(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasun Sailak, San Juan de Dios Ospitaleak eta “La Caixa” gizarte ekintzak gaixotasun aurreratuak dituzten pertsonen arreta integrala sustatuko dute osteguna, 2018.eko irailak 27


Hitzarmen bat sinatu dute datozen lau urteetarako, gaixoen eta haien familien bizi-kalitatea eta arreta psikosoziala hobetzeko xedez


Ezkerraldetik eskuinaldera Segura, Domínguez, Simón eta Díez ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuaren Osasun Sailak, Iruñeko San Juan de Dios ospitaleak eta “la Caixa” Gizarte Ekintzak lankidetzarako hitzarmen bat sinatu dute, gaur, “la Caixa” Gizarte Ekintzak bultzatutako Gaixotasun Aurreratuak dituzten Pertsonei Arreta Integrala emateko Programa ezarri eta zabaltzeko jarduerak aurrera eramateko.

Fernando Domínguez kontseilariak, Patricia Segura San Juan de Dios ospitaleko zuzendari-gerenteak eta Marc Simón “la Caixa” Fundazioaren zuzendariorde nagusiak gaur sinatu dute dokumentua, Osasun Sailean. Ekitaldian, Caixabank-eko Nafarroako zuzendari Ana Diez Fontanak ere parte hartu du.

Hitzarmenak bizitzaren azkenean dauden pertsonen eta haien familien bizi-kalitatea hobetzen laguntzeko Osasun Sailaren eta beste erakunde sinatzaileen konpromisoa islatzen du. Prestakuntza eta gaitasun egokia dituen profesional-talde batek gaixoei eta haien familiei laguntzeaz gainera, doluan direnei arreta eta aholkularitza profesionala ematen dizkiete. Proiektuak irakaskuntza, sentsibilizazioa eta ikerkuntza ere barne hartzen ditu.

Modu horretara, San Juan de Dios ospitaleko arreta psikosozialeko taldeak gaixotasun aurreratua duten pertsonei eta haien familiei arreta medikoa emateaz gainera arreta psikologikoa, soziala eta espirituala ematen dizkiete. Arreta integral hori Lehen Mailako Arretako unitateekin, “Osasunbideko “AEA Unitateko” agenteekin eta San Juan de Dios ospitaleko zainketa aringarrien programako kideekin osatzen da.


Luis Gabilondo, Juan Pedro Arbizu, Patricia Segura, Fernando Domínguez, Ana Díez, Marc Simón, Izaskun Azkona eta Montserrat Buisan. ( irudia handitu )

Hitzarmena indarrean egongo da 2022ko abenduaren 31ra arte, eta alde bakoitzaren izenean bi ordezkari izango dituen batzorde misto batek haren betetzea ziurtatuko du.

Arreta integraleko programa

2008an, Gaixotasun Aurreratuak dituzten Pertsonei eta Haien Familiei Arreta Integrala emateko “la Caixa” Gizarte Ekintzaren programa sortu zen, xede hauetarako: gaixoei eta haien familiei laguntza emozionala, soziala eta espirituala ematea, doluan direnei arreta ematea, zainketa aringarrien alorreko profesionalei euskarria ematea, gizartea heriotzaren inguruan sentsibilizatzea eta boluntariotza sustatzea.

Programa sortu zenetik, Nafarroan 10.000 pertsona baino gehiago artatu dira, horien artean 3.768 gaixo eta 6.369 familia. Gehienetan, gaixo onkologikoak dira, eta kasuen % 81,4an 71 urte ingurukoak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa