(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

NUPak lehiakortasunean eta bikaintasunean aurrera egiteko egin duen ahalegina nabarmendu du Lehendakariak ostirala, 2018.eko irailak 28


Iberus Campusaren 2018/2019 ikasturtea irekitzeko ekitaldiko buru izan da, campusa osatzen duten Nafarroa, Errioxa, Lleida eta Zaragozako unibertsitateetako errektoreekin batera


upna

Lehendakaria, Iberus Campuseko lau errektoreekin. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Uxue Barkosek berariaz nabarmendu du Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP) maila guzti-guztietan (zabalkunde akademikoa, antolaketa, azpiegiturak, ikerketa edo kudeaketa) gizartearen eskakizun berrietara egokitzeko eta lehiakortasunean nahiz bikaintasunean aurrera egiteko egiten ari den ahalegin handia.

Lehendakariak Iberus Campusaren 2018/2019 ikasturtea inauguratu du. Ebro Haraneko Nazioarteko Bikaintasunezko Campus honek Errioxa, Lleida eta Zaragozako unibertsitateak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP) ditu kide. Ikasturtea irekitzeko ekitaldi solemnea gaur eguerdian egin da El Sario eraikineko Fernando Remacha Gelan  350 pertsonaren aurrean.

Junto con Uxue Barkosekin batera, ekitaldiko buru izan dira Alfonso Carlosena, NUPeko errektore eta Iberus Campuseko lehendakaria eta beste hiru unibertsitateetako errektoreak: Julio Rubio García (Errioxa), Iberus Campuseko lehendakariordea; Roberto Fernández Díaz (Lleida) eta José Antonio Mayoral Murillo (Zaragoza). Hitzaldian izan dira, halaber, María José Beaumont, Ana Ollo, María Solana eta Ana Herrera kontseilariak, Nafarroako agintari nagusiak, beste unibertsitate batzuen ordezkariak eta Iberus osatzen duten gobernu autonomikoetako kideak, besteak beste.

Lehendakariaren agerraldia

Jendaurreko agerraldian, Uxue Barkosek gogoratu du hezkuntza dela gizarte baten garapenaren eragile nagusietako bat, eta horren harira, NUPak Nafarroari egiten dion ekarpenaren garrantzia nabarmendu du, ez bakarrik ikasleak gaitasun akademikoetan prestatuz, baita “ulertzeko eta integratzeko gaitasuna eta espiritu kritiko eta etikoa landuz” ere, eta unibertsitate komunitate osoan txertatuz “ondo egindako lanaren garrantzia, horixe baita egindako inbertsio publikoa gizarteari itzuliko zaiola bermatzeko modurik onena”.

Gainera, NUP maila guzti-guztietan egiten ari den ahalegina errepasatu du, eta bereziki aipatu du zabalkunde akademikoarena, “bere historia laburrean egin duen handiena”, Uxue Barkosen hitzetan. Zientzietan, Bioteknologiako Zientzietan eta Biomedikuntzako Ingeniaritzetan ikasturte honetan sorturiko graduak aipatu ditu, baita luze gabe sortuko dituen gradu berriak ere, Psikologiari eta Historia eta Ondareari dagozkienak. Azkenik, nazioarteko programen eskaintza zein doktorego eta masterren eskaintza handitzeko ahalegina azpimarratu du, gradu bikoitzak, espezializazioak, hizkuntzak, praktikak eta ikerketa-institutu berriak ahantzi gabe. Hori guztia, “departamentuen berregituraketa sakona” eta azpiegituretan aurrera eginez.

“Zalantza-izpirik gabe –nabarmendu du- ahalegin  erraldoi honek Unibertsitate lehiakorragoa, optimizatuagoa eta bikainagoa ekarriko digu”. 


upna

Barkos Lehendakaria, agerraldiaren une batean. ( irudia handitu )

Gobernuaren sostengua

Lehendakariak argi utzi nahi izan du Nafarroako Gobernuak erakunde honi emandako sostengua. Lankidetza honen adibide gisa aipatu du 2018-2020ko urte anitzeko finantzaketa-hitzarmena, “erakundeari epe ertain eta luzera begira bikaintasunezko helburuak zabaltzea ahalbidetuko diona”, haren hitzetan.

Testuinguru honetan, bi erakundeek titulazio berriak ezartzeko (Medikuntzako gradua, kasu) hartu duten baterako konpromisoa aipatu du. Proiektu honetaz esan du “lehentasunezkoa dela Gobernu honentzat, justizia sozialeko erreibindikazioa den heinean”, eta horren bideragarritasuna segurtatu du. “Konplexua da, baino guztion ahaleginaz egin daitekeena”, gaineratu du.

Era berean, Lehendakariak gogoratu du Gobernuak unibertsitateari I+Grako dirulaguntzen bitartez, doktore aurreko laguntza-deialdiekin edota doktore aurreko nazioarteko mugikortasunerako laguntza berrien bidez ematen dion finantzaketa.

Azkenik, Iberus Campuseko jarduera goraipatu du, izan ere, nabarmendu duenez, hori gabe bideraezinak izango lirateke hainbat programa eta ekimen. “Unibertsitateek, Gobernuek bezalaxe, ezin dute bakarka lan egin: ziur nago, unibertsitateen arteko aliantza honek aukera berriak eta interesgarriak ematen jarraituko duela Nafarroako unibertsitate publikoaren komunitate osoaren mesedetan", esan du.

Iberus Campusaren garrantzia

Bestalde, UPNAko errektore Alfonso Carlosenak adierazi du Iberus Campusa Europa osoan aitortutako jardunbide egokiaren eredu bilakatu dela eta Ebroaren erdiko harana egituratzeko eta bertako lankidetza sustatzeko osagaia izatea dela horren balio nagusia.

“Unibertsitatea da egitura sozioekonomiko desberdinak eta kolore politiko desberdinetako gobernuak dituzten eskualdeen arteko lankidetza gauzatzeko behar diren gaitasunak, baliabideak, neutraltasuna eta independentzia dituen erakundea bakarra”, ziurtatu du Alfonso Carlosenak, Iberus Campusak lankidetza hori indartu eta beste eskualde eta herrialde batzuetara hedatzeko konpromisoa duela adieraziz.

Irekitze-hitzaldia, 2017ko Musika Sari Nazionala irabazi zuen Teresa Catalan Sanchez (Iruña, 1951) Artearen Filosofiako doktoreak eman du. Catalanek musika ikasketak unibertsitateetara itzul daitezela eskatu du. “Musika interes gorenekoa da ezagutzaren hainbat arlotan, estu-estu lotuta baitago filosofiarekin –hainbat adarretan–, matematikarekin, fisikarekin, soziologiarekin, psikologiarekin, teknologiarekin edo historiarekin... Musika ez da horietako bat, baina guztiekin bat eginda dago”, nabarmendu du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa