(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Naturaren Interpretazio Zentroek hogeita hamar bat ekintza eskainiko dituzte udazken honetan osteguna, 2018.eko irailak 27


Barne hartzen dituzte hegaztien behaketa, lorratzak jarraitzea, tailerrak, jokoak eta bisita gidatuak herri eta naturaguneetara.


Nafarroako Naturaren Interpretazio Zentroek argitaratu dituzte jada udazkeneko programak. Guztira hogeita hamar bat ekintza biltzen dituzte, horien artean bisita gidatuak naturaguneetara, ibilaldiak eta saguzarren behaketa, bisita gidatuak lorratzak eta oinatzak behatzeko, jokoak eta tailerrak.
 
Hain zuzen, Erronkari Natura Zentroak  honela ekingo dio programazioari: Erronkari ezagutzeko bisita gidatua Zentrora (larunbatetan, abenduaren 22ra arte), jokoak eta aisialdiko jarduerak etxeko txikiekin, zentroan (larunbat hauetan: irailak 29, urriak 27, azaroak 24 eta abenduak 8), eta bisita gidatuak Burgiko arroilara eta herrira, haraneko ondare kultural (ofizioak) eta natural (fauna eta flora) garrantzitsuenetako bat ezagutzeko: Burgi eta haren arroila (irailaren 29an eta urriaren 13an, 11:00etan, herriko Erdi Aroko zubian).
 
Bisita gidatu hauek ere antolatu dira: Artikomendiara (Belabarceko harana), bertako animalien aztarnak ikusteko (azaroak 3); Zemetoko bidera eta Belaguako balkoira (larunbata, urriak 6), Nafarroako Pirinioetako eta Belaguako haraneko bistez gozatu eta gune natural horretako fauna eta flora behatzeko; eta bisitak Erronkariko ondarea ezagutzeko (urriak 10).
 
Belaguara bisita ere aurreikusita dago, oreinaren marrua entzuteko eta izarrak kontenplatzeko (urriak 13).
 
Urriaren 27an, boluntarioentzako ingurumeneko jarduera bat dago antolatuta: Erronkari-Urzainki bidea garbitzea, 11:00etan. Ekintza horretan Eska ibaiaren zati bat ere garbituko dute. Eta, egunean bertan, 20:00etan, “Saguzar-gaua Erronkarin” egingo dute, hots, Erronkari Natura Interpretazio Zentroan hitzaldia eta paseoa, 21:30ean, saguzarrak behatzeko.
 
Azkenik, Erronkari Natura Interpretazio Zentroan “Naturaleza en color” argazki-erakusketa egongo da ikusgai, abenduaren 1etik 31ra.

Bestalde, Otsagabiako Natura Interpretazio Zentroak “Naturaleza en color” izeneko argazki-erakusketa antolatu du urrian.

Eta, horretaz gain, ibilaldi didaktikoak Iratiko Oihanera (irailak 29 eta urriak 6,16, 20 eta 27) eta bisita gidatuak Natura Interpretazio Zentrora (urriko larunbat guztietan) eta Nafarroako Pirinioetara, Otsagabiako behatokiraino ibilaldia barne (urriak 24an).

Azkenik, bisita bat antolatu da Iratiko Oihanera, azaroaren 7an.

Irunberriko Interpretazio Zentroak hegaztien ginkana bat antolatu du urriaren 6an. Programak barne hartzen ditu umeentzako eskulan-tailerra (urriak 7)  eta bisita gidatuak Irunberriko Interpretazio Zentrora (urriak 12) eta Ugarrako trikuharrietara (urriak 18).

Azkenik, “Naturaleza en color” argazki-erakusketa azaroan eta Nepalen Tamur ibai-jaitsieraren “Tamur Expedition” dokumental-emanaldia (abenduak 7) aurreikusita daude.

Halaber, Laguna de Pitillas-ko hegaztien behatokiak bisita gidatuak antolatu ditu Laguna de Pitillasera eta hegaztien behatokira (azaroak 4 eta 11), eta Cañas Aintzirako hegaztien behatokiak bisita gidatuak antolatu ditu hegaztien eraztunketa gunera (urriak 7), Aintzirara eta hegaztien behatokira (urriak 12, 14 eta 28).

Amaitzeko, Bertizko Jaurerria Natur Parkeak lorategi historiko-artistikoan bisita gidatuak eskainiko dizkio nahi duenari (asteburu eta jaiegunetan, talde antolatuen erreserbarik ezean), ibilbide autogidatuak eta bisita gidatuak Ibilbide Sentsorial eta Natura Interpretazio Zentroan zehar eta ibilbide autogidatuak Irretarazu, Suspiro eta Iturburua bidexketatik.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
PROGRAMACIÓN OTOÑO EN LA NATURALEZA.pdf
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa