(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ingurumenak bost topaketa antolatu ditu Nafarroako ibaietako arrantzaren egoera aztertzeko
osteguna, 2018.eko irailak 27


Lehena urriaren 3an (asteazkena) izango da Lizarran, eta, ondoren, Bertizen, Irunberrin, Tuteran eta Iruñean egingo dira


Ingurumenak bost topaketa antolatu ditu Nafarroako ibaietako arrantzaren egoera aztertzeko helburuarekin, arrantzaleen eta gai horretan interesa duten pertsonen iritziak biltzearren. Bilerak egingo dira 2016an egindako parte-hartze prozesuaren ondoren Administrazioak hartutako konpromisoari erantzuteko.

Lehena datorren asteazkenean, urriaren 3an izango da Lizarrako Fray Diego Zentroan, Lizarrako Erribera inguruan eskualde ziprinikolaz / Egako arroaz hitz egiteko. Hurrengo saioak urriko beste lau asteazkenetan izango dira, honako leku hauetan: urriaren 10ean, Bertizko Jauregian, Baztan-Bidasoa / Oria-Urumea kantauriar arroen inguruan; urriaren 17an, Irunberriko Arroilen Interpretazio Zentroan, Eska-Salazar / Irati-Erro Pirinioetako arroen gainean; urriaren 24an, Lourdes zentro zibikoan Erribera / Eskualde ziprinikolaren inguruan; eta urriaren 31n, Iruñean, Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko Departamentuaren egoitzan, Arga-Ultzama / Larraun-Basaburua / Eskualde ziprinikolaren inguruan. Saio guztiak 18:00etatik 20:00etara bitartekoak izango dira.

Ingurumenaren asmoa da bileren bitartez ibaiertzeko arrantzaleekin eta inguruneko pertsona interesatu guztiekin harreman gehiago izatea, arro bakoitzeko arazo ezberdinen eta zona bakoitzean eragina duten xehetasunen inguruan informazioa trukatze aldera. Halaber, topaketei esker, urteko Debekualdien Foru Agindua, adostuta egoten dena, zehaztu ahal izango da. Azkenik, Departamentuak arrantza-arloan burututako jarduerak eta laginketen emaitzak azalduko dira.




Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa