren alderdi desberdinak daude ikusgai: hasiera, gainditu beharreko beldurrak edota porrota ulertu eta onartzeko modua.

Halaber, bideoak Nafarroako ekintzailetzaren aniztasuna islatu nahi izan du, generoari, hizkuntzari, lurraldeari zein jarduera-sektoreari dagokienez, eta horretarako, adin eta profil desberdinetako gazteak hautatu ditu. Hauexek dira ekintzaileak eta proiektuak: Iruña, Álex eta Raquel (Vaitiare arropa-marka); Pablo (Survivor Tatoo Club tatuaje-aretoa eta sorkuntza-gunea); Blanca eta Maite Martínez (behar bereziak dituzten pertsonei zuzendutako D-Escapada aisialdi irisgarriari buruzko webgunea); Iker Vicente (aizkora); Beñat Barberena (abeltzaintzako ustiategia).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa