Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Era horretan aurreko legegintzaldian egindako murrizketak lehengoratzea lortu da
Hezkuntza departamentuak 2.199.999,98 euroko diru-laguntza eman die udal musika eskolei 2018an. Era horretan, Hezkuntza departamentuak 2010ean egindako inbertsioetara itzultzea lortu du, aurreko legegintzaldian gauzatutako murrizketak lehengoratuz. Datorren urterako gainera 2,5 miloi euroko diru-laguntza eskaintzea aurreikusi da.
Diru-laguntza Nafarroako 51 Udal Musika Eskolei eman zaie: Ablitas, Altsasu, Antsoain, Agoitz, Artaxoa, Azagra, Barañain, Bera, Berriozar, Buñuel, Burlata eta Atarrabia, Zarrakastelu, Castejon, Cintruénigo, Corella, Doneztebe, Eguesibar, Baztan, Lizarra, Etxarri Aranatz, Zaraitzu, Fontellas, Garinoain, Garralda, Uharte, Irurtzun, Lakuntza, Lekunberri, Lerin, Lesaka, Lodosa, Irunberri, Martzilla, Milagro, Murchante, Mutiloa, Noain, Olazti , Erriberri, Orkoien, Iruñea, Azkoien, Gares, Ribaforada, Erronkari, San Adrián, Zangoza, Tafalla, Tutera, Alesbes eta Zizur Nagusia.
Kantu espezialitatea Berriozarko musika eskolan
Berriozarko Francisco Casanova musika eskolan kantu espezialitatea eskainiko da, gainontzeko irakasgaiekin batera. Ebazpena gaur argitaratu da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen