(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hizkuntza ereduen esperientziak partekatzeko jardunaldiak antolatu ditu Hezkuntza departamentuak ostirala, 2018.eko irailak 28


Hizkuntza guztiek partekatzen dituzten gaitasunen inguruko jardunaldiak eleaniztasunaren kudeaketa sustatu eta hobetzeko asmoz egingo dira urriaren 6an, Iruñeko Musikaren Hirian


“Eleaniztasuna: Bertatik mundura”.

“Eleaniztasuna: Bertatik mundura” jardunaldiok lehenengoz elkartuko ditu hizkuntza eredu guztietako irakasleak eta aukera emanen die euren esperientziak partekatzeko. Nafarroako ikastetxeetan hizkuntzen irakaskuntzaren inguruan dauden proiektuak erakutsiko dira urriaren 6an, Iruñean, Hezkuntza Departamentuaren Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuak antolatutako “Bertatik mundura / Nuestras lenguas, otras lenguas” jardunaldien udazkeneko edizioan. Jardunaldian, sei ikastetxek eleaniztasuna nola lantzen duten erakutsiko dute, eta ikasleen hizkuntza jarrerari buruzko ikerketa baten emaitzak aurkeztuko dira. Halaber, hiru gogoeta gune antolatu dira ahozkotasunaz, metodologiaz eta hizkuntzen irakaskuntzaz.

Eleaniztasunaren kudeaketa bultzatzea eta hobetzea da Hezkuntza Departamentuaren helburuetako bat, eta, horretarako, ikastetxeetan eleaniztasun hori nola kudeatzen ari den ezagutzea premiazkoa da. Iruñeko Musikaren Hirian egingo den jardunaldian sei ikastetxek parte hartuko dute.

Altsasuko Institutuko ordezkariek azken hamar urteotan ahozkotasuna lantzeko garatu duten proiektua azalduko dute, eta Zizur Nagusiko Institutuak erabilera sustatzeko martxan jarri duen egitasmoa aurkeztuko du. Luzaideko eta Arnegiko eskolek elkarrekin abiatu duten hiru eleko proiektuaren xehetasunak –euskara, frantsesa eta gaztelania- emango dituzte. Buztintxuriko ikastetxeak mila ikasle inguruko zentro batean hiru eredu nola antolatzen diren azalduko du, eta Lizarrako Ikastolak, berriz, landutako Hizkuntza Proiektua aurkeztuko du. Doña Mayor Ikastetxeak, azkenik, proiektu hori egiteko prozesuan ikasitakoa laburbilduko du.

Halaber, DBHko 2. mailako ikasleen euskararekiko motibazioa ezagutzeko egindako ikerketa kualitatiboaren emaitzak aurkeztuko dira. Ikerketa hori Hezkuntza Departamentuak lagunduta egin dute, eta Euskararen Irakaskuntzaren Baliabideen Zentroan urteetan landutakoaren esperientziatik sortu da.

Jardunaldia Karmele Perez Lizarralde HUHEZIko irakasleak zabalduko du, Hizkuntzen Trataera Bateratuaren eta Ikastetxearen Hizkuntza Proiektuaren inguruan emango duen hitzaldiarekin. Ikastetxeko Hizkuntza Proiektua egiteak hainbat aukera zabaltzen dizkio eskolari, eta aukera horien artean hautuak egitera behartzen du. Hautu horiek zeren arabera eta zertarako egin zalantzaz betetako bidea izan ohi da. Horretarako irizpideak eta adibideak eskaintzen saiatuko da hizlaria.

Hitzaldien ondoren, gogoeta gune bereziak zabalduko dira, bertaratutakoen eta hizlarien artean harremana erraztu eta esperientziak eta iritziak elkarbanatzeko.




Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa